Ume bakartuak

Ume bakartuak –

Ume bakartuak
Arg: coyot

Iruñerrian badira hezkuntza arautua hastean euskara ama eta konfiantzazko hizkuntza duten umeak, euskaldun elebakarrak edo hartzaileak. Are gehiago, ez dira gutxi, edozein gelatan aurki daitezke, eta batzuetan, taldetxo bat osatzen dute gainera. Kasu bakan batzuetan bakarrik euskarari eusten diote adinean aurrera joan ahala. Besteak euskarara ekarri beharrean, hauek erdarara jotzen dute ia beti. Mingarria da guraso askorentzat, baina are  mingarriagoa Iruñerriko D ereduko ikastetxe bakar batean ere aipatutakoa ez topatzea diagnostikoan nabarmen azpimarratuta. Gainera, porrota bikoitza da gehiegitan, erdaldun askok ez baitute ahozko gaitasun minimo bat ere lortzen.

Diagnostikoan aipurik ez, beraz, erreakzio planik ere ez. Tabu bilakatu da, hausnarketa ekiditen da, eta horren ondorioz, ume hauek bakartu egiten dituzte, eta beraz, ume hauen barne egitura soziolinguistiko-mentaletan euskara sendo eta osasungarri bat garatu ordez, asimilazioa barneratuz doaz. Ailegatuko al da eguna ume hauen estres linguistikoa onartuko dena behintzat gure artean? Iñaki Iurrebasok soziolinguistak bere tesi iraultzailean aipatu du: Euskaraz hobeto aritzen diren hiztunak behar ditugu, arnasguneak zaintzea hil ala bizikoa da, eta halakorik ez dauden tokietan arnasguneak sortzea lehentasun bat da. Ni hausnartu eta irtenbideak bilatzearekin konformatzen naiz oraingoz.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2023ko abenduaren 13koa]

Ume bakartuak

Aita eta euskaltzalea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude