Pardelkada

Pardelkada –

Pardelkada

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua da Iruñeko haur eskolen hizkuntza-eredu banaketa onartzeko eskumena duena. Beraiek zuzenean kudeatzen dituzten haur eskoletan, proportzioan Iruñeko Udalak eskaintzen dituenak baino euskara plaza gutxiago dauzkate, eta horretaz gain, ez dute euskarazko murgiltzerik eskaintzen. Hori gutxi balitz, Iruñeko Udalaren haur eskolen banaketa proposamen euskarafoboari oniritzia eman izan dio orain arte.

Nafarroako Gobernuarentzat, gaztelaniazko murgiltzea zilegia da, euskarazkoa ez, hori segregatzailea omen da. 10 gaztelaniazko murgiltze eredu dauden bitartean, bakarra dago euskaraz. Estrategia garbia da, euskararen transmisioa oztopatzea “bizikidetza-eredu” edo eredu misto batzuk jarrita. Iruindarrok ezin dugu gutxiespen hori onartu. Bizikidetza eredu bakarra euskarazko murgiltze eredua da. Horrek bakarrik ahalbidetzen baitu Nafarroako bi hizkuntzak menperatzea. Euskara gure eskubidea da eta babesa behar du, eta beste gauzen artean, murgiltzea beharrezkoa da. Talde parlamentariei eta Gobernuari mespretxu hau ez onartzea exijitzen diegu.

Lezkairuko eta Mendebaldeako haur eskola berriak euskarazko murgiltzean nahi ditugu!

Euskarazko murgiltzerik ez? Zuentzat pardelkada!

Pardelkada

Pardelkada