Napartheid-a bete-betean

Napartheid-a bete-betean –

Napartheid-a bete-betean

2000. urtean, UPN alderdiak, euskararen etsai historikotzat dugun horrek, Pedro Pegenaute izeneko bat izendatu zuen Hizkuntza Politikako zuzendari nagusi. Otsoa oilategian. Eta Pegenautek egin zuen lehenbiziko gauza izan zen bere bulegoaren atean zegoen kartel elebiduna gaztelania hutsez jarri. Atera kontuak. Eta gero euskal oilo guztiak jan zituen, noski.

Eta Pegenaute tartetxo honetan enegarren aldiz gogorarazi nahi izan dut iduritzen baitzait PSNren Gobernua eta haren adar sindikala UPNren pare -edo are gehiago- ari direla euskara eta euskaldunen eskubideak azpiratzen.

Nik ez dakit euskararen kontrako oldarraldi instituzional honek nahikoa garrantzia duen Gero Bairendako eta Nafarroako Gobernua hautsiko ote duen, edo EH Bildurendako eta Gobernua ahalbidetzeari utziko dion. Oraingoz ez da hala izaten ari. Baina euskaltzaleok kaleak benetan astintzen ez ditugun bitartean, ezer gutxi eskatzen ahal diegu alderdioi.

Nolanahi ere, azkenaldiko erasoak gelditzea lortuko bagenu ere, berandu baino lehen, lan garrantzitsu bati ekin beharko genioke: eta hori da PSNren eremu soziopolitikoari ikusaraztea zonifikazioa injustizia erabatekoa dela eta euskarak alemanaren, frantsesaren eta ingelesaren oso aurretik egon behar duela. Baina nola egin hori? Bada magorik aretoan?

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko ekainaren 9koa]

Napartheid-a bete-betean

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.