Legeek duela urte asko euskaraz bizi ahal izateko eskubidea ematen badigute ere, gaur egun Aiaraldean ezin dugu euskaraz bizi instituzio publikoetan: politikari guztiek ez dakitelako euskaraz, udal langile guztiek ez dakitelako euskaraz, udal komunikazioak ez daudelako beti euskaraz, batzar eta hitzaldiak erderaz egiten direlako ia beti, ez dagoelako baliabide nahikorik euskara normalizatzeko…
Udal hauteskunde kanpaina honekin alderdiei haien programa-politikoetan euskararen normalizaziorako konpromisoak hartu ditzaten eskatzen diegu, ezinbestekoa baita gaia mahai gainean jartzea gure hizkuntza-eskubideak urratzeari uzteko.
Alderdiei egindako eskaera nagusiak hurrengoak dira:
- Hautagai euskaradunak aurkeztea zerrendetan, eta hau posible ez izatekotan legealdian euskara ikasteko konpromisoa hartzea (euskaraz hitz egin edo ulertzen ez duen ordezkari politikoak ezingo baitu euskaradunak euskaraz hitz egiteko duen eskubidea bermatu, ez eta udaleko barne-funtzionamendua euskalduna izatea ahalbidetu).
- Kanpaina euskaraz ere garatzea, euskara eta gaztelaniaren presentzia parekidea izanez euskarri eta hitzartze guztietan eta bisualki euskara lehenetsiz beti.
- Hauteskunde programetan legeetan oinarritutako 11 neurri zehatz hartzea, euskararen normalizaziorako bidea eginez.
Herritarrei, aldiz, hurrengoa eskatzen dizuegu: eskakizun hauen aldeko sinadura publikoa ematea, lortu ahal dugulako, ez garelako bigarren mailako herritarrak, eskubideak ditugulako, alkate, zinegotzi eta udaletxe euskaldunak nahi ditugulako…
.
BAI, WE CAN!
Obamak ere bat egin du hizkuntz-eskubideak errespetatzeko eskatzen duen kanpainarekin