Udaltopeko ponentzien bideoak ikusgai

Udaltopeko ponentzien bideoak ikusgai –

Udaltopeko ponentzien bideoak ikusgai

Udaltopeko ponentzien bideoak ikusgai, baita argazkiak eta ponentzien txostenak ere

Udaltopen hamaikagarren edizioa amaituta, dagoeneko webgunean ikusgai daude Elkar ulertzetik elkarrekin lan egitera… Ados? izenburupean Euskal Hirigune Elkargoak; Eusko Jaurlaritzak; Nafarroako Gobernuak; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Lasarte-Oriako Udalak antolatutako ponentzien bideoak eta argazkiak.

Guztiak ikusgai dituzue Multimedia atalean; era berean, Dokumentuak atalean hizlarien aurkezpenak –hiru baino ez dira falta, lehenbailehen igoko ditugunak– eta ponentziak dituzue.

Aipatu euskarrietan, maiatzaren 16an eta 17an Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean bizitakoa jasotzen da. Bertaratu zinetenontzat, bi egunetan esandako guztiak gogorarazteko baliagarria izango zaizue. Eta bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenontzat, material interesgarria izango duzue esku artean, zuen egunerokotasunean aplikagarria izan daitekeena.

Aho gozagarri modura, hemen duzue Agirre Lehendakaria Center-eko Gorka Espiau Idoiagak Zein izan behar dira euskalgintzaren baloreak XXI. mendean? izenburupean emandako ponentziaren bideoa.

Udaltopeko ponentzien bideoak ikusgai

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude