Nola esaten da flow euskaraz?

Nola esaten da flow euskaraz?

N Lith & Rubi Rock Mc-ak euskara ikasten ari dira; horrela aldarrikatu dute “Euskaldunberriak gara” rap gaitzean…

Jakina da rock musika zaharrunoen kontua dela, jada nekez ikusten dira 40 urte azpiko zaleak jaialdietan, eta gazteek hip-hop doinuak dituztela lagun. Gure belaunaldia atzean gelditzen ari da, eta N Lith edo Rubi Rock-ena da etorkizuna.

Bi gazte gasteiztarrek harrotasunez daramate euskaldunberritasuna mingainean, eta errimaz-errima aurki itzulpengintza ikasketak egitera ere ausartuko dira, auskalo, Letren Fakultate bueltan grabatu baitute bideoa.

Pozgarria da N Lith eta Rubi Rock euskarara hurbildu izana, eta beraien rap doinuak euskaraz entzutea (ala ez?). Gu ez gara gai flow-rik ba ote duten esateko baina… ez da makala buruan darabilten nahastea: “Eminem, 50 Cent, Su ta Gar eta Kortatu…”.

Nola esaten da flow euskaraz?

.
* Cortada jaialdiko Ehuskarabanda, Berehalako Film Laburren Lehiaketako hirugarren saria eskuratu ei du Ion Ansari esker ezagutu dugun parodia bitxiak.
Nola esaten da flow Nola esaten da flow

5 pentsamendu “Nola esaten da flow euskaraz?”-ri buruz

  • Jarioa?

  • Poztekoa da ikasten ari dutelako ta egiten saiatu ere baina RAPa nahiko txarra da.
    Ta RAPa euskaraz egiten duten taldeak badaude, gero ta gehiago, beraz horretan ez dut uste atzean gelditzen ari garenik, halare gazteleraz egiten dan bezalaxe, ez legoke gaizki RAP txapelketa euskaraz antolatzea.
    Ta nola esaten da Flow gazteleraz? Nik dakidala flow hitza ez da gaztelera.

  • IƱaki Rafael 2016-12-22 16:42

    Irakurri bideoaren deskribapena youtuben, agian bertan zuen zalantzak argituko dituen erantzuna ageri da eta “Videoclip parodia presentado al certamen expres “Euskarabanda 2016″. Ganador del 3. premio.”

  • Ikasten ari dute. Bua txabal! Badakizu nola esaten ari dizudan! Ba holaxe!.

  • Pat Garrett 2016-12-22 23:15

    “Zaharruno”… hortxe utzi diot irakurtzeari.