PSN: alemana, Nafarroa guztian; euskara, zati batean

PSN: alemana, Nafarroa guztian; euskara, zati batean –

Hala azaldu du Nafarroako Gobernuaren bozeramaileak: lan deialdi publikoetan, alemana Nafarroa guztian baloratu behar da, baina euskara, zati batean bakarrik. Igandeko Noticias de Navarra egunkarian esan zituen hitzok.

Hona hemen hark esanak:

“Hizkuntza-politika liskar politikotik atera dugu”.

“-Erriberan, %2,7k bakarrik dakite eta darabilte euskara.

-(Kazetariak): Errealitate soziolinguistikoa ez da kontuan hartzen frantsesa edo alemana baloratzeko.

-Ezin da konparatu (…) Euskara hizkuntza ofiziala da toki batzuetan eta beste batzuetan ez. Onartu behar da badirela sentsibilitate desberdinak. Lasaitu egin behar dugu gai honetan”.

Ba hori da Euskararen Foru Dekretu berria onesteko oztopo bat. Eta PSN, Geroa Bai eta Ahal Dugu ados jarri bitartean, zer gertatzen ari da orain lan deialdietan?

Ba lan deialdi guztietan gaztelania nahitaezkoa da, eta oposizio-lehiaketetan eta lekualdatze lehiaketetan alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzen dira Nafarroa guztian (2 puntu oposizio-lehiaketetan eta 5 puntu lekualdatze lehiaketatan), eta euskara ez da baloratzen ez eremu mistoan ez eremu euskaldunean.

Nafarroako Gobernuak dio epaileen aginduz dela (webgune honetan azaltzen da, “valoración del euskera” atalean), baina ez da egia. Nafarroako Gobernuak propio egin zion kontsulta Nafarroako Kontseiluari, jakiteko ea euskara balora zitekeen “eremu ez-euskaldunean”, eta hark erantzun zion jakina balora zitezkeela, baldin hizkuntzak oro har baloratzen badira, eta Europako hizkuntza bakar batek ere ez duela euskarak Nafarroan duen estatusa (7/2020 Irizpena, 15. orrialdea).

Horixe dugu panorama.

PSN: alemana, Nafarroa guztian; euskara, zati batean

2 pentsamendu “PSN: alemana, Nafarroa guztian; euskara, zati batean”-ri buruz

  • Pello Santxez 2021-05-17 19:01

    Kolonizatzaileen lagun supremazista PSOEtarra. Beste bat.

  • Irakurri nuen elkarrizketa hori, benetan lotsagarria eta bildurgarria. Euskaldonon kontrako erra eta daramaten politika hiltzailea da, bai PSNa eta bai UGTna