oppositione
oppositione –
oppositione hitz hyper internationala honela aguerten çaicu Euskaltzaindiaren Hiztegian:
oposizio
1 iz. Kontrakotasuna; aurrez aurre dauden gauzen edo pertsonen arteko erlazioa.
2 iz. Gobernuan ez dauden alderdi eta indar politikoen multzoa. Oposizioak eta udaleko gobernu taldeak itun politikoa lortu zuten.
3 iz. Espainiako estatuan, azterketa mota, lanpostu baterako hautagaiek, lan eskaintza publikoetan bereziki, egin ohi dutena. (Singularrean nahiz pluralean). Nafarroan administrazio laguntzaile izateko oposizioa. Ertzaintzarako oposizioetara aurkeztu direnak.
Ohar hau ere iracurten ahal dugu Euskaltzaindiaren webgunean:
oposizio (*oposaketa), lehiaketa
Oposatu aditzik ez dagoenez, ezin sor daiteke [oposa + -keta]. Mailegura jotzea da bidea: oposizio. Oposizioak eta Udaleko gobernu-taldeak itun politikoa lortu zuten. Badu ‘lehiaketa’ren adiera ere. Oposizio edo lehiaketa batzuetara aurkeztu. [EH] (? -keta/-pen/-zio)
Iracur iruzquinac, othoi!
oppositione
en: opposition
fr: opposition
es: oposición
Naffarreran: oppositione
Euskara Batuan: oposizio
Euskaltzaindiaren oharra:
Oposatu aditzik ez dagoenez, ezin sor daiteke [oposa + -keta]. Mailegura jotzea da bidea: oposizio.
oposizio hitza ez da mailegu bat!
oposizio hitza da opposition hitz internationala gaztelaniazco filtrotic harturic (oposición) eta TRANS janciarequin (oposizio) camouflatua.
Orain daquigu “oposatu” eta “oposaketa” ez daudela!
Ez daudela… non, baina?
Euskara batuan? Euskaltzaindiaren Hiztegian?
Maisu, maistra eta iracasle guztien buruetan bai, eta halaber Ikasleenean ere bai.
Euscaraz alphabetizatu diren guztiec ençuna dituzte bai oposatu bai oposaketa!
Adeitsuqui, dena dela.
opposatu
en: oppose
fr: opposer
es: oponer
Leiçarragac bai erabilten duela opposatu aditza laur bat aldiz:
Cein opposatzen eta alchatzen baita Iainco erraiten eta adoratzen den guciren contra: hala non hura iainco beçala, Iaincoaren templean iarten baita, bere buruä eracusten duela ecen iainco dela.
2 Tessalonicarrei 2:4 Leiçarraga
https://bible.com/bible/25/2th.2.4.BHNT
Graphia majorizatuan erabili ere: opposatu
Içan behar liçatequeen modura, aleguia!
Adeitsuqui
oposatu aditza ez dute onhartu nahi ukan Euskaltzaindicoec.
oposaketa ere ez, nahiz eta biac ascotan erabilten diraden!
Arbitrarietate typicoa haiengan.
Berce hauec, ordea, bai:
proposatu
inposatu
konposatu
*errepausatu
pausatu
posatu
…
Adeitsuqui
Euskaltzaindiaren Hiztegia:
1
posizio
iz. Egongunea.
2
posizionatu, posiziona, posizionatzen
da ad. (Zerbaiten aldeko edo aurkako) jarrera hartu, (zerbaiten alde edo aurka) agertu. Orain arte, zezenketen aldekoak eta aurkakoak geunden, eta erdian posizionatu gabeko jende asko zegoen;
eztabaidak erdian dauden horiek mugiaraziko ditu.
3
posizionamendu
1 iz. Ekon., Merkat. Enpresa batek bere produktuentzat merkatuan lortu nahi duen lekua; produktu batek lehiakideen aldean merkatuan duen harrera. Azterketa horiekin, gure enpresen lehiakortasuna hobetu nahi da, merkatuan posizionamendu hobea lor dezaten. Eta garrantzitsua da posizionamendua ere; merkatuan nola kokatzen zaren jakitea.
2 iz. Geogr. Lurrazalean leku edo puntu bat kokatzea. Hargailuak, posizionamendurako baliabide matematikoak erabiliz, kokaleku gisa baztertzen du espazioan kokaturiko puntua, eta Lurrean kokaturiko puntua hartzen du kokaleku zuzentzat.
Orotaricoan:
posizio.
Posición.
Bien bitartean, soldado biak firmeko posizioan geratuko dirade. Arti Tobera 266. Nekearen nekez hartu nuen “posizioa” ez dut inolaz ere, erretira deia garbiro entzun arte, utziko. MEIG IX 60. En DFrec hay 31 ejs., meridionales.
Labayru:
posizino/posizio
1 iz.
posición.
Labayrun ere derivatu hau, berce batzuen artean, topatu dugu:
esposizino/esposizio
1 iz.
exposición.
Adeitsuqui
juxtapositione
Labayru:
yuxtaposición
1 s.f. Ling.
justaposizino / justaposizio, alborakuntza
Hitz international baten aurrean gaude:
en: juxtaposition
fr: juxtaposition
es: yuxtaposición
ceinetan x horrec /ks/ soinua baitaduca.
Berauec aditz hauen derivatuac dira:
en: juxtapose
fr: juxtaposer
es: yuxtaponer
Naffarreran juxtaponitu ona den arren, juxtaposatu iruditzen çaicu hobea.
Eta nola liçateque euskara batuan?
justaposatu, alboratu…?
Euskaltzaindiaren Hiztegian ez dathoz ez “justaposatu’, ez “justaposizo”, nahiz Euskara Batuaren Eskuliburuan “alborakuntza” agercen den “justaposizio” adiaraztecotz.
Ecin dut ulertu juxta- hori cergatic içan behar den justa- euscaraz!
Berdin extra-. Cer dela eta estra-?
Injustua da osso!
Ez al daquigu KS ahoscatzen, ala!
Adeitsuqui