Txantxangorria, kukua… eta Euskaltzaindia?
Txantxangorria, kukua… eta Euskaltzaindia?
Gaur, urtarrilaren 21ean, “Araba / Álava. Los nombres de nuestros pueblos” liburua aurkeztu da Gasteizen, Arabako Foru Aldundian… Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Egilea Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzain eta Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko burua da.
Martinez de Luna Foru diputatuaren esanetan, azken urteotan, Arabako toponimia nagusia normalizazio prozesuan murgilduta dago eta erakunde publikoak prozesu horren sustatzaileak dira. “Babes horren erakusle bikaina da argitalpen hau” -gaineratu du- …
Euskaltzainburuaren esanetan, bestalde, gaur aurkeztu den liburua “eskertzeko modukoa da, batetik, gogora ekartzen dizkigu Arabako izenak, modu adierazgarrian ikertuak eta azalduak; bestetik, tresna baliotsua ematen dio Akademiari euskararen normalizazio lanean jarraitzeko, Arabako toponimiaren aldetik oinarri funtsezkoak antolatuz”.
…
Lanaren bukaeran, Salaberrik ondorio linguistikoak atera ditu, hots, euskararen eta gaztelaniaren historiari doazkion kontuak aipatzen ditu.
Aurreko hitzak, guztiak, Euskaltzaindiarenak berarenak dira
Euskaltzaindiak, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofizialak, euskara babestea xedetzat duenak, hizkuntzaren normalkuntzarako arauak ematen dituen horrek, soilik erdaraz argitaratu du toponimia lan mardul hau. 2016an.
Ondorio linguistiko eta bestelako asko, eta ez gozoegiak, atera litezke, bai.
Gaixo txantxangorria…