Neska eta mutil izenekin euskara ikasiz!
Neska eta mutil izenekin euskara ikasiz! –
Behin, erdaldun peto bati izen batzuen esanahiak azaldu nizkion. Txundituta geratu zen eta biziki eskertu zizkidan azalpenak.
Hori dela eta, bideo bat egitea bururatu zitzaidan. Egia esan, “pertsona izenak” euskarazko hitz batzuk erdaldunen aho eta burmuinera heltzeko bidea da. Horrekin ez ditugu hizkuntza ohiturak aldatuko, baina ekintza didaktikoa bada bederen. Gainera, euskarak erdalguneetan lurrazpitik burua azal dezan baliagarria da. Normalizazio eta onarpenerako urratsetako bat.
Bideoa ikusi ondoren, saiatu hurrengo ariketa egiten. Ea zenbat ikasi duzun!
Tradizio handiko izenak daude eta baita nahiko berriak ere. Jatorria hainbat esparrutakoa da: erlijioa, toponimia (leku izenak), hala nola, natura.
- Erlijioa: Garbiñe, Jasone, Igone, Sorkunde…
- Toponimia: Leire, Izaro, Izaskun…
- Natura: Haizea, Ibai, Itsaso, Oihan, Usoa…
Umea edukitzekotan, euskal izena izateak zenbaterainoko garrantzia du?
Gu gara, gu eta gure ingurua. Gu eta gure erabakiak. Gu eta gure zirkunstantziak. Gure nortasuna eraikitzen dugunean, izenak uste baino garrantzitsuagoa da. Identifikatzen gaituen zerbait da. Animalia sozialak gara eta talde batean edo bestean alienatzea gustuko dugu. Pertsona talde baten parte izan nahi dugu. Gure izena, gure nortasun horren eraikitzearen zati bat da. Askotan, zein talderekin lerrokatzen garen erabakitzeko, familia, lagun eta bizipenek eragina dute. Kontzienteki edo inkontzienteki.
Horregatik ume bat badugu, zein izen aukeratzea garrantzitusa da. Izen euskalduna ematen badiogu, litekeena da pertsona horrek euskal identitatearekin estuago identifikatzea. Eta, gure umea gugandik hurbil egon dadin espero dugu, ezta?
Bestalde, gure hizkuntza zabaltzeko, hala nola, prestigioa eta errekonozimendua emateko, hitzak ezagutzera eman behar dira. Hitz horiek pertsona izenetan* agertzea modu eraginkorra da. Izan ere, izen horiek bizitza osorako geldituko dira eta hizkuntza ezberdinetako hiztunek jasoko dituzte. Euskara gorrotatzen duen batek ere izen horiek ontzat hartuko ditu. Ez ditu zalantzan jarriko edo ez da itzulpenetan hasiko. Umerik baduzu, aukera zabala duzu. Euskal izenen artean hautatzeko aukera zabala duzu. Kontua da, zein nolako konpromisoa erakutsiko duzu euskararekiko?
*pertsona izen=izen propio=ponte izena
Gaur egungo guraso euskaldun asko izen atzerritarrak aukeratzen dituzte beraien seme alabentzat. Kasu asko ezagutzen ditut aita Aitor,Iker,Eneko ama Nerea,Amaia,Edurne ta alaba chloe, Mara, Ian, Mark edo Luka izenekin.
Arrazoi duzu Ibai, nik ere baten bat ezagutzen dut. Horrek euskal nortasun eta kontzientzia falta adierazten du. Pertsona batzuek izen “berritzaileak” bilatzen ditu, konturatu gabe euskaldunok gutxi -hutsaren hurrena- garela mundu mailan.
Euskaraz egon badaude izen ez ohikoak eta euskalduntasuna transmititzen dutenak -atzerriko izenetara joan behar gabe-. Adibidez: Aratz, Larraine, Bidarte… toki izen euskaldunak dira. Euskaltzaindiako izendegian asko daude.
Tristura sartzen zait nere alaben lagunen izenak entzutean. Eustateko azkeneko jaioen izen ugarien zerrenda ikusi dut ta penagarria da. Azkenean ingelesez egingo diet zuzenean haien izenak entzutean. Mia, Noa, Zoe,Emma….gehien amorratzen didana, haur hoiek, euskaraz ondo dakiten gurasoenak direla.