Migrantea eskulturaren eta Lampedusa mosaikoaren argiztapena

Migrantea eskulturaren eta Lampedusa mosaikoaren argiztapena –

Joan den abenduaren 12an, Errenteria-Oreretan ekitaldi bat izan zen eta bertako areatzan jarrita zeuden Migrantea eskultura eta Harresirik gabeko Euskal Herrian (Lampedusa mosaikoa) argiztatu ziren. Ekitaldia xume eta oso ederra izan zen. Sustatzailearen hitzak, eskultorearen poza, Oskar-Idoiaren emanaldi sinistezinez ederra eta sakona. Bisita egitea gomendagarria, migrantearen ahotik ateratzen diren hitzak harrian jarriak entzutekoak dira, Oscar-Idoiaren emanaldia, zuzenean edo bideoan, berriro ikustea eta entzutea espero dut. Hemen dituzue ekitaldi amaierako hitzak.

Migrantea eskulturaren eta Lampedusa mosaikoaren argiztapena
Arg: Oarsoaldeako Hitza

“Jakin genuenean Lampedusa kostaldean bertan 300 etorkin hil zirela, edo, barkatu, erailak izan zirela, mosaiko honi forma ematen hasi ginen: HARRESIRIK GABEKO EUSKAL HERRIA”

Itsasoaren gainean helikopteroak gronw gronw… Itsasoaren barruan gorpu hondoratuak erahilak.

Meditarraneoaren uhin urdin dizdiratsuak Lampedusan goiz eta arratsaldez turistak yatetan, pikniketan edo artifiziozko diskoteketan… itsuak diruaren bitsean, bihotz gogortuak.

I. LAMPEDUSA

Aldiz, uhin ilunetan, gauerdian, izkutuan, inork ikus ez dezan…. itsasoan ehizatutako, harrapatutako pertsonak, etorkinak, zaratarik gabe oharkabean legerik gabeko Lampedusako kartzelara ( CIES) autobus militarretan eramanak izan dira.

Lampedusa uhartea: NATO-FRONTEX-HARMADANAZI berriaren gotorlekua. Meditarreneoko metro kuadro bakoitza kontrolpean, metro kuadro bakoitzen dagoen pertsona etorkin erahildako bakoitza kontrolpean duen harmadanazi berriak, burnizko bihotza duten politiko eta merkatari handien aginduz…ez du nahi, ez da gai, ez du nahi…amaren sabelean jaiotzear dagon umearen bizitza berria salbatu nahi. Etorkizuna erahiltzen dute egunero.

Hau ikusi eta ikasi genuen Lampedusan, hau erakutsi ziguten Askavusako lagunak, beraiek kontatu ziguten 300 erahildakoen katastrofe hartan Lampedusako arrantzaleak izan zirela etorkin batzuk hondamenetik libratu zituztenak. Harmadanazia, erremediorik ez zegoenean, gerturatu zen… kontrolatzera eta itxurak egitera.

II.- MILAKA ASKAVUSA

Lampedusan ezarri duten infernuan, etorkinekiko elkartasuna lantzen duen talde bizia da Askavusa. Elkartasuna eta Europako duintasuna berreskuratzen saiatzen da. Mundu zabalean askoren artean bat, Askavusak bizitzaren alde dihardu. Benetako Europa demokratiko eta solidarioaren hazia.

Migrantea eskulturaren eta Lampedusa mosaikoaren argiztapena
Alvaro Ledesma, bere “Migrantea” eskulturaren alboan. Arg: Oarsoaldeko Hitza

Gure artean batidugu, mundu guztira zabaltzen ari den asmo beraren eroaleak. Mundu guztira zabaltzen eta Euskal Herrian errotzen.

*Mediterraneoan dabil Andra Mari itsasontzi ausarte gure duintasuna lantzen.

*Lesbosen ari da Zaporeak, bizitzaren lehen zaporea, jana, banatzen.

*Ecuadorren ditugu Fundazioko lagunak eta horien bidez luzatzen diegu gure eskua kitxua, txatxi, shuar, huaronari, aimara eta guarani eta Abya Yalako gainontzeko herri indioei. Zubi egin, begia luzatu, bidea ibili eta zu besarkatu. ZUBIBEGIBIDEZU.

*Senegal, Sahara, Palestina, Nigeria gure herriko paretetan ohiuka daude eta haiekin eta hizkuntza-kultur guztien aniztasuna lantzen saiatzen gara.

Eta gure lurrean hazi eta garatu eta garatzen ari dira: Ongi Etorri Errefuxiatuak, Artetako ostatu-etxea etorkinentzat, Irun-Hendaia, eta Donostiako Antigua, eta Sakana, eta Bilbo eta Iruina eta… Harrera Sareak.

Gure lurran piztu da “Ez gara ilegalak“ kanpaina Argia aldizkaria eta Etorkinen kooperatiba baten artean sortua.

Gurean dugu Lampedusa Mosaikoa eta Migrante eskultura… ohiuka.

III. HARRERA HERRIA

Errenteriak 700 urte legalki onartua izan zenetik. Pandemiaren erdian, elkartasunaren zutabea errotzen eta hazia ereiten dabilen herria. Gerora begira elkar-zaintzea dugu punturik printzipalena. ORERETAK beharko du izan HARRERA HERRIA.

Hau da egun honetan, argia piztearekin batera egiten dugun juramendua eta zina: Saiatuko gara ERRENTERIA-ORERETA benetan HARRERA HERRIA izan dadin.

ZUBIBEGIBIDEZU.

Migrantea eskulturaren eta Lampedusa mosaikoaren argiztapena

Migrantea eskulturaren eta Lampedusa mosaikoaren argiztapena

7 pentsamendu “Migrantea eskulturaren eta Lampedusa mosaikoaren argiztapena”-ri buruz

  • Benat Castorene 2021-01-22 10:19

    Josebaren azken artikuluen ideia asko gustatu zitzaizkidan begizorrotz eta adoretsuak iduritzen zitzaizkidalako.
    Aldiz aldi honetakoan, deseroso jartzen nauen joera bat ikusten dut.
    Beti dut gogoan “samaritano ona”ren parabola eta bistakoa da krimena dela jendeak urean itotzen uztea salbatzen ahal direlarik.
    Baina horretaz aparte migranteak saldoka etortzea da problema politikoa ere edozein herrirentzat, edozein komunitaterentzat eta guretzat ere. Gainera, ez bakarrik harrera egin behar dieten herrientzat baina galtzen edo kasatzen dituztenentzat ere lehenik.
    Posible da problema larri hau zentrala bilaka dadin datozen hamarkadetan eta krisi zibila larriak sortzea eragin ditzan ere.
    Artetik erraiteko “Harresirik gabeko Euskal Herria” eslogana oroitarri batean ikusten dutalarik, kanpoarekiko harresirik ez dugula, gure artean bakarrik, oso bitxia egiten zait.
    Enetako errazena eta prudentena izango zen ez ikusiarena egitea, baina nahiago dut erraitea artikulu hau motzegia dela gizatasunari eta politikari begira larria den migrazio fenomeno horren aurrean.

  • “Harresirik gabeko Euskal Herria”… Euskal Herri hori existitzen ez bada estatu bezala, nola izango du ba harresia? Inoiz ez du izan. Hori da arazoa, subiranoak bagina bezala hitz egitea eta pentsatzea. Gurera datozen etorkinak Espainiara eta Frantziara datoz, euren buruan horixe dute. Subiranoak izango bagina, beste kontu bat litzateke.

  • Benat Castoreneren gogoeta zentzuduna 2021-01-24 19:04

    Benat, gogoeta zuzena zeurea.
    Ez dut ulertzen zergatik euskaltzale askok egiten duten etengabe EH immigrantez betetzeko bultza. Kanpotar erdaldun masa nahikoa dugu jada. Modu mugagabean ekarri nahi dute?

    Eskrrak pandemiarekin mugak itxi diren (Ipar-Hego Euskal Herrikoak izan ezik dut pena). Eskerrak turista fluxua murriztu den. Eskerrak pandemiak globalismoari etenaldia eragin dion.
    http://euskalnews.com/2021/01/bilboko-pintadak-etorkin-gehiegi-eta-abertzale-traidoreak/

  • Benat Castorene 2021-01-25 11:24

    Lehenik eta behin, nola abertzaleek ume guti egiten baitituzte beste europarrek bezala, kezkatzen dira beren erretreta-pentsioei buruz beste europarrak bezala.
    Gero, beharbada, izan liteke arrazoi psikologikoagoko bat: berrikitan horrenbeste egoizten zaie abertzalei komunitaristak, esenzialistak, razistak, egoistak eta nik dakita zer direla nun etorkinen harrerako miltantziarekin gure burua xuritzeko soluzioa aurkituko ginukeen.
    Azkenean ezin uka, badira araiz bihotz on hutsez beharrean dauden gizakideak lagundu nahi dituztenak. Horietarikoa izango da seguraz ere Joseba.
    Baina hauek ere, besteek bezala, ez dute ikusten edo ikusi nahi etorrera kontrolaezina batengatik jada sortzen diren arazoak eta etorkizunean askoz larriagokoak sor litezkeenak.
    Iduritzen zait fenomenoaren alde politikoa ukatzen dutela.
    Itsasoan itotzen den salbatzea salbuespenik gabeko obligazio morala da, baita hemendik pasatzen direnak ongi tratatzea ere. Baina gero ta gehiago etorkin hemen kokatzea nahi izaitea euskal komunitatearen kontrako ideia bat da. Etsai batena bada ulergarria da, baina bestela besteentzat ondorio politiko eta sozialen ezjakintasun larria emaiten du.

  • Nik berriro gogoraraziko dut eta ez naiz aspertuko gogorarazten: gurera datozen etorkinak Espainiara eta Frantziara datoz, ez Euskal Herrira. Kontutan izan beharrekoa.

  • Nork ordaindu du eskultura? Nork ekitaldia? Nork finantzatzen du Aita Mari eta zein interesekin?

    Globalismoari jokoa egiten eta Herria itotzen, solidario kareta jantzita