Ekonomialari euskaldunen II. BIltzarra: sarea sortzea helburu

Ekonomialari euskaldunen II. BIltzarra: sarea sortzea helburu –

Ekonomialari euskaldunen II. BIltzarra: sarea sortzea helburuEkonomialari Euskaldunen II. Biltzarra egingo da azaroaren 26an Bilbon, UEUk, Ekonomisten Euskal Elkargoak eta UPV/EHUk antolatuta. Azken joera teorikoen berri izan eta pil-pileko gaiez modu kritikoan eztabaidatu, unibertsitatea eta profesionalen arteko zubi-lanak egin eta sarea sortzea du helburu topaketa honek. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus

09:30-09:40 Ongi etorria (Oteiza aretoa)

  • Kepa Sarasola (UEUko Zuzendaria)
  • Maialen Aginagalde (Mugarik gabeko ekonomialariak)

09:45-10:45 Krutwigen mendeurrena: Bere ekarpenak euskal ekonomiari

  • Oskar Arantzabal (UEUko Ekonomia Saila) – Vasconiaren berrirakurketa ekonomikoa
  • Baleren Bakaikoa (UEU): Computer Shock eta ekonomiaren egoera berrirantz
  • Vicente Huici (Soziologoa): Zoon elektronikoa

10:45-11:30 Hidrogenotik bioekonomiara (Htik BIOra)

  • Iñaki Dorronsoro (Eusko Ikaskuntzako lehendakari-ohia)

11:30-12:00 Atsedenaldia (Etxepare gela)

12:00-13:00 Hazkundea eta desazkundea (Oteiza aretoa)

  • Iñaki Erauskin (Deusto): Hazkundea
  • Ainhoa Saitua (EHU): Planeta babestu behar dugu. Ingurumen arloko informazioaren kudeaketa
  • Izaskun Ipiñazar (EHU): Jasangarritasunari buruzko adierazleak enpresen arlo soziala eta aginte ona hobetzeko

13:00-14:00 Genero ikuspegia

  • Patricia Peinado (EHU): EAEko genero desberdintasunen bilakaera lan merkatuan (2002-2020)
  • Maria Martinez (EHU): GIH, Administrazio-kontseiluetako genero berdintasunaren gaineko informazio dibulgazioa

14:00-15:30 Bazkaria (Etxepare gela)

15:30-17:30 Tailerrak

A tailerrra: Krutwigen ekonomia dolmitikoa (Barandiaran gela) “Antzinako euskal kolektibismoa”

  • Juan Inazio Hartsuaga (antropologoa)
  • Xabier Renteria (EHU)

B tailerra: Ekonomia alternatiboa (Elhuyar gela). “Euskal kooperatibismo modernoa”

  • Olatukoop, ordezkari bat
  • Goiener, ordezkari bat

 

IZENA EMATEKO

Ekonomialari euskaldunen II. BIltzarra: sarea sortzea helburu

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude