Nirmine Talbi Enfeddal, bidelaria: “Abantaila nagusiena online egiten dela da; erosoa iruditu zait”

bidelaria –

bidelaria

Madrilen jaio bazen ere, Bilbon bizi da egun Nirmine Talbi Enfeddal (1995). Oso pertsona alaitzat du bere burua, eta irakurzalea da. Lana dela-eta, euskara ikasten hasi zen hutsetik, eta dagoeneko B2 maila gainditu du.

Bere inguruan, “tamalez”, euskara oso gutxi hitz egiten dela sumatu du, horregatik, ezarritako helburua lortzeko mintzalagun saioak baliatu ditu, tartean, Mintzanet. Asteroko praktikaldiei esker, ahozkotasuna, hitz jarioa eta ulermen gaitasunak hobetu dituela esan digu: “Mintzanet oso baliagarria izan da. Abantaila nagusiena online egiten dela da; erosoa iruditu zait”.

Irakurri Nirmine Talbi Enfeddalek partekatu digun esperientzia mintzanet.eus atarian…

bidelaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude