Zabalik dago UEUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea

Zabalik dago UEUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea – 

Koronabirusak baldintzatutako egoeran, UEUk Udako Ikastaroen eskaintzarekin #ElkarEkin  aurrera egiteko erronka jarri dio bere buruari. Datak moldatu eta ekainetik irailaren hasiera bitartean 17 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil eta Donostian. Guztiek 10 euroko prezio sinbolikoa izango dute. Dagoeneko matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean.

Zabalik dago UEUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea

ZientziaK eta Euskara jardunaldi birtualak emango dio hasiera aurtengo Udako Ikastaroen edizioari. Koldo Garcia ikertzaile eta UEUko zuzendaritzako kideak egoera zertan den aztertzeko oinarriak jarriko ditu online hitzaldi baten bidez. Hortik abiatuta, taldeko hausnarketa bat egiteko epea zabalduko da, sarearen bidez egingo dena #ZientziakEuskara eta #ElkarEkin traolak erabilita. Ekarpen guztiak jasota, online mahai-ingurua egingo da uztailaren 17an ZientziaK eta Euskarari buruzko ikuspegi berritzailea emanez. Jardunaldi honen helburua unibertsitate mailako gai garrantzitsu honi buruz hausnartu eta UEUk bere ekarpena egitea da. Horretarako, uztailaren 17an ondorio batzuk plazaratuko ditu jardunaldiko Batzorde Akademikoak (Koldo Garcia; Xabier Landabidea Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta UEUko zuzendaritzako kidea eta Ainhoa Latatu, UEUko ikerketa arduraduna).

1. astea: uztailak 13-17

Eibar, Donostia, Usurbil

Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa (Matetop IV.).
Eibar, uztailak 10

BERRIA multimedia: kazetaritzaren praktika berriak.
Eibar, uztailak 13

Euskal Curriculumaren garapen integrala: EKI.
Eibar, uztailak 13-14

Wikipedia/Wikimedia editatoia 2020.
Donostia, uztailak 14

Euskal ahozkotasuna eta irudimena: ondarea, sormena eta transmisioa.
Eibar, uztailak 15 – TALDEA BETE EGIN DA (2020-05-27, 12:05), itxaron zerrenda ireki da.

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VI. Bilkura: Tokiko Bildumak. GLAM erakundeek eta komunitateek tokiko memoria elkarrekin eraikitzen.
Eibar, uztailak 16

2020.urtea. Ahaztu dugu Hondakinen %50 birziklatu behar direla? Mintegia.
Eibar, uztailak 16

Pandemiak, distopiak eta mundu berriak. (Jakin Jardunaldia)
Usurbil, uztailak 16 – TALDEA BETE EGIN DA (20-05-26, 16:45), itxaron zerrenda ireki da.

Software librea ikastetxean: Luberri sistemaren instalazioa eta administrazioa.
Donostia, uztailak 13-14


2. astea: abuztuak 31-irailak 4
Iruñea eta Baiona

Orreagatik (778) Trantsiziora (1975-1982): Nafarroaren historia, memoria eta kontakizunak.
Iruñea, abuztuak 31

Erabilera lagapeneko Etxebizitza Kooperatiben eredua: aukerak eta esperientziak.
Iruñea, abuztuak 31

Euskal Herria Dekoloniala Mintegia.
Iruñea, abuztuak 31-irailak 1

Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria.
Iruñea, irailak 1

Gau Beltza (Arimen gaua) ospakitzuna antolatzeko tailerra.
Baiona, irailak 4

Euskal kantu ondarearen transmisioa
Baiona, irailak 4

Hizkuntzalaritza klinikoko I. jardunaldia : hizkuntza nahasmenduen azterketa eta esku-hartzea euskaldunengan, ikerketa eta arlo klinikoaren ikuspegitik.
Baiona, irailak 4

Zabalik dago UEUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)