Tati eta elebitasun orekatua

Tati eta elebitasun orekatua

Tati eta elebitasun orekatuaLerro hauetan Anoetan (herrian) gertatutako pasadizo bat azalduko dizuet. Protagonista Tati da, 40 urteko emakume brasildar beltza.

Tatik Anoetako taberna bat hartu du, eta fin ari da lanean, egunean ordu asko sartuz. Zerbitzaria ere kontratatu du (gizonezkoa).

Larunbat iluntze batean, bezero batek karta hartu du, eta zerbitzariari eskatu dio Tatiri deitzeko, zerbait esan behar diola. Kexa bat omen du. Zerbitzariak esan dio Tati sukaldean dagoela eta berak erantzungo diola. Bezeroak, zakarkeriaz, ezetz, Tatirekin hitz egin nahi duela. Tatik sukaldetik esan dio ahal duenean joango dela, itxoiteko, baina bezeroaren egoskorkeriagatik sukaldekoak utzi eta tabernako barrara joan da.

Tati bertaratu eta elkarrizketa hau izan dute:

Bezeroa: Badakizu euskaraz?

Tati: Pixka bat.

Bezeroa: O sea que, como yo, ¿no? Un poco. ¿Qué pasa con la carta?

Karta euskaraz dago.

Tati: ¿Hay algún fallo en euskera? Si me dices cuál lo corrijo, me ayuda mi hija y en el Ayuntamiento…

Alabak badaki euskaraz, eta laguntza ematen dio menuak, otartekoak eta abarrak euskaraz idazteko. Udalak ere itzulpenak egiten laguntzen dio.

Bezeroa: Lo que pasa es que no tienes la carta en castellano.

Tati: Si quieres te voy traduciendo…

Karta ez ezik arbela ere euskaraz dauka (pintxoak, otartekoak…). Arbela barraren barrualdean dago, eta handi-handian idatzita du txikian kartan dauden gauza berberak.

Bezeroa: Quiero que esto esté en castellano.

Tatik uste izan du bezeroa txantxetan zebilela, eta alde egiten hasi da. Bezeroak besotik heldu dio. Tentsio handiko egoera.

Bezeroa: ¡Esto tiene que estar en castellano! No puede estar sólo en euskera.

Tati: Oye, aquí no estamos en Madrid. Estamos en otro sitio. Si estuviésemos en Madrid, me callo, pero no estamos en Madrid.

Bezeroa gero eta agresiboago jarri da, eta beste bezeroek esku hartu dute. Tatiren alde agertu dira, eta bezeroari alde egiteko eskatu. Joan egin da.

Handik puska batera bezeroaren senarra etorri da. Tatirekin hitz egin nahi du. Zerbitzariak eta beste bezeroak alarma egoeran…

Senarrak esan dio emazteari kasurik ez egiteko, galdetu du zorrik utzi duen, eta aitortu dio kopetaraino dagoela emazteaz.

.

Esan dezakegu ekintza (mikro)arrazista izan dela? Tati beltza da…

Esan dezakegu ekintza (mikro)euskarafobikoa izan dela? Tatik euskaraz ditu kartak eta bestelakoak…

Esan dezakegu ekintza (mikro)xenofobikoa izan dela? Tati atzerritarra da…

Esan dezakegu ekintza (mikro)misoginoa izan dela? Tati emakumea da…

Galderak galdera, Tatik erabaki du karta gaztelaniaz ere jartzea.

Eta, honengatik guztiagatik, Anoetako tabernan kartak euskaraz eta gaztelaniaz egongo dira.

Elebitasun orekatua esaten zaio.

Tati eta elebitasun orekatua
anoeta, elebitasuna, euskara, Tati

Tximua naiz, eta Katxonderstango basoetan bizi naiz, ikasitakoa desikasten. Noizean behin Oiartzun Irratira egiten dut bisita, eta, azkenaldian, Barretartian ere sartu dut burua. Zuentzat guztiontzat mezu bat dut: agur eta umore!

3 pentsamendu “Tati eta elebitasun orekatua”-ri buruz

  • Pasadizo hori gertatu eta aste batzuetara…

    – Arbela ezabatuta

    – Karta euskaraz eta gaztelaniaz, euskara tamaina handiagoan

  • Eta gero zenbait pertsona entzun behar (gaztelaniaz, gehienetan) herrian dagoen “kanpotar” kopuruaz kexu. Ba urrunetik datozen kanpotarrak integratuago ikusten ditut, gertuagotik datozen kanpotarrak baino. Batzuk aspaldi etorri arren ez dute inongo esfortzurik egin euskaraz ikasteko…
    Zein da Tatiren taberna? Hauetako egun batean bertan afatzeko gogoa dut eta Tatitekin euskaraz solasteko 😉 Aupa Tati!

    • Txalogarria, hunkigarria eta benetan azpimarratzekoa Tatiren jarrera baina ere esan beharra dago guztiz minoritarioa dela; Hau da, eta (hontan daukagu benetako erronka) ia etokin guztiei (latinoei bereiziki) euskara eta euskal kultura berdin zaie, ez dute inolako interesik (eta denborarik) euskal kulturan murgiltzeko. Eta gure karriketan gero eta gehiago entzuten diren expresioak (mi amor, papasito, mamasita, James, regueton …..) argi uzten dute Kolonoen paera betetzen dutela (ze ez da ahaztu behar gu kolonia espainol-frantses bat garela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude