Oraindik ere alemanak 5, euskarak 0
Oraindik ere alemanak 5, euskarak 0 –
Atzerriko hizkuntzak ez daitezela euskara baino gehiago baloratu lan deialdietan eta lehiaketetan: Horra Arartekoak UPNren gobernuari eta gaur egungo Nafarroako Gobernuari emandako gomendioa.
UPNk ez zion kasurik egin; oraingo Gobernuak, berriz, erantzun zuen Euskararen Foru Dekretu berriarekin konponduko zela afera. Baina hara non, otsailaren 6an Nafarroako Gobernuak 334 burutzetarako merezimendu lehiaketa deitu zuen, eta Nafarroako hegoaldean alemanak, frantsesak eta ingelesak 5 puntu ematen zituzten bakoitzak, eta euskara jakiteak 0 puntu.
Argi zegoen Euskararen Foru Dekretuak ez zuela afera konponduko: Nafarroako hegoaldean euskara baloratzea hautazkoa da haren arabera. Baina, dekretuz, oposizio-lehiaketetan eta lehiaketetan nahitaez baloratu behar dira alemana, frantsesa eta ingelesa, Nafarroa osoan.
Zuzen dadila araudia, eta, bitartean, hautazkoa denez, balora bedi euskara atzerriko hizkuntzak adina behintzat.