Otsaileko aipagarrienak
Otsaileko aipagarrienak –
2024ko otsailean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza-eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa.
URRAKETAK:
» Nafarroako 112 zerbitzuan herritarrari ez zaio euskaraz egiteko aukera bermatzen eta gaztelaniaz egiteko eskatu zaio.
» Cajamar banketxeak webgunean ez du euskara hautatzeko aukerarik eta iragarkiak gaztelania hutsean ezartzen ditu.
» Barakaldoko instrukzio epaitegiak ez dizkio dokumentuak euskaraz bermatu herritar bati berak berariaz hala eskatu arren.
» Megapark gunean dagoen Burger King jatetxeko ordainketa makinek ez dute euskara hautatzeko aukerarik eskaintzen.
» Osakidetzak gaztelaniaz eman du hitzaldia Barakaldoko D ereduko ikastetxe publiko batean.
» Leclerc enpresak ez ditu kontuan hartzen hizkuntza-eskubideak eta erdara baino ez du erabiltzen.
» Basauriko kiroldegiko gailuetan gaztelaniazko mezuak soilik agertzen dira.
» Eusko Jaurlaritzatik ez da ezer egin Arabar Errioxa-ko etiketetan euskara txertatzeko.
» Foruzaingoaren Altsasuko egoitzan ez dute arreta euskaraz bermatzeko gaitasunik eta gaztelaniaz egin behar da.
» Euskadiko Atletismo Federazioaren euskarazko webgunea lotsagarria dela salatu dute, eta txapelketetan gaztelaniaren erabilera dela nagusi.
» Antsoaingo udaltzaingoan ez dela euskarazko arreta bermatzen salatu dute.
» Portugaleteko Udalak gaztelania hutsean ezarri ditu iragarkiak prentsan.
» Bilboko D ereduko ikastetxe publiko batean eskolaz kanpoko jarduerak gaztelaniaz egin direla salatu dute.
» Iruñeko Udaleko e-postaren bidez gaztelania hutsean erantzun zaio herritarrari.
» Donostia Ospitaleko informatika zerbitzutik gaztelaniaz egiteko eskatu zaio erabiltzaile bati.
» Fagor etxetresnen konponketak eramaten diren alorrean herritarrak ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso.
» Lanbideren euskarazko webgunean euskarazko informazioak duen zuzentasun ezarekiko ohartarazpenak egin dituzte.
» Eusko Jaurlaritzaren segurtasun digitaleko ataletik emailak gaztelania hutsean zabaldu dira.
» Nafarroako Gobernuaren webgunean herritarrak ezin izan du Osasunbidearekiko erreklamazio bat euskaraz jarri. Euskaraz egitea hautatu arren, dena gaztelaniaz agertzen da.
ZORIONTZEAK:
» Azpeitiko Laur Janariak dendari, euskaraz emandako arretagatik eta tiketa bera ere euskaraz emateagatik.
» Eibarko Gure Kaiola tabernari, euskaraz zerbitzatzeagatik (baina kartelak ere euskaraz jartzeko eskatu da).
LORPENAK:
» Antsoaingo haur eskolan kartelak euskaraz ezarri dituzte.
» Nafarroako Antzerki Eskolaren informazio buletina euskaraz idazten hasi dira.
» EAEko Ikasgunea web-orriko euskarazko bertsioan zuzenketak egin ditu Hezkuntza Sailak.
» Gipuzkoako Foru Aldundiak azpikontratatutako enpresa batekiko neurriak hartu ditu telefono bidezko arreta euskaraz bermatu dezan.
» Munduko Medikuak elkartetik neurriak hartu dira euskarazko kartelen zabalpen hobea egiteko.
» HM enpresak produktuak itzultzeko EAEko makina guztietan euskara txertatuko du.
» Metro Bilbaok Barakaldoko sarbideen izenak euskaraz ezarri ditu.
» Basauriko Udalak aldaketak egin eta neurriak hartu ditu gizarte-zerbitzuetan euskarazko arreta hobeto bermatzeko.