Praktikatu eta Bizi jardunaldiaren III. edizioa

Praktikatu eta Bizi jardunaldiaren III. edizioa

Praktikatu eta Bizi jardunaldiaren III. edizioa

Azaroaren 4an burutuko da Bilboko Ondare aretoan Praktikatu eta Bizi jardunaldiaren III. edizioa.

Aurtengo jardunaldian, saiatuko gara eragiteko errezetak topatzen, hizlarien laguntzaz eta psikologiaren ikuspegitik. Horretarako, eremu bi alderatuko ditugu: batetik, entzungo dugu zelan ulertu, jokatu eta aritu behar dugun gune urbano nagusiki erdaldunetan; bestetik, jakingo dugu nolako garrantzia duen norberaren hizkuntz jokaerak arnasgune deritzegunetan, bai eta praktika onak ezagutu ere. Lehen-lehenik, baina, ahaleginduko gara antzematen (eta partekatzen) zer den akuilu norberaren motibazioan…

Aurreko edizioetako informazioa eta bideoak blogean dituzu.
Zeuk ere lagundu ahal duzu jardunaldia hobetzen; aldez aurretik hizlariei galderak eginez edota honen berri sare sozialetan eta zure kontatuen artean zabalduz.

Izen ematea doakoa da, baina matrikulazio-orria bete beharra dago.

Izena emateko azken eguna urriaren 31

Praktikatu eta Bizi jardunaldiaren III. edizioa
AEK, Agirre, apodaka, berbalagun, coaching, euskaltegia, euskara, mintzalagun, mintzapraktika, normalizazioa, praktikatu, sangines, Urdangarin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude