Orotariko eta orotarako euskara
Orotariko eta orotarako euskara –
Orotariko eta orotarako euskara:
Gaur eguneko euskara idatziak, orotarikoa eta orotarakoa izan dadin,
zer du faltan
eta
zer du sobran?
Ikusiko dugu zer duen faltan eta zer duen sobran iruzkinetan.
Ia ia bost mendeko ibilbidea egina du idatzizko euskarak.
Orotariko Euskal Hiztegian ia ia lexiko osoa bildurik dago modu ordenatuan.
Alde eta aldi orotako euskara, orotariko euskara, alegia.
Adeitsuki
Indikativoko NOR-NORI-NORK motako aditz laguntzaileen artean, ZION iraganaldiko adizkia BEHIN bakarric agertzen zaiku Leiçarragaren obretan. Hemen, hain zuzen ere:
Baina harc ihardesten çuela erran cieçón hura erran cionari, Nor da ene ama, eta nor dirade ene anayeac?
Mattheo 12:48 Leiçarraga
ZION
Naffar graphia classicoan: CION
Zein aditzetako adizkia da hau?
*IO aditzekoa dela esango dut nic gaur, nahiz eta *io “esan” adierakoa izendatzeko erabiltzen den normalean.
JO idazteko IO valiatzen zuen Leiçarragac. DIO, ZION moduko aditzak IO edo JO aditzekoak direla esatera ere ausartuko nintzateke ni, baina ez dut gaur egingo, batez ere JO aditzak, berez, adiera gehiegi daukalakotz.
Gauza bera adierazteko Leiçarragac ondoko bi hauek darabiltza:
çaraucan behin
ceraucan 57 aldiz
Agertze kopurua kontutan hartuz, ZARAUKAN adizkia ZERAUKAN adizkiaren aldaera bat dela esan genezake. Edo agian, seguruena, errata hutsa. Benetako aldaera bat ZERAUKON da. Eta halaber *ZERAUON berreraikia, nondik datorren ekialdeko ZEREION / ZEION adizkia Zuberoan erabilia.
Ezin esan dezakegu, ordea, ZION denik ZERAUKAN adizkiaren aldaera.
Mendebaldean EUTSON / EUTSAN aldaerak dauzkagu ZION eta ZERAUKON / ZERAUKON / *ZERAUON adizkien esannahi berbera atxekitzen dutenak.
Aditz laguntzaile modura, indikativoan, hiru aditz desberdin dauzkagu: *IO (dio), ERAUKI (derauko) eta EUTSI (deutso).
Hiru aditz hauek euskaldun alfabetatu guztiok ikasi behar ditugu. Ezbairik gabe, kalte kolateralik sor ez dadintzat, zein baita orain gertatzen dena.
Adeitsuki
Iraganaldian
ZUEN / ZEUEN / EUEN + hari:
= zion
= zeraukon / zeraukan / *zerauon
= eutson / eutsan
orainaldian
DU / DAU + hari
= dio
= derauko / derauka / *derauo
= deutso / deutsa
Oharra: Mendebaldean XVI. mendean honelaco luzeak ere erabiltzen ziren:
-TSI (eradutsi)
derautso / derautsa
erka itzazu hauekin:
-KI (eraduki)
derauko / derauka
Adeitsuki
zuen = zeuen = euen
=
zuan = zeuan = euan (eban)
Adizkiok “zeDUen” dute oinharrian.
Adeitsuqui
EDUN (NOR-NORI-NORK)
diot
EDUTSI = EUTSI (edun + tsi)
deutsot / deutsat
Forma luzea: derautsot
ERADUKI = ERAUKI (edun + ki)
derauzut
Forma laburra: dauzut
EDUN (= ukan) aditzaren derivatu hauec EMAN adieran ere erabiltzen dira:
dizut = ematen dizut
deutsut = emoten deutsut
derauzut = emaiten derauzut
Bidenabar, esan dezadan ezen ematen formaz gain, emoten eta emaiten erabilgarri direla orotariko eta orotarako euskaran, benetako euskara batuan, alegia.
Adeitsuki
Datorren urtean 50 urte beteko dira Euskaltzaindiak Aditz Laguntzaile Batua erabaki zuela:
https://www.dropbox.com/s/tu7fij4vi3mj81t/Araua_0078%20Aditz%20Laguntzaile%20Batua.pdf?dl=0
izan, *edun, *edin eta *ezan aditzak finkatu zituen euskara batuan erabil zitezen.
Pedagogia zeharo oker batengatik erabaki honek sekulako kalteak eragin ditu Bizkaiko euskaldun naturalengan. Ezin ukatuzkoa 49 urte iragan ondoren.
“dotzut” edo “tzut” ahoskatzen duen euskaldunari ez zaio irakatsi nahi izan hori DEUTSUT idatzi behar dela gure literatur tradizioa kontutan hartuz.
Gauza bat da ahoskera eta beste bat idazkera zuzena.
“dotzut” batuan DIZUT idatzi behar dela erakutsi zaie ia ia lau ezpa bost hamarkadetan, DEUTSUT aipatu ere egin gaberik! Egia borobila ia ia %100ean.
Lotsagarria!
Adeitsuki
Duda egon zen, bon, euskaldunen artean tipikoa den borroka estupido bat egon zen:
“derautzut” ala “dizut’ nahiago zutenen artean.
Lehena Krutwigtiarren estilora, bigarrena Txillardegitiarrenera.
Bigarrenak irabazi zuen hortarako eratu zen Batzordeari esker, zeinaren buru Mitxelena jauna baitzen.
“deutsut” guztiz bazterrerat utzi nahi ukan zuten eta hala egin zuten.
Egia aitortzera, esan behar dugu ezen berdin txarto geundekeela Krutwigen bidea hautatu izan balitz.
Planteamentua bera izan baitzen okerra hasiera hasieratik. Bai, erroneoa, guztiz eta zeharo.
Euskaldunok hiru sistema hauek behar ditugu ikasi eta ulertu: diguzu, deuskuzu eta deraukuzu, adibidez.
Erabili, bat bakarra aski zaiku, beste biak ulertze soilarekin aski dugularik.
Ez da zaila bide hau. Ez da batere zaila orotariko eta orotarako euskararen bide naturala!
Adeitsuki
Milaka euskaldunek egunero erabiltzen dituzten DEUTSO eta DEUTSA ez dira euskara batuan onartu. Ez dira onartu nahi izan. Haien ordez, DIO erabili behar da euskara batuan.
DEUTSO, DERAUKO eta DIO motako adizki laguntzaileen artean BAT hautatu behar zutela sentitu zuten duela 49 bat urte, euskaltzain oso eta oso euskaltzale izendatzen ziren “jenio lanpara gabeko”ek. BAT hautatu eta beste biak, bada, DEUTSO / DEUTSA mendebaldeko “arraro”en eskuetan laga, eta DERAUKO / DERAUKA klasikozale “arraro”agoen eskura utzi, pixkanaka pixkanaka haien “euskalki arraro”ak desager litezen arteino.
Bat ere ez da desagertu, hirurak baitira gure patrimonio nationala.
Esannahi berdina duten hiru aditz desberdin dira. Ez besterik. Sinonimoak.
EUTSI aditz laguntzailea faltan du euskara batuak.
Eta zer du sobran, baina, euskara batuak?
Dakusagun hau:
dizkiokegu
•zizkiokeagu toka
•zizkiokenagu noka
Hiru euskal adizki, ezta?
Hiruretarik batto ere ez du sekulan euskaldun batek erabili ez ahoz eta ez idatziz, ez bada izan aditzei buruzko azterketaren batean edo.
Milaka adizki finkaturik dauzka Euskaltzaindiak inoiz inon ere euskaldunen belarrietan edo ahoetan egon ez direnak. Milaka faltsukeria! Horiek guztiak sobran daude, duda bat ere gabe.
Ni naiz bakarra, dirudienez, honetaz konturatu dena. Penagarria, zinez!
Adeitsuki
esaten dizut = diotsut
esaten dizkizut = diotsudaz
Mendebaldean IO barik, INO da erroa:
dinotsut
dinotsudaz
Ikusten duzuenez TSI dativoak -Z gehitzen du objektua plurala denean.
JOTSI aditza Orotarikoan:
jotsi.
Decir (?). Cf. las formas conjugadas diotsa, diotsut, etc. s.v. *-io-.
Suspiretan zegoela / eta iotsi Iaunari: / zuri khelder dizutela, / niri hanbat ianhari! Arg DevB 117.
TSI nori-markak:
ts + t = st(a)
ts + k = a
ts + n = na
ts + o = tso / tsa
ts + gu = sku
ts + zu = tsu
ts + zue = tsue
ts + e = tse
Mendebaldean TSI marka hauek autonomo bilakatu dira:
dauko (deuko / deko) adizkiari erantsi ahal zaizkio:
daukost, daukotso, daukotsu…
JAT (zait) ordez JASTA eta are DASTA bera ere entzuten ahal dira.
DEIDAN (degidan, diezadan) ordez DEISTAn
JATZU (zaizu) ordez JATSU irakurria dugu.
Bukaerako A hori E modura entzuten ahal da: jasta edo jaste (zait).
EUTSI aditzean DEU- ordez DO- ahoskatzea zeharo hedatua da:
DEUTSAGU, adibidez, honela entzuten da: /dotzegu/.
Guztiz regularra:
DOGU + tsu = dotsugu
Berezko nor-nori-nork hauek nor-nork lekua okupatu dute:
1. dotsugu = deutsugu (dizugu, derauzugu)
2. dotsugu = zaitugu
Hizkuntza naturalaren gutxi gora beherak dira hauek, urduritu barik lasaitasunetik behatu behar direnak.
Adeitsuki
EDUN + NORI
EDUN. Erroa DU.
daDU: algo es tenido por alguien, nondik baitator: alguien tiene algo hots: tiene
DADU = DAU, DEU, DE, DO, DU
dadu + t = dot, dut, det
DADU + HARI
*dadutso
= dautso, deutso, dotso
*dadutsa
= dautsa, deutsa, dotsa
*daduko
= dauko, deuko, deko
daduka
= dauka
Bi hauek NORItasuna galdu baitute gaur egun hauexek erabiltzen dira:
daukotso = deukotso = dekotso
daukotsa = deukotsa = dekotsa
daukakio = daukio
DADUk forma plural bi dauzka:
DADUZ eta DADITU
*daduz = dauz
*daditu = *daitu = ditu
Jendeak pentsatzen du DAUZ hau mendebaldean baino ez dela erabiltzen. Oker daude. Txarto informatuta daude, zuzenago mintzatzera. Adibidez:
DAUZka
DAUZkizut (derauzkizut, dizkizut)
Azken hau singularra denean:
DAUzut (derauzut, dizut)
non DAU ikusten dugun, hau da,
DAUkat adizkian ikusten dugun berbera.
KO eta KA sartzen denean DAUZ adizkiko Z hori bukaerara pasatzen da mendebaldean.
daukoz, daukoguz…
daukaz, daukaguz…
Adeitsuki
dizut & dizkizut
deutsut & deutsudaz
dauzut & dauzkizut
Hiru sistema hauek onartu behar dira euskara batuan, noizbait orotariko eta orotarako euskara izango bada.
DAUZUT eta DAUZKIZUT modukoak Marcel Etchehandyren itzulpen honetan ikusten ahal dira:
http://amarauna.org/biblia/
Eredu honi Iparraldeko euskara batua deitu izan diote batzuek.
DIZUT eta DIZKIZUT modukoak, ordea, hemen:
https://www.biblija.net/biblija.cgi?l=eu
Dionisio Amundarainen gidaritzapeko euskara batuan.
Biblia biek sistema edo motore berdinaz funtzionatzen dute, hitzen bilaketa ere ahalbidetzen dutelarik
DEUTSUT eta DEUTSUDAZ modukoak erabiltzen dituen biblia itzulpenik ez dugu aurkitu sarean.
Bibli Elkarteak argitaratu ditu bi hauek. Zergatik ez bizkaieraz edo mendebaldeko euskeraz?
Zergatik ez? Bizkaitar naturalek ez al dute honelakorik merezi Bibli Elkartearentzat?
Bibli Elkartea, zuri dagokizu! Egizu, bada!
Adeitsuki
dieket
ziekeat toka
ziekenat noka
Hona hemen, hiru adizki faltsu eta gezurrezko euskara batuan, milaka adizki faltsu eta gezurrezkoren artean.
“derauet” adizki klasikoa “diet” da batuan.
Ongi, hala da. Baliokideak dira.
“deraukeet’ klasikoa *dieket omen da batuan. Matematikoki egia bezain faltsua.
“dieket” erabili duen euskaldunik ez baita jaio oraino ere.
“derauet’ bizkaieraz “deutset” da. Baliokideak dira, bai, baina “deraukeet” bizkaieraz ez da “deuskiet” edo “deuskeet”, zeren honelakorik erabili duenik ez baita oraindaino sortu mundu honetan!
Konstatatzen dut ni naizela urte luzeetan faltsukeria eta gezur hauek salatu dituen bakarra.
A D I T Z B A T Z O R D E A
Atal eragilea:
Luis Mitxelena, buru
Piarres Lafitte
Imanol Berriatua
Guillaume Eppherre
Patxi Altuna, idazkari
Kontseilu atala:
Lino Akesolo
Gabriel Aresti
Isidro Baztarrika
Jon Etxaide
Joseba Intxausti
Damaso Intza
Polikarpo Iraizoz
Xabier Kintana
René Lafon
Fernando Mendizabal
Inazio Omaetxebarria
Josu Oregi
Txillardegi (J.L.A.E.)
(Ikus EUSKERA XVI, Bilbao 1971 130-131 orr.)
Hauek dira “erantzule”ak eta oraingo Euskaltzaindi osoa halaber.
Adeitsuki
dizut & dizkizut
deutsut & deutsudaz
dauzut & dauzkizut
Mendebaldeko deutsut eta deutsudaz adizkiek bezala, ekialdeko dauzut eta dauzkizut adizkiek ere forma luzeagoak eduki dituzte azken bost mende hauetako gure literatur tradizioan;
derautsut & derautsudaz
derauzut & derauzkizut
Lehenengoetan TSI dativoa eta bigarrenetan (pluralean kasu konkretu honetan) KI dativoa.
RA artizki berez faktitivo dela eta.
Faktitivotasun hori galdua da gehienetan.
Denak, goiko horiek eta beheko hauek onartu behar dira benetako euskara batuan!
eradun = derau-
eradutsi = derautso / derautsa
eraduki = derauko / derauka
Adeitsuki
deutsut
derauçut
Bi hauen arteco differenciei buruz galdeturic Federico Krutwigec erran cerautan ecen
DEUTSUT moducoetan objectua passatzen datequeela objectu indirectutic subjecturat
Liburua hartu deutsut
eta DERAUÇUT moducoetan objectua doaqueela subjectutic indirecturat:
Liburua eman derauçut
DIÇUT moducoetan objectua ez doaqueela ez subjecturat ez indirecturat, baina berce batençat datequeela:
Liburua eman/hartu diçut Josebari emaitecotz, adibidez.
Nire ikuspeguitic
TSI dativoac hauxe expressatzen duque:
barneranz, beheranz
eta QUI [KI] dativoac, ordea,
camporanz, goranz
Honec explicatzen luque bi aditz hauen arteco desberdintassuna:
jaitsi vs. jaiki
eta bi factitivoen artecoa ere:
eraitsi vs. eraiki
Hassieraco JAI- horrec jo, joan aditzac ekarten deuscuz bururat.
Egun guztiz synonymoac dirade derauçut, deutsut eta diçut.
Adeitassunez
IRAUTSI
Badirudi aditz hau INOTSI edota IOTSI aditzaren factitivoa datequeela:
inotsi + RA:
= iranotsi = iranutsi = irauntsi = irautsi
edo
iotsi + RA:
= iraotsi = irautsi
Euskaltzaindiak Euskal Aditz Batua liburuan, ceina Txillardegic prestatu baitzuen, ERAUTSI modura eçarcen du participioa IRAUTSI egoqui eta çucenaren ordez.
Hiztegui etymologicoan iracurcen dugu hauxe:
inotsi + RA:
*eranotsi
> *eraõtsi
> *eraûtsi
> erauntsi
INOTSIren factitivotic, aleguia.
Beraz, honen arauera, INOTSIren factitivoa ERAUNTSI liçateque.
Honetara dathor Euskaltzaindiaren Hiztegian erauntsi aditza
erauntsi, eraunts, eraunsten
dio ad. (nor osagarririk gabe). Jo, eraso. Borrero krudelek erauntsi zioten indarrez, su-arotzek burdinari nola. Ateak ateari, haizeak eraginik, darauntsanean.
[Oharra: batez ere forma trinkoetan erabiltzen da].
Casu:
Hemen Euskaltzaindiac “darauntsa” erabili du oker, haiec berec “derauntsa” erabakirik dutenaren ordez.
Labayru Hiztegian:
irautsi
1 ad. deutso
replicar.
Zatoz hona, dirautso semeari.
Zer diraustazu, gizona?
Guzurra zirautsala uste eban.
Hemen Labayrucoec trampatto bat eguiten dute gutigorabeherismoa ez dela soilic Euskaltzaindiaren contu bat demonstratzecotz, ança denez.
Replicar? Nondic? Decir da!!!
dirautso = dinotso = diotso
: le dice
diraustazu = dinostazu = diostazu
: me dice
zirautsan = (z)inotsan = ziotsan
: le decía
INO/IO + TSI + RA = erauntsi
“decir”-etic “pegar, golpear”eraco bidaiattoa.
Argui daducat JO aditza (eta ez *io) dagoela ESAN aditzaren adizqui berhecien oinharrian: dio, diotso, dinotso, dirautso beçalacoetan.
Adeitsuqui