Udaltzain elebakarraren ajeak
Udaltzain elebakarraren ajeak –
Bilboko festak bukatu berritan buruko min galanta izan du Arkaitz Zarragak, ajeak eragindakoa; udaltzain baten euskaraz ez jakitearen ajeak.
Txio kate batean berak kontatu duenez, txosnagunetik autoz irtetzerakoan auzi bat izan du Bilboko udaltzain batekin, eta berarekin euskaraz jarduteko galde. Polizia elebakarrari eskaria gustatu ez, eta ordainetan bi isun jarri dizkio euskaraz egitea hautatu duenari. To, elebiduna izateagatik saria!
.
Bilboko 1052. Udaltzainak bi isun jarri dizkit txosnagunetik irtetean! Trafikoa murriztuta dago jai gunean, baina konpartsakideok badugu agiri bat zirkulatzeko. Zebrabidetik pasa naiz udalerantz joateko eta 1052k gelditu egin nau. Euskaraz aritzeko eskatu eta…
— Arkaitz Zarraga (@azarramendi) 2018(e)ko abuztuaren 27(a)
Euskaraz aritzeko eskatu eta bere jarrera aldatu egin da! “Bi hizkuntzak dira ofizialak eta ni bietako batean ari naiz”. Administrazioak euskaraz atendi nazan nahi dudala esan diot, isunetik ez nintzala libratuko jakinda…
— Arkaitz Zarraga (@azarramendi) 2018(e)ko abuztuaren 27(a)
Bere eskubideak ondo ezagutzen dituela esan dit 1052k. Nik berak neureak errrspetatu behar dituela. Paperak, karnetak, aseguruaren ordainagiria niri eta errefortzuak irratitik eskatu ditu!…
— Arkaitz Zarraga (@azarramendi) 2018(e)ko abuztuaren 27(a)
Alboko agenteak euskaraz badaki, eta hitz, egin dit: “autoa aparkatzeko esan dizu”. Nirr ikasle ohia zela konturatu naiz era hala esan diot. Lotsatu egin da! Soziolinguistikaz ere aritzen ginen klasean eta eskubiderik ez zegoela esan diot! *lotsatu egin da!…
— Arkaitz Zarraga (@azarramendi) 2018(e)ko abuztuaren 27(a)
1052k bi isun jarri omen dizkit. Bata zirkulazioari lotutakoa. Bestea agenteekiko errespetu faltagatik! Ni naiz kriminala berriro ere. Bere eskubideak nireen gainetik. Inpotentzia, amorrua eta kontatzeko beharra ezin kabituta itzuli naiz desmuntaiatik! Bihar berriz itzuli behar!
— Arkaitz Zarraga (@azarramendi) 2018(e)ko abuztuaren 27(a)
Bilboko udalean Euskararen Ordenantzarik ez izateak horrelako babesgabetasun egoerak sortzen dizkigu! Hitz ederrak bai, baina urrats sendorik ez!
— Arkaitz Zarraga (@azarramendi) 2018(e)ko abuztuaren 27(a)
.
Ikaragarria. Non daude gure politikariak?
Salaketa hau ongi dago eta behar beharrezkoa da, baina ez da aski
Politikariak?
Unionistak barre eta barre.
Abertzaleak olatuari begira. Oso lanpetuta daude surfeatzen.
Udaltzain hori espainiar etorkina da, ez dut zalantzarik. Egunen batean hitz egin beharko da gizatalde honek izan duen eragina euskaldunen genozidioan. Gai tabua izateari utzi behar dio. Gai hori mahaigaineratzen duena ezereztatu nahian xenofoboa eta antzeko irainak botatzea alferrik da. Berriro diot: gizatalde honi gauzak bere lekuan jarri behar zaizkio. Baina gai hau tabua izaten jarraitzeko gogoa dagoenez, ZUZEUko ideologoek iruzkin hau ere ezabatu egingo dute.
Espainiar “desplazatua” edo espainiar “desplazatuen” semea ziurrenik.
Espainiatik Hego Euskal Herrira bizitzera etorritakoei ez zaie dagoeneko “etorkin” esaten. Hori “xenofobia” litzateke.
Aldiz Espainiar pasaporterik ez dutenei horiei bai, horiei”etorkin” dira esaten zaie, pobreak ez badira batez be, eta hori ez da “xenofobia”, estatistika baizik.
Espainiarrek ezarritako terminologia eta kontzeptuak dira.
Abertzaleok tonto-montoan irentsi ditugunak, “malgu-malgu”.
Eztabaida bere benetazko mamitik at ikusten dut. Gako ez da nongo edo nondarra den udaltzaina. Balizko jatorri buruzko ika-mika eta abar. Baizik eta non daude betebeharrak eta non eskubideak. Gaur egun indarrean dauzkagun legeen arabera gaztelera jakitea hego-EHn betebeharra da. Aldiz, Euskera jakitea eskubidea da soilik. Eta gainera lanpostu horiek betetzeko garaian ditugu alderdi erdalzaleak, non arras ondo zaintzen dituzte erderaz bakarrik jakiten funtzionario-gaiak.
Dauzkagun legeek ez dituzte babesten herritar euskaldunoi, bigarren mailako herritar bezala gelditzen aukera guztietan. Horretarako Espainako Erresumaren Konstituzioa aldatu behar da edo alderdi erdalzaleen beren jokabidea.
Noiz arte jarraituko dugu funtzionario elebakarrak kontratatzen? Arazorik baino ez dute ekartzen, eta honelako eskubide-urraketa berriro ez errepikatzeko, euskaldintze-ikastaro bat ordaindu beharko diegu elebakar hauei, soldata osoa jasotzen duten bitartean. Euskaldunon eskubideak urratzeko jendea kontratatzen ari gara, eta urraketaz gain, isun beroa ere oparitzen dizute. Aski da!
Nork ere behartzen baitu pertsona bat bere hizkuntza ez beste bat erabiltzera bere herrian, hark giza eskubide bat urratzen du.
Nork ere uzten baitio bere hizkuntza erabiltzeari errespetuaren aitzakiaz, hark giza eskubide batez arnegatzen du.
Hau konponduko da, euskaldunon arteko zati esanguratsu batek bere burua errespetatzen eta errespetarazten hasten den egunean.
Hamar euskaldunetatik bederatzi makurtu egingo zen udaltzain supremazistaespainiarraren aurrean, eta ez zen ezer gertatuko. Supremazista ezjakina txapeldun, eta kitto.
Arazoa da Arkaitz gutxi daudela. Eta arazoa da, euskaldun gehienei ere, deserosoagoa gertatzen zaiola Arkaitzen jokabide duina, udaltzain ezjakin supremazista españolazoarena baino.
Desagertzeko bidean jarritako herri akulturizatuen ajeak.
JJk itoan jo du. Gure jarrera eta koherentzia da gakoa, eta hau honela izatearen erantzunkizuna duten politikariei kontuak ez eskatzea, izan EAJ edo EH Bildu agintean
Pasadizoa gertatu eta hilebetera Arkaitzekin hitz egin dugu Oiartzun Irratiko “Arma Txio Pum” saioan. Gertatutakoan sakontzeaz aparte, isunen kontua nola dagoen kontatu digu. Hementxe duzue elkarrizketa entzuteko aukera: http://www.katxonderstan.eus/2018/09/udaltzain-bati-euskaraz-hitz-egiteko.html
Hagitz oker zabiltza! Kontua ezbaita elebakarra edo eleanitza izatea. Funtzionario izateko espainiarra izan behar da eta. Iparraldeko euskaldun bat, Euskal Herriko iparraldekoa, hau da, iparretarra, ezin liteke euskal funtzionario izan, ez baita espainiar.
Uste dut oker zaudela, Europar Batasuneko edozein herritar izan daiteke funtzionario gurean.
Europar Batasuneko edozein herritar izan daiteke funtzionario gure Hegoan, bai. Baina bakar-bakarrik espainolez dakiela ziurtatzen badu. Gaztelaniaz dakiela frogatzen duen agiririk ez badauka; alegia, gaztelania ofiziala den estatu bateko herritarra ez bada, edo GGA (gaztelania-agiria) ez badauka, orduan azterketa bat gainditu beharko du, gaztelaniaz badakiela frogatzeko. Beraz, Donibane Garaziko euskaldun elebidun bat ezin izango da Bilboko udaltzain izan, ezta Oiartzungo euskara-teknikari ere. Ez izateagatik, ezin izango da Hizkuntza Eskola Ofizialetako frantses-irakaslea ere izan: ez funtzionario plazadun, ezta interino dontsua ere: hezkuntzako zerrendetan izena emateko derrigor jakin behar baita… gaztelaniaz. Ez dira gutxi Hizkuntza Eskola Ofizialetan alemana eta frantsesa irakasteko zerrendetan izena emana dauden irakaslegai erdaldunak. Esate baterako, duela urte bi irakasle aritu nintzen hizkuntza eskolara Granadako erdaldun bat bidali zuen Hezkuntza Sailak, frantses-irakasle baten ordezko-lana egitera. Iaz beste hizkuntza eskola batean izan nintzen irakasle, eta hara Andaluziako beste erdaldun bat bidali zuten, alemana ematera. Biek ala biek aukera izan zuten, gaztelaniaz bazekitelako. Gaztelaniaz jakin izan ez balute (alegia, izan izan balira gaztelaniarik gabeko paristarra/garaztarra bata, eta berlindarra bestea) ezin izango zuten hezkuntzako zerrendetan egon.
Laburbilduta: Hego Euskal Herrian funtzionario izateko eskubidea du EBko edozein herritarrek, baina beti frogatu beharko du gaztelaniaz badakiela. Kasu batzuetan, euskaraz zerbait/zerbi/zerrriru jakitea ere eskatuko diote.