Zergatik ez dugu euskaraz egiten?
Zergatik ez dugu euskaraz egiten –
Aspaldi honetan, nahikoa zabaldu da ondoko tesi orokor hau: gero eta euskal herritar gehiagok daki euskaraz, baina, halaber, gero eta gutxiago erabiltzen da euskara. Hau da, ezagutzak eta erabilerak ez dute biek ere gora egiten, edo ez, behintzat, hein berean. Eta, horren harira, halako kezka bat piztu da sare sozialetan, oro har, eta euskalgintzaren eremu zehatzetan, batik bat. Euskaraldia dugu kezka orokor horren aurreko erantzunik behinena, nolabait esatearren.
Bada, “zergatik” horri erantzun nahian jesarri naiz teklatuaren aurrean oporren atariko egun eguzkitsu-euritsu-trumoitsu honetan, eta, balizko erantzunak ematean, euskaldun guztiak inplikatu nahi nituzke; horretarako, GU pluraleko pertsona erabiliko dut, nork bere burua errazago identifika dezan hurbilen sumatzen d(it)uen erantzun zehatz bat(zu)ekin. Hau da, zergatik ez dugu euskaldunok (guk, baita zuk eta biok ere) euskaraz egiten? Tira, hiruzpalau (galdera-)erantzun bururatzen zaizkit, atoan.
Arrazoiak asko eta askotarikoak izan daitezke, noski. Gutako bakoitzari egingo baliote galdera hori, ziur naiz erantzule adina erantzun emango genituzkeela, baina, orobat, erantzun komun batzuk ere bai; hau da, erantzun erraz eta erabiliegi horiek ere badira, gutako edonork sakoneko erantzun hausnartu bat ematea ekiditeko darabiltzanak, beti “balio” izaten duten erantzunak: inguruan inork ez dakielako edo erabiltzen ez duelako, kuadrillako baten batek jakin ez eta harenganako errespetuagatik, inon artatzean lehenengo hitza beti erdaraz zuzentzen didatelako… Betiere, besteren errua izan ohi da guk euskaraz ezin egitea, ezta? Edo, ia beti, halako erantzunen bat pentsatu izan dugu geure buruari galdera hori egindakoan: zergatik ez dut euskaraz egiten?
.
Euskara gutxi dakigulako?
Euskara(z) gutxi edo eskas jakitea izango da, ziurrenik, euskaldun askoren arrazoi nagusia euskaraz ez egiteko. Gu euskaraz sortuak izan nahiz euskara ikasiak izan, ezin ahantzi euskara hizkuntza gutxitua dela eta, hortaz, normalizatu gabea oraindik ere. Horrek berekin dakar, gizarte aldakor honen edozein funtzio betetzean, euskaldunok (zaharrek zein berriok) halako gabeziak edukitzea funtziook euskaraz gauzatu nahi izatean, eta, erdaraz ere badakigunez, erraz asko pasatzen gara erdarara ziurgabetasun kutsu bat sumatu orduko. Erdara, jakina, hizkuntza normalizatua dugu gizarteko funtzio guzti-guztietan; beraz, euskarak sortzen digun ziurgabetasun hori ziurtasun bihurtzeko, erremintarik erabilerrazen eta ohikoena izaten zaigu erdara. Gustatu edo ez, onartu beharra dugu euskaldun gehientsuenok (denok ez esatearren) analfabeto funtzionalak garela. Erdaraz ere halakoxeak gara, ziurrenik, baina erdarak duen normalizazio-mailak normaltasunez eta ziurtasunez jardutera garamatza hizkuntza horretan; gaztelaniaz Hegoaldean, eta frantsesez Iparraldean.
Nik neuk, egia esanda, ez dut inor ezagutzen, ez eta euskaltzale militanterik militanteena ere, larritasun egoera batean erdara salbazio gisa baliatzen ez duenik. Ohar gaitezen, esaterako, gure kutxa edo banketxeko leihatilan egon eta operazio garrantzitsuren bat egin behar dugunean, zeinen erraz jotzen dugun erdarara, ez erratzekotan; zenbakiak eta sosak ditugunean eskuartean, akabo militantzia. Edo “hil ala biziko” dokumenturen bat irakurri edo erredaktatu nahi/behar dugunean, berdin gertatzen zaigu; gutako zenbatek dauzkagu, adibidez, gure jabetzen (etxe, lursail, ibilgailu eta abarren) eskriturak, salerosketa-agiriak edo dena delako dokumentazioa euskaraz? Ez naiz ausartzen balizko portzentaje bat ere esatera.
.
Aukerarik ez dugulako?
Beste arrazoietako bat, maiz entzun ohi duguna, zera da: euskaldunak egin egin nahi du euskaraz, baina, askotan, ez du eskura egin nahi duen hori euskaraz egiteko aukerarik. Aukera, esku(r)a eta euskara; bai, eskuara(z) erranen lukete Pirinioetatik gorako euskaldunek. Eta gure esku dagoela ihardetsiko lukete Auñamendietatik beherako euskaltzaleenek; alegia, benetan egin nahi duenak egin egin dezakeela. Baina, tira, badakigu txuri guztiak ez direla irin.
Egia da borondatea dela baldintzarik lehenen eta ezinbestekoena, ezina ekinez egiten dela, baina badakigu, jakin, euskaldunok ohiko kontsumo asko ezin ditugula euskaraz egin. Joan gaitezen edozein egunetan zinema-areto batera eta azter dezagun zer-nolako eskaintza dugun euskaraz, esaterako. Egia esanda, edozein kontsumo mota egiteko orduan, gero eta eskaintza zabalagoa dago euskaraz, baina gabeziak ere handi-handiak dira, tokiaren eta unearen arabera, gehienbat. Maiz, zorigaitzez, eskaintzen zaigun unean eta tokian ez dugu ahal beste kontsumitzen, eta, eskaintzarik ez dugun lekuan eta momentuan, ordea, kontsumitu nahi izaten dugu; nahia eta ahala beti elkarren eskutik ez doazelako seinale, ezta?
.
Hipokrita hutsak garelako?
Euskaldunak ez omen du bere hitza jaten. Gaztelaniaz, behintzat, maiz entzuna dugu “palabra de vasco” delako hori. Esan eta izan, alegia. Baina irudipena dut gizarte gero eta mestizo eta globalago honetan “euskal(dun) hitzik” askorik ez dagoela jada. Erran nahi baitut, agian hutsak ez, baina hipokrita samarrak bagarela euskaldun asko eta asko, sudurpean dugula indarra eta esaten dugun hori, usu, ez dugula gauzatzen. Euskara maite dugula diogu, baina, aukera izan arren, ez dugu euskaraz egiten; euskara gure hizkuntza dela diogu, baina besterena erabiltzen dugu maizago “gurea” baino; “euskaraz bizi nahi dut” aldarrikatzen dugu, paparreko itsaskinak edota elastikoak jantzita, baina aukerarik txikienean erdaraz bizi dugu bizitza; ahoa bizi eta belarriak prest agertzen ditugu euskaraz datorren udagoieneko 11 egunerako, baina urtearen gainerakoa erdaraz egiten dugu, hein handi batean behintzat; nahiak adierazten ditugu euskaraz, baina erdaraz gozatzen ditugu bizipenak.
Euskaldunak nahasian bizi gara erdaldunekin batera, erdaldunen artean, euskaratik eta euskaraz baina erdaratik eta erdaraz ere bai. Bakoitzak jakingo du zer neurritan batean ala bestean gehiago, baina horretarako zergatiak, gehienetan, pertsonalak izaten dira, norberaren tokian tokiko eta unean uneko erabakiak. Eta, gehienetan barik gehiegitan, irudipena dut sozialak balira bezala zuritzen edo justifikatzen ditugula norberaren hautu pertsonal horiek.
Laburbilduz, zera esan nahi dut: batzuetan, euskaldunok aukera handirik gabeko analfabeto hipokrita samarrak garela pentsatzen dut. Baina lasai, irakurle, batzuetan baino ez dut hala pentsatzen; gehienetan, nire euskalduntasun falta bestek egiten didan jazarpen linguistiko kulturalaren ondorio dela pentsatzen dut neuk ere, zuk bezala.
hipokresia zabadua dugula, dudarik . Aukera gero eta gutxiago dugula, nabarmen da ageri. Baina beharbada, larriena gero eta gutxiago dakigula euskaraz eta gero hobeki mintzatzen garela erdaraz.
Zergatik erabili behar dugu bizikleta matxuratua auto baten jabe bagara?
Bueno, arrazoiak ehunka daude.
Bat aipatzearren, esango nuke, etxe euskaldunetan “pantaileen” kontsumoa 960 ordukoa dela urtean. (Eskola orduak 940 dira) Eta horiek, noski, erderaz egiten ditugu oso nagusiki.
Herri inbaditua, kolonizatua, okupatua, akulturizazio prozezu baten biktimak garelako.
Gure Estatua ez dugun berriraktibatzen bitartean egoera gero eta okerragora joango da.
Asisko Urmenetari irakurri nion bezala: “Hiskuntza bat ez da galtzen dakitenek hitz egiten ez dutelako, haren likidazio programaturik duten bi Estatu etsaiaren makinariak hiztunak isilarazten dituelako baizik:”
“Pantailen” kontsumoa 960 ordukoa da urtean, eta 100 pantailatatik 99 españolez / frantsesez badira, eta euskaraz bakarra…
Eta erdaraz elikatu izanaren ondorioz, errazago egiten dugulako dagoeneko españolez / frantssez euskaraz baino. Zergatik erabili behar dugu bizikleta matxuratua auto baten jabe bagara?
Herri inbaditua, kolonizatua, okupatua, akulturizazio prozezu baten biktimak garelako.
Estatu propiorik ez daukagulako…
Eta elite abertzaleetako kide gehienek, gehienbat española / frantsesa erabiltzen dutelarik (eta unionistek euskara ZERO darabiltelarik), Estatu propioa izanda ere, ez dakit ezer askorik aurreratuko genukeen.
Bai, eta horrela izanik ere, ulertzen ez dudan arrazoi bat dela medio, euskeraz, egin, egiten da, hitzegin, irakurri eta idatzi.
Eta, gaur egungo euskaldunaren soslaia eta orain dela berrogei urtekoa, ez daukate zer ikusirik. Lehen, esaterako, soilik aritzen ziren euskeraz nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak, orain aldiz, euskalduna erabat integratuta dago hogeitabatgarren mendean.
Euskera programatuta zegoen desagertzeko, bizi mota horiek akabatzen zirenerako.
Ongi izan.
Euskara desagertuz doa, Ipuru. Desagerpenetik oso gertu dago Nafarroan eta Iparraldean. Ia guztiz desagertu zen, eta burua altxa nahi baina ezin dirau Araban, diskurtso mirarizaleak diskurtso.
Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroako Iparraldean, Baxe-Nafarroan… lehen soilik aritzen ziren euskeraz nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak. Egun, horiek ere hasi dira espainierara eta frantsesera lerratzen, hedabideen, hezkuntzaren eta baserritar konplexua gainetik kentzeko gogoaren eraginez.
XXI. mendean integratuta egon arren, euskaldun euskaltzaleak gutxi dira. Izan ere, euskaraz jarduteko egun, duela 50 urte ez (hainbeste) bezala, erabaki konszientea hartu beharra dago. Egun euskaraz egiten duenak (arnasguneetatik at… eta horietan ere, enpin) militantziaz egiten du euskaraz. Konpromisoz. Eta konpromisoa gutxiengoarena da beti, definizioz…
Bakion, Meñakan, Morgan, Bermeon… duela 50 urte egun baino askoz euskara gehiago egiten zen. Alde handiz. Euskaltzaletasunez bai, baina batez ere, naturaltasunez. Españolez bezain erraz edo errazago jarduten zirelako euskaraz.
Segi orain herri horietara, eta jarri belarria, ea zer den entzuten dozuena (edo hobe esanda, “enchuten dusuena”). Eta berdintsu gertatzen da, duela gutxira arte inguru “euskaldun” ziren eremu gehienetan.
AKULTURAZIOA, pertsona batek edo talde batek beste kultura bat (edo beste kultura baten alderdi batzuk) eskuratzeko prozesua da, gehienetan kultura propioaren kaltetan eta nahi gabe egiten dena.
Kultura bat mendean dago eta hartzailea da.
Kultura nagusia, berriz, kultura trukearen zati handiena transferitzen duena da (eta batzuetan ezarri ere egiten du zati hori).
Normalean herri boteretsuago batek besteengan du eragina, adibidez Erromako Inperioa eta erromanizazioan gertatu zen moduan.
Edo gaurdaino Espainiako Erreinua eta españolzizaioan gertatzen ari den moduan…
Frantziako Errepublika eta frantsestearekin gertatu bezala…
En antropologia i sociologia s’anomena amb el terme aculturació al procés de canvi cultural per contacte o imposició d’una altre cultura.
Generalment el procés d’aculturació implica una pèrdua dels trets propis i una assimilació a la nova cultura, que ocupa respecte a l’anterior una posició dominant.
Els gitanos de Catalunya han sofert un procés d’aculturació pel qual han adaptat trets de la cultura catalana com la llengua, a la seva pròpia cultura d’origen. https://ca.wikipedia.org/wiki/Aculturaci%C3%B3
Euskal Herriko ijitoei ere gertatu zitzaien garai batean. Euskara eta Euskal Herriko ohitura asko hartu zituen beretzat. Egun alderantziz gertatzen ari daiteke: euskaldunak dira ijito kulturaren hainbat ezaugarri bere ari direnak egiten… Baina guai da! (da guai).
Euskaldunok flamenkoari atxikitzea “kosmopollitismo” eta “mundutartasun” zantzutzat jo ohi da, adibidez.
Zailagoa dago jakitea, zertzat jotzen den espainiarrak euskal kulturari atxikitzea. Ez baitago adibide askorik…
https://flamencolapulga.files.wordpress.com/2016/11/3_lapulga_imprimir_web.jpg
Euskaldunok flamenkoari atxikitzea “kosmopollitismo” eta “mundutartasun” zantzutzat jo ohi da, adibidez.
Zailagoa dago jakitea, zertzat jotzen den espainiarrak euskal kulturari atxikitzea. Ez baitago adibide askorik…
https://flamencolapulga.files.wordpress.com/2016/11/3_lapulga_imprimir_web.jpg
EusTorrentismoa, vayasemanitontokeria, abertzalerdarazalekeria… akulturizazio sintoma latz mordoa.
Nafarroako zein herritan ari dira haurrak euskaraz? Gurasook zertan zaudete? Ikaratzeko moduko egoeran gaude.
Alor guzitan eragin beharko dugu bizirik atera nahi badugu: irakaskuntzan, asian, lan munduan, komunikabideetan. Eta denetan badugu zertan hobetu! Baina, ez al gaude lozorroan?
Agintariek eskaintzen diguten lobelarra errez ari gara aspaldian. Madarikatuak!!
Gezur handi bat eraiki dute hagintari abertzaleek euskararen egoeraz. “Euskara aurrera doa kontsentsu zabalari esker”, “euskara erabiltzea norbanakoen ardura da”, “sekula baino euskaldun gehiago gara”… eta gisako sasiegiak zabalduz.
Unionistek aldiz ez dute euskara desagerrarazteko ekimena gelditu. Gogor jarraitzen dute lan horretan, lurralde bakoitzean hizjkuntz politika genozida eznerdinak erabiliz.
Arean, eragile abertzaleek postureo euskaltzalea praktikatzen dute nagusiki, baina praktikan españolez / frantsesez dihardute, unionisten mesede.
Horregatik gaude horrela.
Errealitate gordinaz jabetzen denik irakurtzeak pozten nau, egia esan. Izan ere, hori baita lehen fasea: burua zulotik atera eta testuinguruaz jabetzea. Kexua eta amorrua izan ohi da bigarren fasea: nolatan iritsi gara honaino? Ez al dago egoera hau geldituko duen inor? Non daude alderdi eta erakunde “abertzaleak”? Hirugarren atala, egoera eta erantzukizunaren onarpena izan ohi da, eta askotan kosta egiten du hortaz jabetzea (niri behintzat, asko), alegia, mundua garbitzeko lehen urratsa bakoitzaren etxea garbitzea dela. Ez da inor mugituko, eta norbait mugitzea nahiez gero, ni neu mugitu behar lehenik. Hori horrela, zeren esperoan gaude gure artean elkartu eta arazo honeen konponbideak jorratzeko? Ez al da hori benetako autodeterminazioa? Zinezko burujabetza politikoa? Ez dugu denbora soberan. Ohitu gara bizitzako erantzukizun guztia erakunde publiko, alderdi politiko eta Ongizate Estatu kolonialaren esku uztera: mantenua, hezkuntza, segurtasuna, osasuna… eskubidea omen dugu edozertarako, eta Estatua izan behar du horien hornitzailea. Ez gara ohartzen guzti hori, sakonean, dependentzia dela etsaiarekiko, hain zuzen ere. Beraz ikasi beharko dugu gu geu ekiten, gure arbasoek egiten zuten bezala auzo-batzarretan antolatuz, auzolanean burutuz eta abar, banako modura lehenik, herri modura gero. Bada jende ugari hortan han-hemenka. Ezinbestekoa, ordea, elkar batu eta antolatzea
Oier: arrzoi osoa duzu: elkartu, eztabaidatu eta bidea egiten hasi. Dena dela, oraindik hau astindu beharra dago, jendeak ez baitu jabetu nahi dugun egoera dramatikoaz, lozorroan egotea atsegina baita.
Lasai egon gaitezke, Donostiako ZInemaldia ere egoera normaltzeko ahaleginetan ari baita.
GARAk dioenez,
:«ANIZTASUNAREN EDERTASUNA» IDEIA BERE EGINEZ, HIRU HIZKUNTZAK «NATURALTASUNEZ» UZTARTZEN SAIATZEN DIRA ZINEMALDIAN.
“ESKERRIK ASKO, MUCHAS GRACIAS, THANK YOU SO MUCH”. EUSKARA, GAZTELANIA ETA INGELESA ERABILIZ ESKERTU ZUEN URREZKO MASKORRA SARIA JAMES FRANCO ZINEMA ZUZENDARIAK.
Ikaragarria, lotsagarria, okaztagarria!
Ipuru-k dio: “Lehen, esaterako, soilik aritzen ziren euskeraz nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak”
Ez da egia euskara landa eremuan egiten zela soilik, kalean ere euskaraz egiten bait zen lehen ere. Agian 1940 eta 1950eko hamarkadetan kaletarrek jendaurrean euskaraz hitzegiteari utziko zioten, Francoren diktadurapeko isunen eta atxiloketen beldurrez, baina Gipuzkoako familia kaletar askotan euskararen transmisio-katea ez da inoiz eten.
Gure gurasoak, aitona-amonak eta hainbat arbaso donostiar kaletarrak ziren eta beren ondorengoei euskaraz egiten zieten. Gure familia bezalako asko dago Donostian eta ziur naiz Gipuzkoako beste hiritan ere euskaldun kaletar asko dagoela euskara sendian jaso eta erabili duena.
Euskara suspertzeko eta biziberritzeko mugimenduak, aitzitik, kalean sortu ziren. Hizkuntza baserritar, nekazari eta abeltzainen ahoetan erabili izan balitz soilik, euskara desagertua litzateke jada.