pintxopotekete
pintxopotekete –
Soinu polit edo atseginik ez duen hitz edo adizkirik ez da ez on, ez egoki ez erabilgarri.
Ez erabil, otoi!
Belarrira gaizki ematen duena ez da on. Ez da osasungarri. Beti da kalterako. Eta behin ere ez da izango, sekulan ere ez, munduko Hizkuntza Akademiarik hoberenak dioena dioela ere. Jendea ez da ergela. Guziac ez. Inola ere ez.
Irakur hurrengo iruzkinak!
pintxopotekete
Egingo dira mila korrika, mila ibilaldi, mila kilometro, mila euskaraz bizi eta mila ikastaro eta ikastaldi.
Baina normala ez dena, ez da normal bihurtuko.
Jada, “dizkizuete” soil bat aski da dena anormaltzeko, dena hankaz goratzekotz erdarari ateak zabal zabal uzten zaizkiola.
Are arrazoi handiagoaz, zinatekete, zeniezazkigukete batzuek tartean direla!
Nora goaz? Nora garamatzate? Nork sartu digu ziria hain sakonki?
Adeitsuki
Eta nork dio “dizkizuete” ez dela ederra?
Nire belarrirako bai, beinpe!
Agian txikitan soilik erdal hitzak edoskitu dituenarentzat euskal egitura jatorrek traketsak irudi dezakete, baina hori ez da Euskaltzaindiaren errua.
Ni neu ohiturik nago dizkizuete modukoak esaten.
Baina, zenizkiguten, adibidez, ez da jendearen artean hain bapateko, ohiko eta ahoskatzeko erraza.
Honen eraginez, arte magiaz, “diezazkizueten” modukoak erabaki ditu Akademiak subjunktiboan, gure klasikoen “dietzazueten” moduko adizkien kaltetan. Gure kaltetan, hain zuzen ere.
ZKI gehiegi daude batua deitzen duten euskara horretan.
dizkizuete, dizkizue eta dizkizute
esateko Euskal Herriko mendebaldean
deutsuez, /dotzuez/ ahoskaturik normalean,
erabiltzen dute euskaldun naturalek.
deutsuez esaten dakitenak dizkizuete, dizkizue eta dizkizute ikastera beharturik daude eskoletan.
Zergatik?
Eta ZKIdun naturalek ez dute ahalegin berdintsua egingo “deutsuez” ikasirik?
Zergatik?
Adeitsuki
Haserre aurpegia ipini dutenei edo agian duenari:
kete, tekete, tete, tuzte, tuzkete, zkioke, zkieke, zkiokete, zkigukete eta holakoez beteta dago batua deritzon euskara akademikoa.
Barka, koadrillan pintxo pote batzuk hartzen nork erabil ditzake lasaikiro honelako kakofoniak?
Ez zegoen erabilgarria den batu antzeko bat egiterik, ala?
Adeitsuki
Onaaaaa, Josu!
Niri dizkizuete eta zenizkiguten ateratzen zaizkit, nahiko normal, baina erderarako joera handia daukat ere, trabatzen hasi aurretik, beraz nire iritzia ez hartu aintzat.
Ez nuke sekula artikulatuko “diezazkizueten”; eta bai: ederra da “dietzazueten” eta ahoskatzeko zentzudun.
Ba al dago bilduta libururen batean Akademiaren teketetatik kanpo, idatzizko euskera batua baino, hizkera batu bat, hitz egiteko zentzuarekin, eta ikasteko moduko aditzekin? Interesantea litzateke, adibidez ni bezalako erderarako joera degun euskaldun-sasi-berrientzako. Hitzegiteko moduko zerbait apal ikasi nahi duenantzat besterik gabe; listetan sartzeko teketeketerik gabe.
Mila esker, Kote.
Oporretan nago.
KETE guztiak laburtu litezke KEE formara. Ahozkoan, bederen:
zeniokete /zeniokee/
zinatekete /zinatekee/ edo /zinakee/
e.a.
iezazki guztiak ietza:
diezazkioket = > dietzaioket
diezazkigun = > dietzagun
e.a.
Adeitsuki