Medikuntzaren etorkizuna… erizain robotak?

Medikuntzaren etorkizuna… erizain robotak?

Azken hamarkadan izandako berrikuntzek osasun sektorea goitik behera aldatzen hasi dira. Iraultza teknologikoak izugarrizko berrikuntzak ekarri ditu osasun zentroetara: teknika hobeak, punta-puntako teknologia erabiltzen duten makinak….honek guztiak bizi-itxaropena handiagotu digu, baita gozatzen dugun bizi kalitatea hobetu ere, hortaz asko dugg eskertzeko medikuntzako aurrerapen teknologiko hauei. Argi dago irauntza teknologikoak gure ongizateari mesede handiak egin dizkiola, baina oraindik iristear dago gaur egun ezagutzen dugun medikuntza guztiz aldatuko duen berrikuntza: e-osasuna.

Osasun digitala? e-osasuna? zer demontre da hori?

e-osasunaren bidez gure osasuna eta gertukoena zaindu dezakegu informazio eta komunikazio teknologien bidez. Eskaintzen diren zerbitzuak hainbat dira: osasun historial elektronikoa izatea (gure kontsultarako edo professional ezberdinen artean datu elkarbanaketarako), telemedikuntza (tokiko presentzia behar ez duten probak egiteko), tresneria birtualen erabilera gaixoak zaintzeko, espezialistei zuzendutako informazioaren erabilera (big data), gizarteari zuzendutako informazioa (osasunari, zerbitzuei eta berrikuntzei buruzkoa). Gainera, asko dira honen abantailak: pronostiko presonalizatuagoa, gizartearen partaidetza osasun zerbitzuen eta politikan, gaixoen segurtasuna hobetzea, osasun Sistema osoaren integrazioa professional ezberdinen komunikazio hobekuntzari esker, dirua aurreztea kudeaketa telematikoaren bidez etab.

Medikuntzaren etorkizuna... erizain robotak?

Medikuntzaren etorkizuna… erizain robotak?

e-osasuna eta etika

Dena onurak direra pentsa dezakegu honekin guztiarekin, baina onura askok alde etikoa jartzen dute agerian. Gure datuak Sistema zentralizatu batean geratuko lirateke, eta askok Gobernuko Osasun Sailak kudeatutako Sistema dela pentsatzen duten arren, ez da horrela. Datu hauek, askotan erabilitako gailuen Big Data delakoan geratzen dira pilatuta, eta datu hoiekin zer gertatzen den ez dakigu. Bestalde medikuak gaixoen gailuetan agerturiko informazioa eskuratzen dute (adibidez bihotzeko arazoak dituzten pertsonek erabiltzen dituzten dispositiboetan taupaden erregistroa, lo momentuak, gorputzak eginiko ariketen luzapena edo intentsitatea etab. ), baina bestalde gaixoak ezin dute informazio hori eskuratu, informazio hori dispositibo enpresaren baitan gordetzen delako. Horrelako hainbat eta hainbat adibide aurki ditzazkegu, eta arraroa bariduri ere, gure datuak, medikuntza digitalean, e-osesunean hain zuzen, ez dira gureak.

e-osasunak aurrerapen handiz eta onuraz bete digun arren, ez dezagun pentsa osasun arazo guztiak konponduko dizkigunik, gizakion antzera, etikaz mugaturiko zerbitzu hutsa baita!

Medikuntzaren etorkizuna… erizain robotak?
big data, e-osasuna, osasen digitala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude