Obsesio txikiak
Obsesio txikiak
Manex Agirreri Info 7 irratiko Gureaz Blai saiorako idatzitako sarrera jaso diogu Aleatik.
Euskalgintzaren tradizioaren osagai dira dagoeneko txanponaren bi aldeak: batetik, frankismoan bertan eta frankismoaren ondorengo urte ez hain frankistetan euskararen erabileraren aldeko diskurtsoa abertzaletasunarekin, eta beraz ideologia konkretu batekin, lotzeko hautu garbia, erresistentzia tresna gisara; eta, garai horren ostean, azken hamarkada askoz ere zibilizatuago, bizikidetzarako prestatuago eta toleranteago hauetan, euskararen erabileraren aldeko diskurtsoa edozein ideologia konkreturengandik, bereziki abertzalearengandik, urruntzeko hautu kontzientea. Garai batean,“hau horrela egin behar da, gu horrelakoak garelako” esaten zen, eta azken urte luzeetan gehiago entzun izan da “hau horrela egin behar da, baina kontuz, ez nahastu gauzak”, edo antzerako zerbait. Egia esan, eztabaida zaharra da, soluzio gutxi duena, antzutua, eta gaiari buruz, alde batetik eta bestetik, gaur egun iritzi suharrak ematen saiatzen direnak, oro har, adin aurreratuak ematen dien nostalgiatik aritzen dira, gehienbat. Belaunaldi berriei gero eta gutxiago axola zaizkie halakoak. Nahikoa lan dute diskurtso berri sinesgarriagoen bila.
Baina, tira, beti dago norbait ekarpen berri interesgarriak egiteko prest, eta eskerrak. Horren adibide, joan den urriaren 5ean twitterren ikusia: Amaya Fernandez Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusiak Zornotzako barnetegira bisita egin zuen, eta, sekulako sintesi gaitasuna erakutsita, maisutasunez, honela laburbildu zuen bisita hori: “Zornotzako Barnetegia bisitatu dugu. Hor euskara inolako zama ideologikarik gabe irakasten da. Horrela bai!“
Enfin, hamaika prismatatik aztertu daiteke Amaya Fernandezek esandakoa. Niretzat, inpresio zahar ezagun bat berritzeko bakarrik balio izan du: jende asko samarrentzat, oraindik, alde batetik daudela hizkuntzak, munduaren zati ezinbesteko moduan; eta beste alde batetik daudela obsesio txikiak, gutxi batzuek hizkuntzatzat hartzen dituztenak, eta zaratarik egin gabe desagertuko balira mesede ederra egingo luketenak.
Nola ez gustura egon euskara ideologiarik gabe erakusten duen Barnetegi batekin!
Zornotzako Barnetegia ez al da, ba, Jaurlaritzako Zuzendaritzaren batean esertzen den artista batena?
https://zuzeu.eus/euskal-herria/andoni-unzaluri-su/
http://www.elmundo.es/pais-vasco/2017/10/10/59dcfc69e2704ec4588b4649.html
Euskara inolako zama ideologikorik gabe irakatsi behar dela esatea erabat zentzuduna da. Nire zalantza da ea noizbait irakatsi ote den ideologia batekin batera. Espainol hauek beti gauzak nahasten, eta gu tonto-tonto beraien txorakerien bozgorailu. Ez diezaiegun kasurik egin, gu geurera.
Bestalde, eta diskurtso euskaltzaleari buruz, esan beharra daukat euskararen auzia auzi politiko bat dela, lehenik eta behin. Euskara ez da ofiziala, ezta derrigorrezkoa ere, arrazoi politikoengatik. Euskara zokoratua dago, ez dago itzulpengintza plan ofizial eta estrategikorik arrazoi politikoengatik. ETB1ek ETB2k baino auskalo zenbat diru eta arreta gutxiago jasotzen du (jaurlaritzarengandik) arrazoi politikoengatik. Eta jarrai nezake egunerokotasunean gertatzen zaizkigun dozenaka-ehundaka-milaka adibide txiki jarriaz.
Euskararen auziaren despolitizazioa herri honen armagabetze ideologikoaren islada besterik ez da. Euskarak, gure kulturaren ordezkari gorenak, ez du merezi lukeen estatusa, berau hitz egiten duen herriak ez duelako marko politiko burujabe propiorik (estaturik, alegia). Auzokide indartsuagoen menpe dagoelako, bere lurrean maizter. Euskaltzale izatea abertzale izatearekin bat dator nire ikuspuntutik.
Euskaldunok zer egin genezake egoera honen aurrean gure herriaren biziraupena sustatzeko? Batzuek estatu propioa lortzea esango lukete, baina nik ere hala nahiko nukeen arren ez dirudi epe motz-ertainera posible izango denik. Bitartean, ahal dugun guztietan euskaldun gisa BIZI, eta ONDORENGOAK IZAN (ezer gutxitarako balio du euskaltzale militantea izan eta haurrik ez edukitzeak) eta euskalduntasuna TRANSMITITU. Euskalduntasuna (euskaraz gain mundu ikuskera oso bat) zertan datzan ezagutu, bizi, zabaldu eta transmititu dira euskaltzale/abertzaleak egin behar dituenak.
Espainolentzat obsesioa azpiratuak beren tokian mantentzea da, beraien estatusa bere horretan manten dadin. Euskaldunontzat, ordea, obsesioa gure herriaren biziraupena da, eta euskaldun gisa bizitzeko aukera izatea. Izan ongi
https://askatasunarenliga.eus/
“Belaunaldi berriei gero eta gutxiago axola zaizkie halakoak.” Baina ez diskurtso berri sinesgarriagoen bila lanpetuta dabiltzalako, Manex.
Belaunaldi berriei botereak, hangoak eta hemengoak, irakatsi die hizkuntzak komunikazio tresna hutsak direla, eta gure inguruan espainiera eta euskara, bata zein bestea aukeratu eta erabili daitezkeela, libro-libro, Nafarroan Iruñeatik gora eta “Euskadin”, gezur handia den arren. Ez baitago bi hizkuntzen artean aukeratzerik bata bestea baino askoz hobeto menderatzen baduzu. Ez baitago bi hizkuntzen artean aukeratzerik guztiek erdara menderatu eta soilik hamarretik hiru lagunek euskaraz dakitelarik. Ez dago bi hizkuntzen artean aukeratzerik 40 telebista kate españolez eta bakar bat euskaraz daukazularik, eta abar, eta abar.
Gazteei esan behar genieke, hizkuntzen auzia erabat politikoa dela. Ikasketak egiteko aukera bezala, edo etxetik gertu lan duin bat aurkitzeko aukera bezala, edo etxebizitza eskuratzeko aukera izatea bezain politikoa.
“Euskararen auziaren despolitizazioa herri honen armagabetze ideologikoaren islada besterik ez” baita. Hala da.
Baina nahiago dugu geure buruari iruzur egin, eta adostasun txikietan murgildu, botere erdaltzaleak aukera ematen digun horietan, mikrolorpenak hauspotuz, eta benetako arazoei, gazteen (eta helduon) desafekzioari besteak beste, bizkarra eman.
Hain da handia euskalgintzaren despistea. Eta are handiagoa eragile abertzaleena…
El castellano es de castilla (eta bakarrik egon behar liteke gaztelan, eta ez gaztela konkistatutako eta kolonizatutako lurraldeetan), cuidemoslo, sin imposiciones:
Año 1776: Se prohiben los libros en euskera (Conde de Aranda)
Año 1768: Se prohibe el euskera en la enseñanza de las primeras letras (Real Cédula de Carlos III)
Año 1772: Se prohiben los libros de contabilidad para comerciantes en euskera ((R.C. Carlos III)
Año 1801: Se prohiben todo tipo de representaciones teatrales en euskera
Año 1803: una denuncia particular sobre castigos corporales inflingidos por hablar euskera en la escuela
Año 1857: Obligatoriedad de la escolaridad únicamente en castellano (Ley Moyano)
Año 1862: Se prohibe el euskera en todo tipo de escrituras públicas
Año 1867: Se prohibe el euskera en todo tipo de obras dramáticas (Real Orden de Isabel II)
Año 1902: Orden en la que se castiga a los maestros que enseñen en su idioma o dialecto (R.O. de Alfonso XIII y Romanones)
Año 1923: Prohibición del euskera en actos oficiales (Alfonso y Primo de Rivera)
Año 1925: Se retiran los libros de texto en euskera y suspensión de empleo y sueldo a quienes enseñen en dicha lengua
Año 1937: Prohibición de hablar en euskera
Año 1938: Se excluye el euskera de los registros
Año 1939: Exclusión del euskera en la rotulación de hoteles
Año 1940: Excluido en Tribunales y Comercios
Año 1944: Prohibido en las escrituras públicas
Año 1947: Prohibido en las revistas
Año 1948: prohibido en las escuelas
Año 1954: prohibido en las radios
Año 1964: prohibido en discos y publicidad