Zabalik dago UEUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea
Zabalik dago UEUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea –
UEUk 36 ikastaro, jardunaldi eta tailer antolatu ditu 47. Udako Ikastaroen baitan, azken urteetako arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Azken bi urtetako lelo berdina aukeratu dute aurten ere, #ElkarEkin, udakoak elkarlanean antolatu eta jakintza berriak sortzen direla azpimarratzeko. Ikastaroak Bilbon abiatuko dira eta Iruñea, Eibar, Baiona, Donostian eta Tolosan egingo dira. Ikastaroetara joateko dirulaguntzak daude. Matrikula zabalik dago www.ueu.eus web gunean.
JARDUNALDIAK
- Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana. Bilbo, ekainak 20
- Klima-aldaketa: Euskal Herritik Pirinioetaraino leihoak zabalduz. Bilbo, ekainak 11
- Hizkuntzalari Euskaldunen IV. Topaketa. Hitzetik hotsera. Iruñea , ekainak 25
- Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen V. Bilkura: Liburutegi eta artxiboak: funtzionaritzatik haratagoko kontratazio markoa. Nolakoa da etorkizuna? Eibar, ekainak 27
- Ikastolak eta Kooperatibismoa (I.Topaketa): publikotasun berri baten bila: komunitatea eta demokrazia parte-hartzailea. Eibar, uztailak 8
- Maitasuna politikoa da. Maitasunaren ideologiak geure buruak, geure harremanak eta geure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen. (Jakin Jardunaldiak). Usurbil, uztailak 11-12
IKASTAROAK ETA TAILERRAK
- Ekonomia zirkularren oinarriak eta tokiko esperientziak. Tolosa , ekainak 18-20
- Kultur kudeaketa eta feminismoa. Aritzetik partekatzeko, partekatzetik eraikitzeko espazioa. Eibar, ekainak 20-21
- Askapen bide(ar)en haritik “Izan ginelako, izango gara?” Iruñea, ekainak 25-26
- Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza DBHko Natur Zientzietan: ingurumenari loturiko proiektuen diseinua. Iruñea , ekainak 25-26
- Ekonomia sozial eta eraldatzaileko erakundeen kudeaketarako tresna eta estrategiak. Iruñea, ekainak 25-26
- Komunikazio-estilo feminista lantzeko ikastaroa. Iruñea, ekainak 24-25
- Parisko hitzarmena 2050: klima aldaketa ondorioetara egokitu edo ondorioak onartu. Eibar, ekainak 27
- NextCloud & Moodle: hezkuntzarako azpiegitura libreak garatzen. Eibar, ekainak 27-28
- Kaixo Mundua: Teknologiaren erabileratik sormenera, konpetentzia digitala ikastetxean lantzeko estrategia eta baliabideak. Eibar, ekainak 27
- Prekarietatearen eragina gazteongan: parte-hartze politikotik bizi ikuskerara. Eibar, ekainak 28
- Komunikazio Ez Bortitza: hastapeneko edukiak. Eibar, ekainak 27-28
- Sormena lantzen: idatz dezagun ipuin laburra. Baiona, uztailak 1-2
- Antzerki fisikoa. Neutraltasuna landuz, bereizten gaituenaren bila. Baiona, uztailak 1-2
- W. von Humboldt gurean: hizkuntza, kultura, herria. Baiona, uztailak 2-3
- Informatika desentxufatua: posible da informatika ikastea gailu digitalik gabe?Baiona, uztailak 2-3
- Euskara gaitasuna lantzen: Euskara Batuaren Eskuliburuaren (EBE) aurkezpena eta erabilera eta euskarazko terminologia-lanaren normalizazioa. Baiona, uztailak 3
- Euskaraz beti eta hobeki, hizkuntza landuz. Baiona, uztailak 2
- Askapen bide(ar)en haritik ‘’Garelako, zer izan nahi dugu?’’ Baiona, uztailak 1-2
- Wikimedia lantegia 2019: Txori bat da? Hegazkina? Ez, Wikidata da (eta komikiak wikitzeko beste superheroi batzuk) Donostia, uztailak 2
- Bidaiak eta Bidaiariak literaturan. Donostia, uztailak 1-2
- Gorputza, harremanak, sexualitatea: barne-barnetegia. Eibar, uztailak 4-7
- Bi hizkuntza garun bakarrean: euskal psikohizkuntzalaritzaren ekarpenak eta erronkak. Eibar, uztailak 4-5
- Landare zuntz naturalak eraikuntzan erabiltzeko tailerra. Eibar, uztailak 4-5
- Nazio marka. Nola transmititu gure balioa. Zorutik zimendutara. (Mintegia). Eibar, uztailak 4
- Euskarazko komunikabideen aukerak eta erronkak: proposamen bat lantzeko unea. Eibar, uztailak 8-9
- Challenge yourself: zure ikasgaien azalpenak hobetu zenbait metodologia uztartuz. Eibar, uztailak 8-9
- Odoo tailerra: enpresa eta erakunde txikien kudeaketarako tresna. Eibar, uztailak 9
- Herritik hezten: gizarte eraldaketarako hiru esperientzia Euskal Herrian eta Costa Rican. Eibar, uztailak 9
- Familia-terapiaren hastapenak. Behaketa teoriko-praktikoa. Eibar, uztailak 10-11
- Hizkuntza irakaskuntzan bide berriak: nola erabili ahozko komunikazioa eta simulazioak, lanerako hizkuntza irakaskuntzan (COMBI proiektua). Eibar, uztailak 10-11
UEUk eta Nafarroako Hezkuntza departamentuak elkarlanean antolatutako ikastaroak
- Harremanak 3.0: gazteen sexualitatearen esku-hartzea espazio digitalean. Iruñea, ekainak 25-26
- Gaitasunetan oinarritutako unitate didaktikoak. Iruñea, ekainak 24-25
- Euskararen erabileraren lanketa ikasgelan HH-LH. Iruñea, ekainak 24-25