Zinemaldiak Zinemira saila aurkeztuko du ostiralean

Zinemaldiak Zinemira saila aurkeztuko du ostiralean –

Donostia Zinemaldiak 66. edizioko euskal zinema aurkeztuko du Tabakaleran hilaren 31ean, Ostirala. Bertan iragarriko dituzte Zinemira sailean ariko diren pelikulak.

Zinemaldiak Zinemira saila aurkeztuko du ostiralean

Euskal zinemak urrezko aroa bizi du. Azken hamarkadan gutxienez euskaraz ekoitzitako film bat argitaratu da urtero, eta azken boladan nazioarteko zineman txokoa egitea lortu dute “Loreak”, “Amama” edo “Handia” bezalako proposamenek.

Zinemira da Donostiako Zinemaldiak gure zineari eskaintzen dion saila. Gure zinea bultzatzeko sortua. Eta azken urteetako sarituek berebiziko oihartzuna izan dute.

Irizar Sarien palmaresa

Hauek dira Irizar saria irabazi duten filmak.

2011 – Bi anai (Imanol Rayo)
2012 – Pura vida (Pablo Iraburu, Migueltxo Molina
2013 – Asier eta Biok (Amaia Merino, Aitor Merino)
2014 – Negociador (Borja Cobeaga)
2015 – Amama (Asier Altuna)
2016 – Pedaló (Juan Palacios)
2017 – Handia (Aitor Arregi eta Jon Garaño)

Ostiralean jakingo dugu bada, aurtengo edizioan Donostia Zinemaldiak izango duen euskal pelikula sorta.

Zinemaldiak Zinemirawww.sansebastianfestival.com

Zinemaldiak Zinemira saila aurkeztuko du ostiralean

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.