Netflix eta Hizkuntza Politikako sailburuordearen gezurrak
Netflix eta Hizkuntza Politikako sailburuordearen gezurrak –
Netflix plataformak iragarri berri du hainbat ikus-entzunezko euskarara azpidatziko dituela, eta, haurren edukien kasuan bakarrik, euskarara bikoiztu eginen dituela. Horren aurrean, Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek hauxe esan du: “Eusko Jaurlaritzaren apustua beti izan da eduki familiarrak bikoiztea, eta azpidatziak erabiltzea publiko orokorraren edukietarako, eta Netflixek hala ulertu du, eta errespetatu”.
Batetik, Eusko Jaurlaritzaren apustua ez da beti hori izan: Bingen Zupiria (Miren Dobaranen oraingo nagusia) ETBko zuzendari izan arte, ETBk euskarara bikoizten zituen bai haurren bai helduen filmak eta serieak. Bingen Zupiriak erabaki zuen helduen edukiak gehiago ez bikoiztea euskarara. Erraz egiazta daiteke, konparatuta ETBren egungo programazioa eta 1990ekoa.
Bestetik, helduen filmak ez bikoizteak ez zuen ekarri handik aurrera ETBk film eta serie pila ematea euskarara azpidatzirik. Ekarri zuen bakarra izan zen ETBk helduen fikzioa espainieraz ematea. Espainerara bikoiztua, zehatzago esanda. Hori ere aise egiazta daiteke, ETBren edozein asteburutako programazioa ikusita.
Azkenik, Dobaranen adierazpenak irakurrita irudi du pozgarria dela Netflixek helduen edukiak euskarara ez bikoiztea, Eusko Jaurlaritzak egiten duen bezala. Zergatik izan daiteke hori pozgarria?
Sailburuordearen adierazpenak:
deia.eus/20220315/netflix-ofrecera-70-series-peliculas
ETB, 1995-3-25, larunbata: helduen film bat eta 2 serie EUSKARAZ egun berean.
ETB, 2022-3-19, larunbata: ZERO fikzio euskaraz; 3 film eta serie bat espainieraz. Espainierara bikoiztuak.
Netflix eta Hizkuntza Politikako sailburuordearen gezurrak
Euskarazko eduki kulturalaren kontsumoak sekulako arrakala du nerabezaroan sartu bezain laister.
Etb errudun izan daiteke, baina faktore asko sartzen dira hemen.
Baina ados, ETB ren jarrera kezkagarria da…