Murrizketen gainetik euskaraz eginen dugu kaletik

Murrizketen gainetik euskaraz eginen dugu kaletik –

Murrizketen gainetik euskaraz eginen dugu kaletikIruñeko Euskalgintza osatzen dugun eragileon izenean irmoki salatu nahi dugu Iruñeko Udalak euskara eta hau sustatu zein herritarren hizkuntza eskubideak bermatzearen aurka hartzen dituen erabaki guztiak.

Pasa den urteko abenduan onartu zuten ordenantzak argi utzi zigun Iruñeko Udala ez zegoela euskara bertoko hizkuntzatzat sustatzearen alde, ezta Iruñeko herritar guztien hizkuntza eskubideak behar bezala bermatzearen alde ere. Egunerokotasunean hartzen dituzten erabakien adierazgarri baino ez dira arauan bildutakoak. Iruñeko haur eskoletan euskarazko plazak murriztea edo oraingo honetan hartu duten erabakia lekuko:

Urriaren 20ko Iruñeko udalbatzan berretsi zuten bezala, euskararen sustapenerako proiektuentzat esleituak zeuden 90.000 euroek %20ko murrizketa izango dute deialdi berrian (18.000 euro). Garcia-Barberena andreak aipatu zuen alarma egoeran egondako ekitaldi kopuruaren beherakadaren ondorio direla murrizketak. Aitzakia merkeak. Izan ere, berez eskasa den partida are murriztu baitute. Argudio moduan ez digu balio, jarrera euskarafobo horren helburua da euskarazko eskaintza desagertzea. Berez eskasa den partida are txikiagoa eginda hizkuntza desagertzea eragin nahi dute agintariek.

Erabaki hori, euskara sustatzeko proiektuek aguntzen behar handiena duten garaian dator, eta, murrizketa bera, euskararen kontrako oportunismo hutsa dela deritzogu. Egoera koiuntural bat probestuta, inongo argudio eta irizpide objektiborik gabe gelditu egin nahi dute euskararen sustatzea. Euskara bultzatu nahi bada, eragile ezberdinei baliabide zein laguntza bereziak eskaini egin behar zaizkie, eta ez kendu. Inoiz baino beharrezkoagoak dira euskara sustatzeko proiektuak, herritarren beharrei aurre egingo dietenak. Alta, nola Iruñeko familiei hala norbanakoei euskararekiko kontaktua gehien eten zaien urtean, alderantzizko bidea hartu du oraingoan ere Iruñeko Udalak.

Murrizketen gainetik euskaraz eginen dugu kaletik