Pachico Cherren

Pachico Cherren –

Antero Apaolaça (Urrechu, 1845 – Ançuola, 1908) boticaria eta politicaria -cembait urthetan Bergaraco alcate liberala içan cen- dugu lan honen eguilea, edo itzulçailea, hobeto erranic.

Pachico Cherren itzulpena da, ez ordea nolanahicoa. Apaolaçac Antonio Trueba (Galdames, 1819 – Bilbao, 1889) eguilearen El judas de la casa iceneco iphuina hartu eta euscarara ederto moldatu çuen. Liburu honec Bergaran ikussi çuen arguia 1890ean. Harrezquero arguitalpen ugari içan du: Ibaiçabalen 1903an, Irungo J. Diazenean 1915ean, Euskal-Esnalean 1917an, Auspoa bilduman 1962an.

Apaolaçaren itzulpenaren benetaco valioa lana euscaratzeco habilecian dago, eta baita Truebaren prosa arhinceco ahaleguinean. Pachico Cherren guztiz iracurgarria da, Apaolaçac laburtu eta arhindu eguin çuen, sarritan ampulosoegia eta astunegia baitzen Truebaren prosa. Euscal inguruan cocatu çuen, gerthaera Galdamesen jaço beharrean, jathorrizcoan halaxe baitzen, Ançuolan cocatu çuen, eta herrico hizquera jathorrez janci çuen, aphurca-aphurca nagussitzen hassia cen garbiçaletassunetic urrun. Erran daiteque Pachico Cherren jathorrizcoa baino hobea dela. Apaolaçac darabilçan elkarrhizqueta jathorrec abiadura eta arhintassuna emaiten deraucote lanari. Horregatic, itzulpenaz baino, berridazquetaz verba eguin beharco guenuque.

Lanaren abiapuntua “Bethi ohi da etche bakoitzean cherren bat” erranmoldean datza; hau da, bethi dago etche bakoitzean calte eguiten duen persona bat. Lana, berez, lucurreriaren aurkaco aldarria da.

 

PACHICO CHERREN HEMEN

PachicoCherren

Josu Lavin

NAFFARRERA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude