Unamuno eta euskara
Unamuno eta euskara –
Unamuno harriturik geratuko zatekeen baldin “Bizitzaren sentimendu tragikoaz”, “Kristautasunaren agonia”, “Laino”, “Abel Sanchez” eta bere beste liburu batzuk euskaraz ikusi balitu, bere etxe ondoko ikastetxeetan D eredua dela nagusi, Unamuno Institutuan bezalaxe, badugula Euskal Herriko Unibertsitatea; edota, bere jaiotetxean, Erronda kalean, orain bertan balkoi batean Euskal presoak Euskal Herrira pankarta ikusiko balu, eta beste batean Euskaraz bizi nahi dut. Aita Bergararra zuen, ama jatorriz Arratia aldekoa. Etxean ez zuten euskaraz egiten, bere kabuz ikasi zuen. Gaztetan Euskal Herriaren eta euskararen aldeko sentimendu sakonak zituen. Nazionalista erromantikoa zen. Garai hartan idatzitako “Bakea gudan” eleberrian, karlisten aldeko eta liberalen aurkako jarrera dago. Unamunori buruzko bere liburuan, Jon Juaristik liberal handi bat izan zela dio behin eta berriz. Aldiz, Joxe Azurmendik idatzi du, “Bakea gudan” liburuaz argitaratu duen saioan, Unamuno inoiz ez zela liberala izan. Nire ustez, fidagarriagoa da Joxe Azurmendi.
Unamunok berak dio Sabino Aranak berari kopiatu zizkiola ideia abertzale garrantzitsuenak. Hogeita hiruzpalau urte zituela, ordea, Bizkaiko Aldundiak Euskara Katedra baterako oposizioak deitu zituen. Azkue eta Sabino Arana bera izan zituen lehiakide, eta Azkuek irabazi zuen. Kolpe ederra, arras baitzen harroa. Aurrerantzean, euskaltzaletasuna zimurtu zitzaion. Erromantizismoa utzi eta positibismoari atxiki zitzaion. Honen arabera, Historia unibertsalaren baitan herri txikiek ez dute lekurik. Ondoren, sozialista eta marxista egin zen, eta, Pablo Iglesias ezagutu ostean, PSOEko militante. Garai hartan eman zuen euskara baztertu eta ahaztearen aldeko hitzaldi sonatu hura, Bilboko Lore Jokoetan, Arriagan. Abertzale ugari zegoen entzuleen artean, eta entzun behar izan zuten euskarak ez duela bizitza modernorako balio eta hiltzen utzi behar dugula, hiltzen lagundu, hileta duin bat antolatu, santuki lurperatu, izan dadila erlikia interesgarri bat. Garrasika hartu zuten.
Bestelako haserre zenbaiten ondorioz, PSOE ere utzi zuen, eta edozein militantzia politiko. Krisi sakon baten eraginez erlijiora itzuli zen. Oso zuen partikularra fedea haatik, eta Elizak liburu debekatuen zerrendan sartu zituen Unamunorenak. Inoiz ez zen ortodoxiarekin ondo konpondu. Konbertsioaren osteko sasoi hau, batzuek existentzialista deitzen dutena, izan zen emankorrena, orduan idatzi zituen nazioarteko ospea ekarri zioten “Bizitzaren sentimendu tragikoaz”, “Laino” eta abar.
Gero, Unamuno espainolismorik zoldazuenaren ordezkari izan zen, zein ote da Espainiaren esentzia, hau larridura, me duele España, que inventen ellos, Europarik gabeko Erdi Aro espainol batera itzulera aldarrikatu zuen. Zahartzaroan kontserbadore bilakatu zen, autoritarismoaren aldeko.
Hala ere, zaputzak gorabehera, ematen du beti gorde ziola atxikimendu sekretu bat euskarari. Espainiako diktadurak erbesteratu zuenean, aurrena Fuerteventuran egon zen, gero Parisen, eta azkenik Hendaiara etorri zen, bere lurretik ahal bezain hurbil ibili ahal izateko. Xabier Kintanak kontatu duenez, behin batean, Regoyos eta Uzelai margolariak bisitan joan zitzaizkion. (Izugarri maite zuen pintura, eta modelo-lanak ere egin zituen gaztaroan.) Txango ibili ziren, eta Pausuako muino batean zeudela, Unamunok eskuaz Gipuzkoa seinalatu eta halaxe esan omen zuen:
“Han dira Aiako haitzak, eta haien oinean Oiartzun. Eta Oiartzunen plaza bat dago. Eta plazan taberna bat. Ez dakizue asko nola gustatuko litzaidakeen gaur Oiartzunen, bertako plazan egon ahal izatea, Isabelitarekin bazkaltzeko, berarekin mintzatzeko… euskaraz! Eta ezin dut!!” (Isabelita Salamancan oso lagun izan zuen andereño oiartzuar bat zen.)
‘Gero, hasperen baten ondoan, boz etsiaz, segitu zuen: “Salamancako harri urreztatuek, askok bestela uste badute ere, oso ilusio txikia egiten didate, adiskideok. Euskal Herriko zelai berdeak, baserriak, horiexek dira nik egiaz maite ditudanak.”
Behin eta berriz errepikatu zituen gisako adierazpenak. Itxuraz, gaztaroko abertzaletasun sentimentalera itzuli zen helduaroan Unamuno. Jarrera hori, dena den, Azurmendik dioen bezala, bihotzera mugatu zuen, ez zuen ideia eta proiektu gisa gauzatu. Gerraosteko belaunaldi euskaldunak egingo du hori: Salbatore Mitxelenak, Juan San Martinek, Txillardegik, Joxe Azurmendik berak…
Deigarria egiten da euskara lehenbailehen hiltzeko nahia aldarrikatu zuenak hainbeste zale sutsu izatea abertzaleen artean; ETA sortu zuenarengan, besteak beste; edo Txabi Etxebarrieta buruzagi garrantzitsuarengan, polizia bat hil zuen lehenbiziko etakidea eta poliziak hil zuen lehenbiziko etakidea, hain zuzen gaur egun Unamuno plaza izena duen horretan bizi zena.
Unamuno eta euskara
Unamuno, Arana, Azkue. Nere ustez, euscal aberçaleoc gueure eguin behar guenuituzque XX mende hasiera hartaco hiru refferente haiec, bai eta orduco contextua ere.
Haietaco bacoitzac cer eguin çuen, cergatic, celan…
Ephairic gabe, posicionamendu gabe, haiec euren contextuan ulhercen saiatuz. Aguian horrela oraina ulher deçagunçat bide bat irequi liteque.
Ez dakit baina…
Adeitsuqui
Erabat ados, Alexandre.
Bide batez, eta atrebentziaz, nor zaitugu: Josu Lavinen dizipuluren bat, menturaz?
Egu erdi on Zapirain jauna !!
Lavinen discipulua ? Cer pensa eman draut çure galderac. Discipulua baino, berarequin Zuzeu honetan eta hari esquer ikassi nuen naffarrera erabilcen, dohainic gainerat. Beraz, maisutzat ba daducat. Berce haimbat maisu eduqui ditut ere, maisu eta refferent : Federico Krutwig, Jakes Esnal…
Orain historialaria naiz, ondino principiant. Baina baita maite ditut ere philosophiaco gauçac, eta physicacoac. Hemen Zuceun parte harcen dut batzutan, iruzquinac eguiten edo Zuzeuco blog batean :
https://zuzeu.eus/author/alexander/
Naffarrera eta euskara, nere ustez Europaco alchorric preciatuenetaco bat dira. Eta Vasconia içan liteque argui ithurri bat mundu mailan ikusten dugun crissi apocalyptico honen ondorengo munduarençat.
Nere ustez, hirur personageac, Arana, Azkue eta Unamuno orduco contextu historicoan ulhertu behar lirateque. Nic pincelada batzuc intelligitzen ditut soilqui, ez baitut saconqui aldi hura ikertu. Baina bai dira hiru persona determinant, aguian Unamuno bera gutiena. Edocein moduan hor problema bat dago. Eta problema horri helcel ahal çaio, eta nere ustez gure herriaren Historia hobequi ulher deçagunçat urrhats bat liçateque.
Unamuno cerc eraman çuen pensatzerat euscara hil behar liçatequeela ? Behar bada bere ingurune hurbilac. Ascotan ephaitzen da sectarismo ideologicoagatic. Aranarequin berdin. Arana nere ustez cinçoa cen, bere harricada eguicaritzen saiatu cen, bere herriari cerbait escainiaz.
Unamunotaz ulhercen dudana da Bera bat eta bacarra içan cela bethi, Berac realitatean igarcen cituen contradictione guztien artean navigatzen çuen, eta hori ascorençat behar bada ulhertu ecina da.
Unamunoc ba al cequien Leiçarragaz cerbait ? Bainan eta Aranac ? Eta Aranaren jarraitzaileec ? Eta Euscal Herrico independencia politicoaren eguitate historicoez ?
Berce aldetic, Unamuno philosopho othe den, ez dakit. Cein systema philosophico eraiqui çuen ? Tragedia baten protagonista bai, bainan vicitza tragicoqui vici çuelacotz, Bera içanic bere ideiequin.
Adeitsuqui
Ez dakit zer izango zen Unamunoren egiazko euskara maila. Gai izanen ote zen espainolez egin duen obra bera euskaraz pentsatzeko eta adierazteko? Nazioarteko errekonozimentu bera ukanen ote zuen euskaraz idatzi balu?
Hemen irakurri dudanez gizon harrosko zen eta handinahia ere hain segur. Beraz hipotesia egin ginezake horregatik beharbada datorrela euskara kontrako bere hautua. Gainera ez zen izango kasu bakarra zeren intelektual euskaldun askok, nahiz Unanamunok bezala euskara ez agertuki eta teatrallki egotzi, egunero hautu bera egiten dute. arrazoi berentzat.
Caixo Benat !!
Ba nere ustez, orduco nehorc ez luque approvatuco oraingo EGA (euskara batuaren C1) : ez Azkuek, ez Unamunok ezta Aranac ere. Bacoitzac bere euscara maila proprioa çuen, hori seguru, gaur egun bacoitzac bere euscara maila proprioa dugun beçala.
Ez dut uste gai cenic gaztelaniaz pensaturico obra hura euscaraz eguitecotz, ceren berac ez baitzeraucon euscarari horren gaitassunic aithorcen. Bainan norbait al cen gai ? Leiçarragaren bidea ecimbercecoa liçateque philosophia eta jakinça universalac behar beçala euscaraz pensatzecotz.
Eliça Catholicoac Leiçarraga condamnatu eta euscararen gaineco controla hartu çuen, eta horrequin euscaldunen gaineco controla ; eta hala, euscaldunac jakinçari eta norc bere ascatassunari beguira egon ordez Jaincoari beguira egon ciren mendez mende.
Aranac euscaldunac Jaincoari beguira antholatu nahi cituen, Azkue bera clergeco guiçona cen, bainan humila eta ulercorra. Unamuno contextu hartan aritu cen. Ez cegoen auqueraric concebitzecotz ere philosophia euscaraz. Eta berac ideia philosophicoac, politicoac, eta abar maite cituen.
Euscararequico cein cen Unamunoren inguruco egoera ? Aranaren jarraitzaileec erabilcen çuten eta gaur ere erabilcen dute euscara bereizgarri heraldicoa beçala, ez erabilceco tresna beçala, ceren raçoin ossoa ceducan Unamunoc : euscara ez cen aspalditic erabili Cultura gaietaracotz Julio Urkijo Ikertzapen Elkhargoa sortu arte.
Adeitassunez
Solasa hau enetako pasionantea da. Baina zergatik ote duzu erraiten:
” Leiçarragaren bidea ecimbercecoa liçateque philosophia eta jakinça universalac behar beçala euscaraz pensatzecotz”?
Bainan batua ere ez ote da gai Leizarragaren bidea bezainbat?
Azkenean enetako diferentzia ez da anoimalea! Bai hitz erromanikoak gehiagi erabiltzen dutuzue baita erlatiboak ere. Aditzaren jokamoldeari dagokionez, nafar lapurtarrak usatuak gara.
Begira historio horrek, hau da euskararen gaitasunak, nunbait ni ere xifritzen ninduelako, nahi izan dut SWen obra hori itzuli eta ezdut halako zaitasunik aurkitu eta aurkitu ditudan bakarrak ene gaitasun nahikotasun ezari egozten dizkiot.
Akldiz, bai, tipi eta baliabide gutikoak izanik, krudelki faltatzen zaigu obra unibertsalen itzultzeko usaia. Ene ustez, horretan dugu ikasten ideia konplexuak adierazteko gaitasuna, hitzak, itzulerak eta abar
Adeitasunez.
.
Barkatu Alexandre huts horiek oro sobera tarapataka idazteagatik.
(Solas hau../…animalea../..gehiegi…/..ditutzue…/…zailtasunak/ …aldiz…)
Ahantzi nuen erraitea itzulpenaren, euskaratzearen interes bat: bortxatzen gaitu, nahitaez, ideia konplikatu batzuen erdarazko adierazpenak euskaratzera. Zuzenean euskaraz kreatzen dutanean susmatzen dut ene pentsakera mugatzen dutala ene euskara mailari. Aldiz itzuli behar denean ez dago ez haratik ez hunatik idazleak erraiten duena errespetatu behar da. Ba barkatu Alexandre berandu da eta hrregatik ezdakit biziki argi naizen.
Adeitasunez
Benat,
Uste dut ulhercen dudala erraiten duçuna. Neuc diodana da Leiçac eta eguin çutela Bybliaren euscarazco itzulpen bat Europaco standardetan beçalacoa. Comparatzen direnean hizcunça ezberdinetaco versioneac, dela angueleraz, francesez, etc, Leiçarragaren Testamentu Berria bat dathor berce hizcuncequin, eta bide batez, grecquerarequin.
Bide hori jarraiqui garatu ciren revolutione scientificoa eta philosophicoa, conceptu berrien sorcunçaz eta haien garapenaz. Europan garatzen ari cen corronte culturalarequin connectatuta egon ahal içan guinateque, bainan ez cen hala suertatu. Euscaraz catholicismoac eçarri çuen herricoiqueria, eta ondoren asmaquiçunac proliferatu ciren, Statuen aldetic jaçarpena minçaira haren aurka, eta horrela… Aranaren phenomenoraino.
Batua eta euscararen artecoac ohico eztabaidagai ditugu. Batuan gauça interessantac eguiten dira ere, eta çuc eguiten duçun SWren itzulpena horren adibidea da.
Bainan orduco aldietan, XIX mende bucaeran eta XX mendearen hassieran euscararen egoera vicitza eredu cehatz bati atchiquitua cegoen. Horri vuelta emaiten hassi ciçaion 40en decadan, hain justuqui Francoren dictaduraren lehen urtheetan, Krutwig gaztea Euscalçaindian sartu cenean. Lehenago, Unamunoc ez çuqueen Bilbaon euscaraz bere ideiac adiarazteco auqueraric, eta nere ustez Leiçaren eta bere potencialitatearen berriric ez çuen, ceren bercela ez luque, nere ustez, euscararen heriotza proposatuco.
Krutwigec hassieran Aranaren eredua erabili çuen, bainan laster compturatu cen Leiçaren potencialitateaz, eta horrec euscararen Historia erabat aldatu çuen. Ordutic aurrerat Unamunoren ideia oker hura defenditzen duena ignorantea edo cithala da, eta soritcharrez, anhitz dira gaur egun halacoac. Bainan horrec ez gaituzque larritu behar. Gueuri euscaldunoi dagoquiquegu gueure nortassuna ascatassunez garatzea.
Adeitsuqui
Uste dut Aro Berria delacoan cehar Europaco hizcunça guztiac borchatu cirela. Guztiec erabilcen çuten Culturan eta sciencian hizcunça berbera, bainan euren hizcuncetarat translatatuac. Guztien oinharrian Allemanian Lutherrec eguinicoa, Franconian Calvinoc, Anglaterran Jamen Regueac, eta Naffarroan Leiçac eta bere lagunçaileec.
Romaco Eliçarequico ascapen muguimendu cultural europearra içan cen hura. Hemen frustratuta gueratu cen orduan asmo hori, eta hortic euscararen atzerapena gainonceco hizcuncequico.
Aranac atzerapen hori ikur bilhacatu çuen. Unamunoc horren aurrean ethnoeuthanasia proposatu çuen. Esquerrac hor iraun çuela Azkue, eta Krutwig iritsi cenean, phase berri bat irequi cen.
Gauça da iragan hurbileco realitate hura ondo ulhertu behar dela persona bacoitzaren gaineco ephaia eman baino lehen.
Ez naiz batere aditu baina ausartuko nintzateke azken galdera bat egitera:
Leizarragak hautatu zuen estandar europear hori, seguraz ere orduko hizkuntza europar herrikoi horien guzien estruktura komunetik zetorrena, ez ote zen sobera arrotz orduko euskara herrikoiaren estruktura beharbada bestetatik ezberdinarekin ongi funtzionatzeko eta populuan erroztatzeko ?
Anartean gau on
Caixo Benat, egun on !
XX mendean cehar Unamunoren muga mentala gainditu cen, eta Zapian jaunaren articuluac hala eracusten du Unamunoren liburuac euscaraz nola dauden, Ikastolac bere icenarequin… Aurrerapen bat eguina da, çalança baric.
Lehenagoco Leiçaren bidea populuan errotzearen inguruan, ba ez cen populuan errotzeco gauça, baicic eta philosophoec, sciencialariec, leguelariec, etc, goi mailaco hizcunça erabil ceçatençat. Berce hizcunça, erran deçagun, garatu guztietan beçala. Bainan Etchepare edo Laçarraga harcen badugu, ikusten da Leiça ez cela hainberce berheiztu herritic. Berce maila bat standardiçatu çuen, orduco corronte culturalen euscarazco adiarazpena permitituco çuena. Eta hau lothuta dago ere Vasconiaren independencia politicoaren afferarequin.
Gauça bat da populuaren hizcunça maila eta berce bat goi mailaco Culturaraco hizcunça maila. Populuaren maila elicatzen da Goi mailacoarequin, baina populuaren hizcunçac ez du valio goi mailaco afferac tractatzecotz. Ez hemen ez nehon. Hizcunça mailac eduqui ba daduzca euscarac. Maila ezberdinac garatzen ez badira, eta berheciqui, goi maila garatzen ez bada, goi mailaco gaiac tractatzen dira berce hizcunça batean, eta horrela diglossia dago. Hori da euscarac pairatu çuen cathea.
Horregatic erraiten nuen atzo, iruditzen çaidala Unamunoc eta ez çuquetela berriric Leiçaren inguruan. Hizcunça standardaren inguruan baino, hizcunçan garatu behar liratequeen classicoen itzulpen onen eta lan berrien sorcunça gaitassunari buruz.
Adeitassunez
Zapiain jauna, bijoazquiçu nere excusa cinçoenac çure abicena birritan gaizqui idatzi ditudalagatic.
Adeitassunez
Ene aldetik milesker bioi badut orai zertan hausnartu.
Baita çuri ere, Castorene jauna. Bethi da placer bat çurequin ideien adiarazpenean practicatzea.
Jaun andreok,
Joanes Leizarragaren euskarari buruz txorrada (lerdokeria) asko esan izan dira Arabako Lazarragaren izkribua agertu baino lehen.
Gero esaten diren gauzek hobera egin dute izugarri.
Erraldoi bakarti baten modura aurkezten zuten eta haren euskara zela euskara arkaikoa eta grecolatinismoz betea.
Esaten zuten geroagoko Sarako eskolako idazleengan ez zuela eduki eragin nabarmenik. Demonstraturik dago honez gero, idazle horiek esku artean eduki zutela Leiça-ren itzulpena. Dudarik gabe, zeren bera protestante kalvinista izan arren, bere itzulpena katolikoentzat ere baliogarria baitzen osotoro.
451 urte pasatu dira, bikainki argitaratu zenetik, ia ia akats bat ere gaberik. Edizio bikaina izan zen berea, Nafarroako erreginaren babespean eginikoa.
Gaur egun, euskaldun guztiek dakite Euskal Herriko euskal etxe guztietan umeen eta gazteen euskara aitona-amonen euskara baino kaxkarragoa dela. Eta berauen aitona-amonen euskara askozaz hobea zela. Eta honela segi jartzen aiton-amonen aitonen-amonak 1571. urtera heldu arte.
Ezin dugu inola ere imaginatu duela bost mendetako euskaldun haiek ederki zekiten eta ederki erabiltzen zuten euskara hura zenbateraino zen on, natural eta bikaina!
Ez zen itzulpena egin textu hori euskaraz ere egon ledin. Ez, holaco miserabilistak ez ziren lehengo euskaldunak. Ez, ez eta ez.
Ikuspuntu praktiko nazional batetik egin zen. Herriaren edo populuaren esku jarri behar zen, beronek irakur eta ikas lezantzat. Protestante kalvinista haiek nahi zuten norberak irakur lezan liburu hori. Intermediariorik gabe. Familietan ere irakur ledila, ttipiagoek ere Jainkoaren hitzaz familiariza litezen.
Holandan egin duten bezalaxe.
Elizarekin batera, eskola behar zen, non mundu zabala irekiko litzaiekeen.
Herriaren euskara egokiro unifikatua aukeratu zuen Leizarragak.
Bon, nekatu naiz amiñi bat idazteaz, bazkaria prestatzen ari bainaiz. Paella bat ederra.
Adeitsuki
Plazer bat? Zer babukeria da hori?
Babuqueria? Cer ba?
Neronek ongi ezagutzen dut Santageda izeneko erietxea. Egoilear falta ez duke.
Uste dut erraiten duçuna ez dudala behar beçala ulhercen. Ideia hura garatzen ahal cenuque amiñi bat, othoi?
Barkatuta zaude, Alexandre.
Gure gatazka ez da euskalduntze berantiarraren aldekoen eta beti bertanekoen artekoa bezain bortitza, antz handiagoa du marratxoen eta marranoen artekoarena. Zapiainistek pentsatzen dugu une txarrak pasatzen ari zen notario bat (mozkor, garbi esanik) tronpatu eta erantsi zuela errea. Zapirainisten arrazoiak ez ditut idatziko, etsaia indartzeko arriskua bailekarke.