Sutan hotz

Sutan hotz –

Sutan hotz

Nork osatzen du Nafarroako Auzitegi Nagusia? Zein dira jaun-andere epaile txit prestu horien izenak? Kontu argigarria litzateke UPNren egoitzan edo Ana Beltranek berak erredaktatua dirudien epai baterako. Nafarroako Auzitegi Nagusiak zaflako bat eman digu mazelean. Ukabilkada bat kokotsean. Ostiko bat istapean. Mindurik gaude. Suturik. Suturik, hotz jokatu behar genukeenean. Euskararen dekretuari buruz eman duen epaiak bertute bat du, bederen: ehortzirik utzi du bide bat. Euskararen Legearen gogorra ez dugu foru dekretu baten bidez beraztuko. Bertze lege bat behar dugu. Bertze lege posible bat. Ez euskaltzaleen legea. Eta horretarako lan egiten hasi beharko dugu. Eta pedagogia. Pedagogia aunitz, bertzeak bertze. Bitartean, hasierako galdera: nork osatzen du Nafarroako Auzitegi Nagusia? Zein dira jaun-andere epaile txit prestu horien izenak?

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko urriaren 2koa]

Sutan hotz
Aingeru Epaltza

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

5 pentsamendu “Sutan hotz”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-10-08 19:45

    Zein diren? Nafarrak. Abizen euskaldunak izango dituzte gainera. Navarra misma!

  • Nafarroako goi karguetan beti izan dira kanpotar anitz: gaztelak, aragoidarrak… eta gipuzkoarrak, esate baterako, urangatar jauntxoak
    Beraz, batzuetan ixilik egotea hoberena, adiskide

  • Nafar deitura, ezta bat bakarrra ere baina beti bezala, geronen aingerutxo berandu xamar datorkigu, 40 bar uurte berantiar.Horrek dakar jeltzale izateak, hagitz kontu zaharra, berantiarra, nahiz eta melokotoii berantiarrak onenak izan. Hala ere, Aingeruk ez ditu horrelakoak probatu ere egin, hala uste izan arren, ez daki zer diren melokotoi berantiarrak, kalekumea peto- petoa da, eta horrek ez du erremediorik, saiakerak saiakera.

  • Aingeru Epaltza 2019-10-09 09:44

    Nagore maitea
    -arra ala emea?-
    nahiaren eta ahalaren
    nahaslea
    Hik bai melokotoia
    Hik bai mazedonia
    Nik nahiago mertxika
    Eta zenbaitetan muxika
    Kalekumea ez, karrikatarra
    Jeltzalea ere ez, lege-berritarra
    (jainkoak? Barra-barra)
    Hi bai berantiarra
    40 urte eta gero
    zuen lorpenak, zero
    horregatik hain bero?
    horregatik erreta?
    izan behar kopeta
    Zaindu hire behazuna
    eta batez ere, kurrunkuttun,
    hire buruko garuna.
    (doinua: Leçon de vie, Carpe Diem)

  • euskaldun bat 2019-10-09 10:20

    Arena bezalako erantzunek harritzen naute: atakatuta sentitzen da. Harrigarria! Gipuzkoako kloakak ezagutuko ez banitu bezala… bota dudan esaldia, beste testuinguru batean, “Nafarroa” hitza “Gipuzkoa”z ordezkatuz lasai asko botako nuke. Esan nahi dudana da, euskararen etsairik handiena gaur-gaurkoz, euskalduna bera dela. Ez da ezer berria. Baina nafarrek badute alako zera bat… nola esan… une jakinetan denak batzen direla.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude