Nafarroako Administrazio Auzitegiak % 10 % 2’74 bihurtu du, euskara baloratzerakoan

Nafarroako Administrazio Auzitegiak %10 eta %2’74 bihurtu du euskara baloratzerakoan – 

Nafarroako Administrazio Auzitegiak % 10 eta % 2’74 bihurtu du, euskara baloratzerakoan

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIAK %10 %2’74 BIHURTU DU, EUSKARA BALORATZERAKOAN

Burlatako Udalak, aurreko agintaldiaren bukaeran UPN-k eta PSN-k aldatu zuten arte, Plantilla Organiko nahiko ona zuen, euskarari dagokionez: Lanpostu batzuetan ezinbestekoa zen euskaraz jakitea; beste batzuetan, meritu moduan zegoen euskaraz jakitea, %10eko balioarekin; gainontzekoetan ere meritu moduan zegen euskaraz jakitea, baina %5eko balioarekin.

2023ko martxoan lan deialdia atera zuen Burlatako Udalak Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko.

Lanpostu batean euskaraz jakitea eskatu zuen, Plantilla Organikoak zehazten zuen moduan. Beste lanposturako ezarrita zegoena hauxe zen: Euskaraz jakitearen balioa % 10a izatea meritu moduan.

Hala ere, Burlatako Udalak lanpostu horretarako, euskararari dagokionez, %2’74ko balioa ezarri zuen (301’50 puntutik 8’25 puntu).

Noski, euskararen balioa gutxituta, udaltzain lanpostu horretan zerbitzu elebiduna emateko aukera murriztu zen. Horrexegatik, Nafarroako Administrazio Auzitegian helegitea jarri zuen Burlatako herritar batek.

2023ko abenduaren 20an bere erabakia eman zuen Nafarroako Administrazio Auzitegiak: Burlatako Udalak puntu guztien %10eko balioa ez dio eman euskarari, baina bai merituetako puntuen %10; %10 nola aplikatu behar den zehazteko araurik ez dagoenez, ontzat eman du Udalaren jokabidea, hori egiteko askatasuna baitu.

Eta denon ustetan Plantilla Organiko ona zena bihurtu du balio handirik gabeko plantilla organikoa. Kasu honetan %10 %2’74 bihurtu du, baina merituak 81’5 puntu izan beharrean, 8 puntu izan balira, %10 hori %0’35 izanen litzateke. Lasai asko Nafarroako Administrazio Auzitegiak erabaki du plantilla organikoan araututakoa txikle baten moduan erabil daitekeela eta inolako bermerik ez duela euskararen puntuazioak.

Lotsagarria izan da Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpena. Beste behin euskaldunoi trufa egin digute. Beste behin, arauak interpretatzerakoan arauek euskaldunontzako berme guztia galtzen dute.

Honen aurrean, euskaltzaleok gure protesta ozenki adierazi beharko dugu.

Nafarroako Administrazio Auzitegiak % 10 eta % 2’74 bihurtu du, euskara baloratzerakoan

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude