Ñ miñak
Ñ miñak –
Iparraldeko lagun bat bisitatzera noa. Gasteiztik kotxez irten eta (Estatuko) errepide nazionaletik Bidasoaldera habiatzen naiz, Arabako lautadan barrena.
Paisaiari begira, Etxabarri-Urtupiña herriaren izena dakusat kartel batean, modu berri batez idatzia: “Etxabarri-Urtupiana”. Ez dakit noiztik dagoen izendapen hori indarrean, baina grazia egin dit, duela ez asko Gasteizko Carrefourrera bidean, Zigoitiko Etxabarri-Ibiñatik pasa bainintzen, eta kuriositatea sartzen zait ia hurrengoan “Ibiana” izango ote den…
Handik ordubetera nire lagunarekin Bidasoako Pausun elkartu eta Urruñara goaz bazkaltzera (Lapurdi). Harekin nagoela, poz-pozik kontatzen dizkit Frantziako euskaldunen azken lorpenak: jada urtebete egin du bertoko hiri-elkargoa martxan dela, eta bere kargudunek euskararen aldeko plan mamitsua ari dira garatzen. Horietako bat: Ñ fonema ekitaldi publikoetan erabili ahal izatea, frantsesa bertoko hizkuntza ofizial bakarra izanik, “Urruña” esan beharrean Urrugne bakarrik erabili baitaiteke, euskararen kaltetan.