“Zikoinak” euskaraz, primerako eredua
“Zikoinak” euskaraz, primerako eredua
Joan den egunean “Zikoinak” filma ikusi nuen. Pelikula ona, bikain euskaratua eta bikoiztua, eta primerako eredu dena, eskolatik kanpo euskarazko erreferentzia gutxi dituzten haurrendako. Eta, aurreko askotan ez bezala, baginen jende multxo bat euskarazko film bat ikusten. Horretan zerikusia izanen du, besteak beste, emanaldiaren ordutegi onak (arratsaldeko 18:30ak).
Gauzak ongi egiten direnean aitortu behar da, ez da dena kritika izanen!
Zorionekoak zuek! Gasteizen 4:30ean jarrita, areto osoan semea eta biok, igande batean. Gero, joan den 12ko jaian, El Correok gonbidatuta, eguerdiko 12etan aretoa toperaino beteta Ozzy ikusteko. Zer pentsa ematen du.