Sutan hotz
Sutan hotz –
Nork osatzen du Nafarroako Auzitegi Nagusia? Zein dira jaun-andere epaile txit prestu horien izenak? Kontu argigarria litzateke UPNren egoitzan edo Ana Beltranek berak erredaktatua dirudien epai baterako. Nafarroako Auzitegi Nagusiak zaflako bat eman digu mazelean. Ukabilkada bat kokotsean. Ostiko bat istapean. Mindurik gaude. Suturik. Suturik, hotz jokatu behar genukeenean. Euskararen dekretuari buruz eman duen epaiak bertute bat du, bederen: ehortzirik utzi du bide bat. Euskararen Legearen gogorra ez dugu foru dekretu baten bidez beraztuko. Bertze lege bat behar dugu. Bertze lege posible bat. Ez euskaltzaleen legea. Eta horretarako lan egiten hasi beharko dugu. Eta pedagogia. Pedagogia aunitz, bertzeak bertze. Bitartean, hasierako galdera: nork osatzen du Nafarroako Auzitegi Nagusia? Zein dira jaun-andere epaile txit prestu horien izenak?
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko urriaren 2koa]
Zein diren? Nafarrak. Abizen euskaldunak izango dituzte gainera. Navarra misma!
Nafarroako goi karguetan beti izan dira kanpotar anitz: gaztelak, aragoidarrak… eta gipuzkoarrak, esate baterako, urangatar jauntxoak
Beraz, batzuetan ixilik egotea hoberena, adiskide
Nafar deitura, ezta bat bakarrra ere baina beti bezala, geronen aingerutxo berandu xamar datorkigu, 40 bar uurte berantiar.Horrek dakar jeltzale izateak, hagitz kontu zaharra, berantiarra, nahiz eta melokotoii berantiarrak onenak izan. Hala ere, Aingeruk ez ditu horrelakoak probatu ere egin, hala uste izan arren, ez daki zer diren melokotoi berantiarrak, kalekumea peto- petoa da, eta horrek ez du erremediorik, saiakerak saiakera.
Nagore maitea
-arra ala emea?-
nahiaren eta ahalaren
nahaslea
Hik bai melokotoia
Hik bai mazedonia
Nik nahiago mertxika
Eta zenbaitetan muxika
Kalekumea ez, karrikatarra
Jeltzalea ere ez, lege-berritarra
(jainkoak? Barra-barra)
Hi bai berantiarra
40 urte eta gero
zuen lorpenak, zero
horregatik hain bero?
horregatik erreta?
izan behar kopeta
Zaindu hire behazuna
eta batez ere, kurrunkuttun,
hire buruko garuna.
(doinua: Leçon de vie, Carpe Diem)
Arena bezalako erantzunek harritzen naute: atakatuta sentitzen da. Harrigarria! Gipuzkoako kloakak ezagutuko ez banitu bezala… bota dudan esaldia, beste testuinguru batean, “Nafarroa” hitza “Gipuzkoa”z ordezkatuz lasai asko botako nuke. Esan nahi dudana da, euskararen etsairik handiena gaur-gaurkoz, euskalduna bera dela. Ez da ezer berria. Baina nafarrek badute alako zera bat… nola esan… une jakinetan denak batzen direla.