philosophia

Philosophia hitzari buruz

Beguirauçue nehorc pilla etzaitzaten philosophiaz eta enganio vanoz, guiçonén ordenancén araura, munduco rudimenten araura, eta ez Christen araura:
Colossarrei 2:8 Leiçarraga

Begira, gero, inork pentsaera eta argudio hutsalez engaina ez zaitzaten; horiek giza pentsamoldearen ondorio dira eta munduan agintzen duten indarretan oinarrituak daude, eta ez Kristorengan.
Kolosarrei 2:8 Elizen Arteko Biblia

Beware lest any man spoil you through philosophy and vain deceit, after the tradition of men, after the rudiments of the world, and not after Christ.
Colossians 2:8 King James Version

Mirad que nadie os engañe por medio de filosofías y huecas sutilezas, según las tradiciones de los hombres, conforme a los rudimentos del mundo, y no según Cristo.
Colosenses 2:8 Reina-Valera

Iracur iruzquinac, othoi!

 

NAFFARRERA

33 pentsamendu “philosophia”-ri buruz

  • Benat Castorene 2023-01-04 17:18

    Urte berri on Josu!
    Biziki interesgarria:
    Baina, sentitzen dut baina, haientzat daukadan errespetu handiagatik ere, ez naiz ados Leizarragaren itzulpena (eta Jondoni Pauloren) filosofiaren kondenu orokor horrekin.
    Kristoz dakidanez bera ez zen ados izanen kondenu horrekin.
    Plazerrekin ikusten dut euskarazko itzulpen modernoak ezduela filosofia hitza erabiltzen.
    Interesgarria litzateke jakitea Jondoni Pauloren testu orokorrak filosofia hitza eman zuen.
    Milesker Josu urtea ataktzeko trenpuna jarri nauzu.
    Adeitasunez.

  • Urthe berri on, Beñat.

    Textu grecoa ecin da hemen arguitaratu. Han dago “philosophia” jathorrizcoan.

    Latineraz:

    Videte ne quis vos decipiat per philosophiam, et inanem fallaciam secundum traditionem hominum, secundum elementa mundi, et non secundum Christum:
    ad Colossenses 2:8 VULG

    eta francesez ere beçala:

    Prenez garde que personne ne fasse de vous sa proie par la philosophie et par une vaine tromperie, s’appuyant sur la tradition des hommes, sur les principes élémentaires du monde, et non sur Christ.
    Colossiens 2:8 NEG79

    Leiçarragac, bethi ere beçala, itzulpen hyper çucen eta egoquia eguin du. Itzulçaile batec ecin du kendu philosophia hitza textu honetaric, ceren bercela ez baitu ulerturen Jondoni Pauloc eguiatan erraiten duena.

    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2023-01-04 19:25

    Filosofia alderako mesfidantza usu ikusi da Elizan batez ere Euskal herrian. ikus Jean Etchepar medikuaren tribulazioak bere filosofia erakaslearekin, Arnaud Abadie, Larresorroko seminario tipian.
    Ez dakit euskara batuko itzulpena zintzoagoa da, ezdakit itzultzaileak nahita egin duen.

  • Batuan:

    Begira, gero, inork pentsaera eta argudio hutsalez engaina ez zaitzaten; horiek giza pentsamoldearen ondorio dira eta munduan agintzen duten indarretan oinarrituak daude, eta ez Kristorengan.
    Kolosarrei 2:8 Elizen Arteko Biblia

    philosophiaren ordez pensaera jarcea textua guztiz falsificatzea da. Jaun Done Pauloc philosophia erabili baitzuen.

  • Testua ulergarriago egin nahiz, hura dekontextualizatu eta pobretu.

    Hona Pauloren berset horri buruzko artikulu interesgarri bat (en):
    https://www.cgg.org/index.cfm/library/article/id/526/beware-of-philosophy.htm

  • Anhitz esquer, Gilen.
    Google Chromec itzuliric iracurri ahal ukan dut euscaraz:

    Paulok Kolosetako kristauei ohartarazten die: “Kontuz inork ez zaitzatela hondatu filosofiaren eta iruzur hutsalen bidez, gizakien tradizioaren arabera” ( Kolosarrei 2:8 , KJV).

    Chromec hobequi itzuli du Dionisio Amundarainen guidaritzapeco itzulpen falsu eta falsificatzaile hori eguin dutenec baino.

    Euskara (Batua), orocorqui, osso ideologizaturic dago prejudicio extralinguisticoengatic. Egungo euskaldun guehienen arauera, ceinac ez baiterauco mesederic eguiten gure hizcunca nationala den naffarrera edota orotarico euscarari.

    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2023-01-05 12:08

    Arazoa eta debatearen funtsa da jakitea filosofiaren ( filosofia orokorraren ) izena zikindu nahi izan zuen edo bakarrik filosofia forma edo pratika batzu.
    Horregatik filosofia erabiltzea singularrean, edo pluralean edo mugagabean oso inportatea da.
    Espanolez ” filosofias” plurala, beraz ondorio dezakegu ez dela philosofia orokorrean kondenatua dena.
    Iglesez eta frantsesez filosophie edo philosophy, singularra. Hemen aldiz filosofia orokorrean dela kondenatua
    Leizarragak filosofiaz, mugagabea ( zuzenduko nuzue makur baniz) Eta mugagearekin ezdakit zer pentsa.
    Hipotesia bat da Amundarrainek pentsatzen zukeela Jondoni Paulok ez zuela filosofia osoa orokorrean kondenatu nahi eta “filosofiaz” horren anbigitatea ekiteko nahiago izan du “pentsaera” erabili.
    Amundarrainen soslaia eta ibilbidea ikusita ez dut uste baden Testamentu Berria faltsutzeko nahirik hor. Filosofia ohorearen defendatzeko nahia baizik. Beharbada prudentzia faltatu zaio eta orrialde behereko nota bat geitu behar zuen bere hautua esplikatzeko eta faltsutzearen akusazioa ekiditeko.

  • Beñat,

    Grecozco originalean philosophia mugatu singularrean dathor.

    Leiçarragac “philosophiaz” erabili du. Emaiten du mugagabea dela, ceren mugatu singularrean philosophiáz idatzi bailuque.
    Gaztelaniazco “filosofías” hori articulu determinaturic gabe dathor, beraz mugagabea ere bai.
    Edocein philosophiari buruz ari da Paulo Saindua. Eliça orthodoxoac canonizaturic daduzcaque Platon eta Aristoteles, oker ez banago.
    “philosophia” hitza kencea textua falsificatzea berceric ez da.
    Apocalypsia aztertu nuenean ohico practica da falsutzea itzulçaile “normal” eta ohico hauengan.

    Çorigaitzez, euscaldun alphabetatu normal guti dago Euscal Herrian. Euscaraldian ere nabaria içan da eguitate hau. Eusko itxurantak guehienac.

    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2023-01-05 15:55

    Horrela bada Jondoni Paulok dezepzionatzen nau. Zer egingo diogu ba?

    • Beñat,

      Hau da, itzulpen falsua emanez guero, ez cinateque deceptionatzen.

      Bitchia çure pensaera.

      Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2023-01-06 09:13

    Egun on Josu,
    “…nehorc pilla etzaitzaten philosophiaz eta enganio vanoz…”
    Eta gero diozu “…Edocein philosophiari buruz ari da Paulo Saindua…”
    Zure ustez zer dugu hemen beraz? Jondoni Pauloren Filosofia (per se) osoaren kondenu orokorra? ala filosofia berezi batzuen kondenua?

  • Beñat Castorene jaun preciatuori,

    Wikipedian Jondoni Paulorena iracurri dut:

    https://en.m.wikipedia.org/wiki/Paul_the_Apostle

    Google Chromec euscararat itzuliric iracurri dut, ceina baita wikipediaco euscarazcoa baino ascoz ere çabalagoa eta hobea. Valiabide hau gutitan erabilcen dela iruditzen çait. Ez daquit iracasleec ere honen berri daducaten!

    Guiça odolez escuac cikindurico sainduen vicitza ez çait interessatzen batere. Ignacio Lohiolacoa da berce bat typo honetacoa.
    Hilçaile içaitetic saindu içaitera.
    Ez, esquerric asco!

    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2023-01-06 11:52

    Milesker Josu, zuri esker zure opariarekin trankil naiz orai beste mundurako nahikoa irakurgai daukat eta.
    Baina, katxix, ene galdera sinpleari ez duzu erantzun nahi ala?

    • Beñat,

      Uste dut ama hizcunça grecoa çuela Pauloc.
      Ederto eçagutzen cituen philosopho grecoac. Latina ere bacequien.
      Hala ere, arriscu bat ikusten cerauqueon philosophatzeari, Christianismoaren hedatzecotzat.
      Gueroagoco eta egungo philosopho batzuc verborrheatic osso hurbil daudeque.

      Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2023-01-06 17:16

    Izatez, besteak beste, philosophia da “egiaren bilaketa”
    Kristok zioen “egia naiz”
    SWek esaten zuen ez zela fedea xerkatu behar egia baizik eta urkoari ongia egin. Fedea emaitza bat baizik bazela, opari bat…
    Beraz Jondoni Paulok ez zion “philosophia per se”a ren beldurrik izan behar? Ez da?
    Horregatik esan nizun Jondoni Paulok dezepzionatzen nauela. Ez dago demendren bitxikeriarik horretan. Ez da?.
    Horretaz aparte nola esaten duzu “per se” euskaraz? bere baitan?
    hitz horren itzulpenaren kontra behaztopatzen naiz beti.
    Adeitasunez

  • Beñat,

    Eguiaren bilha ibili behar gara bethi, gueçurra combattituaz.

    PER SE euscaraz ere erabilcen ahal dugu, ceren ceharo internationala baita.

    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2023-01-07 09:55

    Milesker Josu, egia edo errealitatearen bilaketa obsesio umila bat izan behar luke. Umila zeren obsesio horren gai ez baigara.
    Baina galdera bat:
    Zergatik eman diozu Philosophia izen burutzat zure artikuluari?
    Izan ere, itzulpenetan ( Amundarrainenean izan ezik) Jondoni Pauloren filosofiari buruzko ikusmolde ezkorra ikusi ta, irakurleak pentsa lezake ezkortasun hori partekatzen duzula. Eta iduri du pragmatismo hertsi eta hetsi baten aldeko euskaldunen joera partekatzen duzula. Ene ustez badugu beste beharragorik!
    Amundarrainek beharbada arrisku hori sentitu zuen.

  • Beñat,

    philosophia behin erabili çuen Jondoni Pauloc.
    Eta philosopho berce behin:

    Orduan Epicuriano eta Stoiciano philosopho batzu disputatzen ciraden harequin: eta batzuc erraiten çutén, Cer erran nahi du edasle hunec? Eta bercéc cioiten, Iainco arrotzén eracusle dela dirudi: ceren Iesus denuntiatzen baitzerauen eta resurrectionea.
    Acteac 17:18 Leiçarraga

    Zenbait filosofo epikureo eta estoikok ere jardun ohi zuen harekin eztabaidan. Batzuek zioten: «Zer ote dio berritsu honek?» Beste batzuek, berriz: «Jainko arrotzen predikari dirudi». Izan ere, Jesusen eta piztueraren berri ematen zien Paulok.
    EGINAK 17:18 EAB

    Hauec eduqui cituzqueen contutan philosophiari uko eguiten derauconean. Elkarren etsai.

    Adeitsuqui

  • Orotaricoan:

    filosofo.

    (Lcc, Urt IV 303, Chaho), filosofu, filosofa, pilosopo, pillosopo, pillosopu.
    Filósofo.
    Orduan epikuriano eta stoiziano filosofo batzu disputatzen ziraden harekin. Lç Act 17, 18

    Eguiaren bilha noala’ non da Leiçarragaren philosopho? “Euskaltzaindia” eta “Euskal filologia” ez dabil, nehola ere, eguiaren bilha. Argui dago.

    Adeitsuqui

  • philosophia da irudian aguercen den grecozco hitzaren forma’ latinez.

    Leiçarragac ere philosophia erabili çuen orotarico eta orotaraco euscaraz, haur da, naffarreraz.
    Anglesec philosophie erabilcen dute, eta francesec philosophie.

    Orotaricoan:

    filosofia.

    (Lcc, Urt I 120, Chaho), filosofi, pil(l)osopia, pilosopi, pilosofia.
    Filosofía.
    Begirauzue nehork pilla etzaitzaten filosofiaz eta enganio banoz. Lç Col 2, 8

    Hemen, berriz ere, muthur handico falsificationea! Non dago, bada, Leiçarragaren philosophia hitz hyper internationala?

    Romatarrec grecoenganic hartu çuten verba hau. Soil soilic eguin çuten beren alphabetorat ekarri. Latino classicoan hitz honen ahosquera grecozcoa bera cen. Bi PH, haur da, EPHER euscal hitzean dagoen soinu berdina.
    Latino ecclesiasticoan, guerora, /filosofia/ ahoscatzen hassi ciren, ceren grecoz ere PH hori F bilabiala bilhacatu baitzen, eta azquenic egungo F labiodental normala Europaco hizcuncetan ohicoa dena.

    Leiçarragac euscal hitzetan F bilabiala representatzecotz FF erabilcen çuen. Adibidez, naffarrera, affari

    P aspiratuaz: aphari
    P normalaz: apari
    F bilabialaz: affari
    F normalaz: afari

    Laurac erabiliac içan direnac.

    F bilabiala ahoscatu nahi duenac ahoa P erraiteco moduan jarri behar du eta F ahoscatu. Erraça.

    Adeitsuqui

  • Federico Krutwigec laphurtera classico personalizatuan idazten eta hitzeguiten çuen.
    philosophia eta philosopho hitzac
    honetara idatzi eta honetara ahoscatzen cituen edonoiz eta edonon. Hau da, grecoz eta latino classicoz eguiten cen beçala, bi p hasperenduz. Bicain, aleguia.
    Nic hassieratic berari imitatzen neraucon eta berdin eguiten.
    Guerorat bakar batzuetan eguiten dut, ceren nahiago baitut f bilabial modura eguitea eta hala ençulea enteratu ere ez da eguiten, eta neu ez naiz hassi behar explicationeac emaiten.
    Nire ustez euscaldun çahar ascoren F-ac ez dira gaztelaniaz beçala labiodentalac, bilabialac baicic. Ez daducat comprobaturic. Dena dela ascoc /p/ modura ahoscatzen dute.

    P bilabiala /p/ eta /f/ arteco phonema bat da.

    Adeitsuqui

  • Maiz piztu izan da arrazoi autonomoaren eta fede errebelatuaren arteko gatazka. Adituek diotenez, S. Paulek, Korinthianoetaratko epistola lehenean, 23. paragrafoan, dioelarik “ “Baina guzaz den bezenbatean predikatzen dugu Krist kruzifikatua, Iuduei behinzat eskandalo, eta Grekoei erhogoa zaiena”, “grekoei” horrek “filosofoei” esan nahi du, eta zehazki “filosofo estoikoei”, kosmosaren osotasuna baitzen haientzat funtsean Jainkoa, berez arrazoizkoa eta hortaz giza arrazoiak ulertzeko modukoa.
    Kristauek Jainkoa haragiztatu dela eta gurutziltzatu dutela aldarrikatzea ei zaie estoikoei eromen.
    Esanguratsua: azkeneko estoiko handiak, Marko Aurelio enperadoreak, izenpetu zuen lehen martir kristau Justino Sainduaren heriotza zigorra. Justino estoiko izana zen kristau baino lehen.

  • Baina guzaz den bezenbatean predikatzen dugu Krist kruzifikatua, Iuduei behinzat eskandalo, eta Grekoei erhogoa zaiena”,

    Baina guçaz den becembatean predicatzen dugu Christ crucificatua, Iuduey behinçát scandalo, eta Grecoey erhogoa çayena.
    1 Corinthiano1:23 Leiçarraga

    Anhitz esquer!

    grecoac greco dira. Ez berceric.

    Adeitsuqui

  • Barka, Josu, “philosophy” darabilte anglesec.

    Bertzalde, Leizarragaren esaldia armiarma.eus-eko klasikoen gordailutik kopiatu dut. Bertsio informatikoa J. Lavin batek egin ei zuen. Haatik, irudi luke ez zaudela bertsio horrekin konforme. Zer gertatu da, aitzina egin duela orduz geroztik edizioak eta zientzia filologikoak? Zaharkiturik dea Hordagok 1976ean argitaratu bertsioa?

    Grekoak ez dira grekoak baizik, noski, baina, testuaren ulermen egokia xede, ez bide da bekatu interpretazioan pittin bat arriskatzea; eta, baldin eta Pablok, kristauek dakarten Jainkoaren ikuspegi berria ilustratzeko, Jesus gurutziltzatua aipatzen badu, eta Jainko haragiztatu eta ahul hori juduek eskandalutzat eta grekoek eromentzat dutela aldarrikatzen badu, ematen du hor grekoek jainkotasunaz duten kontzeptua ari dela aintzat hartzen, zehazki Theos identifikatzen duena Kosmos eta Logosekin. Lucien Jerphagnon, Luc Ferry eta Denis Moreauren ideiak lagungarri zaizkit.

    Itxuraz, San Jeronimoren vulgata eta frantsesezko zenbait itzulpen baliatu zituen Leizarragak euskarazkoa sortzeko. Horren harira, bada beste arrazoi bat garbi egiaztatzeko ez dela komeni, ez baita zuzena, Testamentu Berriko “philosophia” “pentsaera” gisa itzultzea, besteak beste Pablok bere gutuna idatzi zuelarik ez baitzegoen oraindik kristau filosofiarik, baina bai ordea kristau pentsaera. Estoikoen eta San Juanen “Logos” hura “Hitz” gisa euskaratzea bezain tronpagarria da “philosophia” eta “pentsaera” bat etorraraztea.

    Testamentu Berriko bosgarren liburukia, ebanjelioen ostean lehena, “Apostolu Sainduen Akteak” da. Dirudienez, Lukasek idatzi zuen. Akta horietan (17-18) Pablorekin eztabaidan ageri diren Epikuriano eta Stoizianoak dira, itxura guztien arabera, Pablok gogoan dauzkanak Lavinek nabarmenduriko esaldian “philosophia” darabilelarik:

    17-18 Orduan Epikuriano eta Estoiziano filosofo batzu disputatzen ziraden harekin: eta batzuk erraiten zuten, Zer erran nahi du edasle hunek? Eta berzek zioiten, Iainko arrotzen erakusle dela dirudi: zeren Iesus denuntiatzen baitzerauen eta resurrektionea. (armiarma.eus)

    San Pablok zein San Juanek grekoz idazten zuten, grekoa zen garai hartan Mediterraneoko koinea, gutxi gorabehera Europan berriki arte latina eta gaur egun ingelesa direna. Atera kontuak, Marko Aurelio erromatar enperadoreak ere grekoz idazten zuen.

    San Juanen ebanjelioaren hasiera: En arch? ?n ho Lógos, kai ho Lógos ?n pros ton Theón, kai Theós ?n ho Lógos.

    Lehen kolpean uler zezakeen edozein irakurlek “Logos” hori, “Theos” eta “Logos” identifikatze hori: Jainkoa Logos da, Harmonia Kosmikoari darion Koherentzia Logikoa, arrazoizkoa denez giza arrazoiak ere uler dezakeena, estoikoen Jainkoa, San Juanek idatzi zuen aldi-aldeetan dibinitatearen ikuskera zabalduena baitzen.

    Vulgatak, berriz (eta itzulpen horretan dago gure ulermen-arazoen sustraia): “in principio erat Verbum et Verbum erat apud Deum et Deus erat Verbum”.

    Leizarragak (armiarma.eus): 1 Hatsean zen Hitza, eta Hitza zen Iainkoa baithan, eta Iainko zen Hitza. 2 Hitz haur zen hatsean Iainkoa baithan. 3 Gauza guziak Hitz harzaz egin izan dirade: eta hura gabe deus ezta egin, egin denik.

    Frantsesez: Au commencement était le Verbe, et le Verbe était en Dieu, et le Verbe était Dieu.

    Espainolez ere “verbo” eta “palabra” erabiltzen dira.

    Halatan, ez da tutik ere ulertzen (nik ez, bederen).

    Jendea Elizatik ez da urrutiratu soilik historian erakutsi duen jokabide kriminalarengatik; erabakigarria izan da, halaber, txikitan, mezetan, hasieran Hitza zela eta Jainkoa eta Hitza bat eta bera zirela eta gisako esaldi ulergaitzak behin eta berriz pairatu beharra.

    Esan baligute garai batean Jainkotasuna kosmos eder eta logikoarekin identifikatzen zela, eta kristauek aldarrikatu zutela harmonia kosmiko hori giza haragi bilakatu zela, eta kristauen kontzepzio berri hori eromena iruditu zitzaiela ordu arteko ikuspuntu hedatuenarekin bat egiten zutenei, orduan bai, zertxobait ulertu eta menturaz ez genukeen Elizatik hain arin ihes egingo.

    San Pablok, polemikaren beroan, “pentsaera hutsaltzat” baino gehiago “harrokeriazko pentsaeratzat” joko zukeen filosofia, harrokeriatzat baitzuen, hybristzat, giza arrazoi autonomoak etika edo politika bat sortu nahi izatea, edo bizitzaren zentzua erabaki edo asmatu nahi izatea. Pablorentzat, eta kristau gehienentzat, umila behar du giza arrazoiak, eta fedea zerbitzatzera mugatu: Jesusen parabolak argitu, Jainkoaren errebelazioak esplikatu, eta abar. Pabloren ostean, Elizak ezarri zuen terroreak autozentsura hedatu eta erabat nagusiarazi zuen. Bizirik erre zuten Giordano Bruno. Pentsaera fedebakoak sor zitzakeen filosofiak mututu ziren. Hala ere, ausartenetako batzuek asmatu zuten lerroartean idazten eta ulertuak izaten (larvatus prodeo, mozorroturik egin behar izan zuen Descartesek aurrera).

    • Marcos,

      Neuc duela ia 30 urthe Leiçarragaren textu ossoa digitalizatu nuen originalaren arauera.
      armiarma.eus-ecoec nirea harturic graphia eraldatu çuten, niri baimenic ez eritziric escatu gabe. Obra guztiac ez daude hemen. Berdin eguin çuten nic piccaturico berce obra ascorequin ere. Neuc behin ere ez derauet deus erran, ez eta erranen ere.
      Originalac berce leku honetan ceuden:

      http://www.vc.ehu.es/gordailua/

      EHUc iaz edo desaguertaraci duena neholaco explicationeric eman gabe nehori ere ez.

      Nic leku honetaco guztiac, nireac eta berce batzurenac, gorderic daduzcat.

      Anhitz esquer emaiten dituçun explicatione guztiacgatic.

      Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2023-01-14 09:10

    Markos,azken aldean ez nuen lortu ahal izan Josurenganik erantzun sinple bat ene galdera sinpleari. Hau da:
    Zer zen Jondoni Pauloren kondenuaren itua ? Philosophia per se? (artetik erraiteko badakizu “en soi” erraiteko modu eleganteago bat eskertuko nizuke). Ala philosophia edo pentsaera (Amundarainek itzuli zuen bezala) berezi eta zehatz batzu?
    Izan ere erantzun horrek baldintza lezake Jondoni Paulori buruz ukan behar ginukeen pertzepzioa.
    Josurekin etsitu nintzan zeren iduriz ezinezkoa baita bizkaitar bati erantzun nahi ez duen galderari erantzutea eskatzea (broma bat da)

  • Benat Castorene 2023-01-14 16:49

    Hau da, jadanik, instituzio lurtar bateko aparatxikaren ikusmolde makurra. Gaitza urrundik dator. Ezinbestekoa zen eta penagarria orobat zeren Ebangelioen bidez datorkigun Kristoren mezuan ez baniz oker, deus ez baita aurkitzen filosofiari buruzko mesfidantza hori justifika lezakeenik. Ahal bada, iturrira bueltatu behar gara.

  • Beñat, uste dut “en soi” “berez” edo “berezko” itzultzen dela eskuarki, eta filosofian, adibidez Kantek gauza “en soi” dioelarik, “berbaitango gauza” edota “gauza bere baitan” ere erabili izan da.

    Kristautasunak dogmatzat du ez bakarrik arimen hilezkortasuna, gorputzena ere bai; Maria aldi berean birjina eta ama; Jainkoa gizaki egina, torturatua eta gurutziltzatua…

    Ordu arteko filosofoentzat horrek ez zuen ez hanka ez bururik. Zaila logosa eta fede mota hori adostea. Ordea, denbora aurrera, adibidez Erroman, kristauek lehian sartu behar izan zuten irakaskuntzan, eta ezin mirari eta alegia sorta batekin platonikoei, aristotelikoei, epikurozaleei edo estoikoei aurre egin, hauek Logika, Fisika eta Etika sendoak baitzituzten.

    Halatan, beste eskolekin lehiatu ahal izateko, kristauek beren doktrinari oinarri serios bat eman behar izan zioten, eta horretarako Platon eta estoikoak erabili zituzten hasiera batean. Hil osteko zerua eta infernua Platon da; oker ez banago, ez da Biblian ageri. San Agustin, funtsean, itun berria gehi Platon da. Senekaren hainbat ideia ere erabili zituzten kristauek.

    Hasieratik baztertua eta sakrifikatua Epikuro gelditu zen: materialista, atomista, hedonista, batere jaramonik egiten ez diguten Jainko zoriontsu arraro horiekin (Nietzscheren ustez, ateismoaren atari)… Hirurehundik gora liburu idatzi omen zituen Epikurok, eta, San Pabloren antzekoen ekimenez, ez zaizkigu iritsi haren hiru gutun baizik, eta sententzia zenbait.

    Hori da, Beñat, aparatxika: ongi oroitzen baldin banaiz, Nietzschek anarkista ahultzat du Jesus, Eliza bezalako erakundeekin inongo zerikusirik ez duena. Estatu-gizona, enpresa-gizona, Elizaren antolatzaile eta kontrolatzailea, kristautasunaren benetako asmatzailea, San Pablo izan zen. Horregatik Nietzschek gorroto bezain miresten dute Alain Badiouk eta Zizekek.

    Egia da, Beñat, Jesusen jarduna, filosofikoa ez izan arren, ez du deus ere esaten filosofiaren aurka. Kojèverentzat, Kantek esplizitatuko du filosofikoki Jesusek etikan ekarri zuen iraultza. Dena den, ezin ukatu arrazoi filosofiko mota nagusiaren eta fedearen arteko gatazkak bizirik dirauela. Oso ederra da Atenasen eta Jerusalemen arteko harremanei eta gatazkei buruzko Lev Xestoven liburua.

  • Anhitz esquer, Markos!

    HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan, eta Iainco cen Hitza. Hitz haur cen hatsean Iaincoa baithan. Gauça guciac Hitz harçaz eguin içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic. Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén Arguia: Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu.

    Joannes 1:1-5 Leiçarraga

    Jainco cen Hitza
    theos ên ho logos
    Deus erat Verbum
    the Word was God
    el Verbo era Dios

    Hauxe da Testamentu Berrian parteric interessantena niretacotz.
    Hitza Jainco!
    Hortan sinhesten dut nic.
    Eta concretuquiago Leiçarragac eta lagunçaileec erabilitaco HITZ eta ADITZ guztiengan dut sinhesten nic bethe bethequi, ceren haiec eguiten bainaute ni içan nadinçat guiçaqui, naffar eta euscaldun libre eta majorizatu.

    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2023-01-16 15:37

    Bikain “berbaitango”( gaindeklinazio lagin ederra!) eta “gauza bere baitan” ! Orai moderaziorekin erabiliko ditut ene itzulpenetan. Besteak ezagutzen eta erabiltzen nituen baina iduritzen zitzaitan ez zutela bihurtzen « per se » horren adierazpenean dagoen azpimarra hura. .
    « Birjina eta ama »eta horrelako kontu horiek, askok bezala beti eman ditut ebanjelisten kontalari orientaltasunaren gainean edo beharbada inkarnazio harrigarria juduei iretsarazteko nahian, birginitate horrek azkenean inkarnazioa kontraesaten zuen arren. Baina ezpiritu praktikoa zuten gure arbaso laborariek hori sinesten zuten bederen ? ez naiz segur.
    Kristautasunetik urrundu gaituzten kausen artean aipa zinezake ebangelioetan ezpiritu kritiko nahikorik gabe erakatsi gaituztela.
    Ikusten nuelarik SWen Kristau platonismo arrazoigarria usu pentsatu izan dut ene baitan egin dut gure aiton amonek hobeki ulertuko zutela guk baino.
    Aldiz beharraren beren zibilizazio ezinbestez zailean, beharbada Epikuro ordenaren egonkortasunaren kontrako arriskutzat aisa hartuko zuten
    Diozularik : « Dena den, ezin ukatu arrazoi filosofiko mota nagusiaren eta fedearen arteko gatazkak bizirik dirauela » arrazoi duzu erraitea « nagusiaren » zehaztea.
    SWek gatazka horren arrazoia esplikatzen zuen erranez ez zela sasi-arrazoi txar baten eta sasi-fede txar baten gatazka baizik. Egia da arrazoiaz baino gehiago zientziaz ziharduela.
    Azken galdera bat: Paulo izango zen elizako aparatuaren falten iturrian, baina aparatu eta aparatxik horiek gabe Kristoren mezua gutaraino jinen litzaigukeia ? .
    Bukatzeko, aipatzen duzun Lev Xestoven liburua oso zaila omen da ni bezalako neofitoentzat, latinezko aipamenez betea ! Egun urrunen batean, (iaraiz inor miran hartu gabe!) ongi letorkikegu esplikazio-artikulu tipi bat Jesus de Vinasprek Walter Benjamini buruz egin digun bezala.

  • Barka erantzunaren beranta, Beñat, lan handia dugu orain ikastetxean, baina bai, polita litzateke Xestovi buruz zerbait idaztea. Inkonpatibletzat ditu filosofia eta fedea, eta fedearen alde egiten du. San Pablok bezala, bekatutzat dauka fedetik ez datorren oro. Hain da apasionatua idazkeran eta ideien suan, inondik inora bat ez etorri arren liluraturik bezala eramaten baitzaitu. Kristautasunari, gaur egun bizi duen indarberritze harrigarrirako (EAEn oroz gain hegoamerikarren bitartez), ezin hobeki letozkioke Xestov, SW eta gisakoak.

  • Benat Castorene 2023-01-20 11:01

    Milesker Markos, baina egin ezazu lehenik zure irakasle lana, Inportanteena da eta. Berriz mintzatuko gara.