Teknifikazioa

Teknifikazioa –

Hasi aurretik, ohar bat: ni euskara teknikari aritzen naiz (hizkuntza aholkulari esamoldea erabiltzen du Emunek). Eta, hortaz, euskararen teknifikazioaren barrunbe eta alor asko lehen eskutik ezagutzen ditut, baina…

TeknifikazioaKezka bat dut. Kezka bat edo ezinegon bat edo… Izan ere, nire ustez, azken urteotan euskararen garabidea gero eta teknifikatuta dago. Eta horrek zertan laguntzen digu? Gero eta teknikoagoa da euskararen garapena (eta hala behar du, hein handi batean), gero eta estatistika gehiago, gero eta adierazle gehiago, gero eta aplikazio informatiko gehiago, gero eta irizpide teknikoago, gero eta neurketa gehiago, gero eta… Ez dakit larregizkoa den, baina teknifikazio horrek zertan laguntzen digun ez dut batere garbi.

Baina, kontuz, mapak ez du beti lurraldea adierazten. Euskara kosifikatu dela (dugula?) irakurri nuen Hernaniko hizkuntzaren garapenari buruz Malores Etxebarriak egindako lanean. Argi dago teknifikazio maila bat behar dugula, argi dago lantzean behin berriro graduatu behar ditugula betaurrekoak eta zorrotzago jardun. Baina… Jon Sarasuak esaten duena ere datorkit gogora: zuntz emozionalak landu gabe, diskurtsoak bide laburra egiten du.

Kezkak dira hauek, kezkak, ezinegonak eta erantzun gutxi. Baina nago honi ere begiratu beharko geniokeela…

Teknifikazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude