Zaunk!
Zaunk! –
Txiolari erdaldun bati harrigarria eta irrigarria iruditu zaio euskaraz idatzitako afixa batean animalien onomatopeiak euskaraz agertzea. Zakurrak ‘zaunk’ egitea, hain zuzen ere. Izan ere, jakina baita hizkuntzarik menperatzen ez duten animalien hotsak gaztelaniaz baizik ezin direla adierazi. Gainerakoak itzulpen xelebreak dira. Nola eginen du txoriak ‘txio’ edo ‘tweet’? ‘Tweet’? Benetan? Pio egiten du.
Mi propósito para 2021 es oir a un perro vasco-parlante ladrar ZAUNK. pic.twitter.com/c4ck9eYrvO
— Anuskis (@anuskisGQ) January 12, 2021
Euskara ez dute hizkuntzatzat. Folklorea da, politika gehienez ere, baina ez hizkuntza bat. Horregatik, oso ohikoa izan da erdal kazetariek euskal abeslariei zera galdetzea: “Zergatik abesten duzu euskaraz?” Guk gure ohiko hizkuntza ikusten dugun tokian haiek oztopoa edo muga baizik ez baitute ikusten. Eta hamaika aldiz eman behar erantzun madarikatua. Eta hamabi ere ikusi ditugu azkenean! Euskarazko telebista publikoan gertatu da: nafar euskaldun batek beste bati esan dio ez dezan euskaraz kantatu. Musika elektronikoak belarria hobe goxatzen duela ingelesez. Ingelesaketagaztelaniakmundukoateakirekitzen dituela sinestarazi digute. Ez dira ohartu euskarak mundu bat irekitzen digula?
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko urtarrilaren 15ekoa]