Euskara, putadika bat
Euskara, putadika bat
Euskaraz bizi nahi dugunok makina bat oztopo izaten ditugu egunero-egunero, eta atzera goazenaren sentsazioa izaten dugu sarri.
Gaizka Arangurenek gaiari heldu dio Euskalerria Irratian, eta askok uste duguna esan, euskara “putadika” bat baino ez dela, egun, ikasteko inolako asmorik ez duten guztientzat. Ez duzu uste?
«Euskara jakin gabe desabantailan direla ohartzen direnean hasten dira diskurtso sozio-politikoa sortzen. Azkenean interes norberekoi itzelaren ondorioa da. Bertzerik ez. Ez da kultur kontsideraziorik, ez da emozio identitariorik ez da interesa baizik. Interes pertsonala. Erosoago bizitzearen interes hutsa.
Euskaraz bizi nahi dugunok euskaraz bizi ahal izan gaitezen, ez dakitenek ikasi behar dute, eta ikasi behar izatea ahalegin jasangaitza zaie. Ahalegin hori ezinbertzekoa ez dutenez, horretara bultzatzen duen ekimen oro inposiziotzat jotzen dute.
Adibide garbiena CCOO sindikatuak ordezkatzen dituen afiliatuak dira. Irakaskuntza alorrekoak bereziki. Berdin zaie gero eta jende gehiagok egitea euskarazko irakaskuntzaren alde. Haiek euskara ikasi gabe bere lanpostua edukitzeko eskubidea dutela aldarrikatuko dute. Saiatuko dira euskal eredua abiatu ez dadin haien ikastetxean, diskurtso sasisindikala erabiliko dute hori defendatzeko… Baina funtsean erosotasuna eta alperkeria da oinarria.
Legez aginduko ez den bitartean, euskara borrokatu beharreko putadika bat da ikasi nahi ez dutenentzat».