Nafarroako Erdialdea Garatzeko plantilla organikoa legala da?

Nafarroako Erdialdea Garatzeko plantilla organikoa legala da? –

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoan 27 udalerri daude. Haietako bat 1986. urtetik dago eremu mistoan: Gares. Beste batzuk 2017an sartu ziren eremu mistoan: Adios, AƱorbe, Artazu, Biurrun-Olkotz, Eneritz, Garinoain, Leotz, Mendigorria, Obanos, Erriberri, Puiu, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Tirapu, Untzue eta Uxue.

Nafarroako Erdialdea Garatzeko plantilla organikoa legala da?
Arg: Javier Casado Tirado

15 lanpostu ditu. Administrari-ofizial lanpostuko langileak jendearekin harremana izanen du. Gainontzeko lanpostuak nahiko teknikoak dira, baina ia guztiek izanen dute harremana jendearekin, autonomoei proiektuak abian jartzen laguntzeko funtzioa baitute.

Hala ere, profil elebiduneko lanposturik ez du Partzuergoak. Euskaraz jakitea meritu moduan baloratzeko xedapenik ere ez du 2023ko plantilla organikoak.

Nafarroako Administrazio Auzitegiak erabaki behar du orain ea plantilla organiko hori legala den, partaide den udalerri bateko herritar batek baliogabetzea eskatu baitu.

2011ko azaroaren 15ean Nafarroako Administrazio Auzitegiak BaraƱaingo Udaleko plantilla organikoa deuseztatu zuen, jendea artatzeko lanpostuetan lanpostu bakar batean ere euskaraz jakiteko betebeharra ez ezartzeagatik.

2016an, arrazoi beragatik Nafarroako Administrazio Auzitegiak Zizur Zendeako Udaleko plantilla organikoa ere baliogabetu zuen.

Espero dezagun orain koherentea izatea eta Partzuergoko plantilla organikoa ere baliogabetzea, euskaldunon hizkuntz eskubideak kale gorrian ez gelditzeko.

Nafarroako Erdialdea Garatzeko plantilla organikoa legala da?

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude