Mozcorra. Me la pela
Mozcorra. Me la pela –
Joakin Gorrotxategi eibartar hizkuntzalariaren azalpena
Hizkuntzen historiaren eta etimologiaren munduan ere, berri handirik ez eguzkipean: oso aspalditik bideratzen edo are determinatzen dute sentimendu politikoek ikuspuntu linguistikoa. Euskalduntze berantiarraren aldezleek PSOEkoak ematen dute. Celta esaten dutenean español diotela dirudi.
(Irungo adiskide sozialista batek Hendaiara doalarik “Voy a Frrrrrrancia” dioen bakoitzean idazten dut sozialisten kontrako txorakeriaren bat, barrua husteko eta konpentsatzeko. Adiskideak nahita egiten du, ondo daki izorratzen nauela, berari nire ziritxo hauek baino gehiago, agian ez direlako aski agresiboak. Nolanahi ere, hemendik aurrerakoa ez da sozialisten aurkakoa, baizik eta jakintza serioa, sozialistek ere onartzeko modukoa.)
XVIII. mendeko Diccionario de Autoridadesek latinetik eratorriak nahi zituen gaztelaniaren hitz guztiak, prestigiorik gabeko hizkuntza tristeak bazterturik. Hizkuntza Espainolaren Errege Akademiaren gehiegikeriek Manuel Larramendiren haserrea piztu eta irudimen etimologiko handiz erantzun zuen.
Iván Igartuak Euskara eta inguruko hizkuntzak historian zehar mamitsua argitaratu zuen 2012an. Sei hizkuntzalariren artikuluak biltzen ditu. Joakin Gorrotxategirenak “Euskaratiko osagaiak gaztelaniaren lexikoan” du izena. Orrialde batzuk eskaintzen dizkio Manuel Larramendik izan zuen eraginari Real Academia Españolaren Diccionario de Autoridades delakoan.
.
Antzara eta aurreraka
Larramendiren jokabidearen adibide gisa, eta estandarte, Barcelona edo Andalucía bezalako ezagunagoak baztertuta, Gorrotxategik erakusten du nola eratortzen dituen latinezko anser eta anser-etik datorren gaztelaniazko ganso euskarazko anzarra edo anzerra-tik: “se llama assí, porque tiene en su boca, ò pico unos dientecillos como sierra, y en Bascuence aoancerra, quiere dezir sierra en la boca, y de aqui se dixo contrahido anzarra, anzerra. Lat. Anser.”
Larramendiren asmazio ausartek barrez jarri izan dituzte euskaldunak, euskararen egoera erreal tristearen eta Larramendiren izkribuetan hartzen zuen garrantzi mundial erabakigarriaren arteko kontrasteagatik (Bilboko umorearen ezaugarri nagusitzat hartu izan da hori); dena den, espainolek, euskaraz ez zekitenez, zenbait kasutan serio hartu zituzten. Adibidez, aurragado hitzari dagokionez, “barbecho de prissa, y mal arado” esan nahi duena, Larramendik argi dauka: “viene de Bascuence aurraca, aurreraca, à empujones, à saltos, con prissa. Gaizqui goldeatua, presaca landua”. Jakintsu espainolek sinetsi egin zioten, eta Diccionario de Autoridades-en 1925eko argitalpenak dakar ezen aurragado “del vasco aurraca” datorrela, “a empujones, de prisa. Aplícase a la tierra mal labrada”.
Gorrotxategiren esanetan, aurragado-ren kasuan bistakoa da Larramendiren eragina Real Academia Españolaren Diccionario de autoridades-ek euskal etimologia onartzeko orduan, baina lausoagoa da beste batzuetan eragin hori, hala nola gaztelaniak euskaratik jaso zuen mozcorra hitzaren kasuan. Gorrotxategik 114-115 orrialdeetan dakarrenari lotuko natzaio hurrengo atalean.
.
Mozcorra
“Prostituta” izan da gazteleraz mozcorra.
RAEren Diccionario de Autoridades zaharrak (1734) ez zuen etimologiarik eman, definizio soila baino ez: “mozuela perdida y expuesta. Es voz baxa. Lat. Puella prostituta”.
1899ko edizioko moldatzaileek adierazi zuten lehenbizikoz mozcorraren etimologia: arabierazko maxgora ei da, ‘abierta de piernas’. Halaxe berrargitaratu zuen RAEk 1947ko edizioraino.
Gero, zenbait urtez, berriro utzi zion jatorri etimologikoa azaltzeari, harik eta 1992ko edizioan, ezustean, Academiak euskal etorkia hobetsi zuen arte: “Del vasco mozcor, muchacha tetuda”.
Kasu honetan, etimologia azken buruan Larramendirena bada ere, Gorrotxategik garbi nabarmendu du bidea Joan Coromines bitarte egin dela nahitaez, Diccionario crítico etimológico de la lengua castellana-n honela baitio mozcorra sarreran: ‘muchacha perdida, ramera’, del vasco mozkor, ‘rechoncho, corpulento’, ‘muchacha tetona’, derivado del verbo moztu, ‘podar, pelar’.
Real Academia Españolari egokiago iruditu zaio ‘muchacha tetona’ beharrean ‘muchacha tetuda’ jartzea; edozelan ere, bistan da espainolen iturria Corominesen hiztegia dela.
Gorrotxategik dioenez, Larramendik “etimologiok euskararen jatorrizkotasuna defendatzeko erabiltzen zituen eta konbentzigarriagoak izaten ziren azalbidean metafora edo simil bidezko sormen semantikoko prozesuren bat tarte zelarik.” Horixe da hain zuzen mozkor hitzaren kasua, aurragado-rena ez bezala.
Ikus dezagun nola funtzionatu duten metaforak eta similak jatorrizko mozkor-aren zentzuaren hedatzean. Gaur egungo euskaldunok mozkor eta hordi identifikatzen ditugu. Ordea, Gorrotxategik erakutsi duenez, Orotariko Euskal Hiztegian ez dago esanahi horren tentigantzarik XIX. mendea baino lehen.
“Mozkor”, “hordi” eta “prostituta”ren arteko lotura metaforikoaren abiapuntua mozkor hitzaren oinarrizko esangurak lirateke (‘motza eta xapala’, ‘enborra’, ‘adarmotza’). Esangura horiek iradokiko lituzkete bai hordia eta bai prostituta, iradokizun eta simil horien bitartez zabalduko lirateke mozkor hitzaren hasierako esangura murritzak hordi eta putenganaino. Gorrotxategik, errematatzeko:
“Esangura hori da, hain zuzen, motz ‘labur’ eta moztu ‘ebaki’ hitzen eratorri bati egoki zaiona, eta hura erabili zuen Larramendik bere hiztegian erdarazko mozcorra euskaran oinarri harturik esplikatzeko: ‘es voz Bascongada, y significa facil de pelarse, como sucede a estas malas hembras’.”
.
Lumatu. Aisa biluzteko modukoak
Zergatik ote dio Larramendik prostitutak “facil de pelarse” direla, mozgarriak, mozteko errazak?
Testuinguru honetan, berehala datorkigu masturbazioari lotuta dagoen “pelársela” esamolde erdalduna. Masturbazio maskulinoari dagokio, ordea. Baztertuta.
Larramendiren giroan bazebilen 1737ko Diccionario de Autoridades-en ageri den pelar hitzaren adiera hau ere, bereziki erraza baita prostitutei ebastea, prostitutak hondatzea: “Metaphoricamente vale quitar con engaño, arte o violencia, los bienes a otro… Quedar pelado, destruido, hambriento.” Diccionario de la lengua española berriak pelar hitzaz dakartzan adieretatik laugarrena da: “desplumar, quitar con engaño, arte o violencia el dinero o los bienes a alquien”.
Ez dirudi, hala ere, Larramendi josulagunak, Jesu Kristok ez bezala, erruki handirik sentitzen zuenik “malas hembras” horiengana; ez dirudi puta suntsituak loa galaraziko zionik.
Beharbada “erantzi, arropa erantzi, biluztu” izango zuen buruan Larramendik, pelar hitzaren beste adiera bat baita “desvestir, desnudar”, reggaeton-zaleak ondo dakienez, Espainiako hiztegi akademiko ofizialetan aipatzen ez den arren, nik dakidala. Zentzu horretan lirateke prostitutak Larramendirentzat “facil de pelarse”. Auskalo.
Mozcorra. Me la pela
Joakin Lizarraga, Elkanoko apeza, Eguesibar, Nafarroa, euskaraz orrialde gehien idatzi dituen idazlea, XIX mendean, bere izkribuetan jasota dago, dio horia, horditurik hitz ohiturazkoak zirela, eta tenore horretan, Eguesibarren behinik behin, mozkor hitza berria zela, baina ongi entenditzen zela, zer mozkorra arbola mugarrotua baitzen, eta pertsonetan burua galdutakoa. Honen gainean iaz bertan Kike Diaz de Ultzurrunek idazki interesgarria plazaratu zuen.
Nagore, baduzu Kike Diez de Ulzurrunen lan horren erreferentzia? Googlen “Kike Diez de Ulzurrun mozkor” sartu dut eta ez zaizkit agertu idazlearen imintzio xelebre batzuk baizik. Segi beheiti, estekak hobeki aztertu eta haren lanak aurkitu ditut Berriobeitiri eta Zendeari buruz. Badaezpada ere “Kike Diez de Ulzurrun Eguesibar mozkor” sartu eta deus ez. Aldez aurretik eskerrik asko.
Zer berri? aldizkarian argitaratu zuen izkribua.
Idatzi bilatzailean “Kike Diez de Ultzurrun Joakin Lizarraga” eta eramango zaitu podcast batera.
Mila esker handi bat!
Arratsaldeon, ez naiz beldur ez den hala. Baduzu beste lan bat, berriki argitaratua: Vocabulario y fraseologia de Joaquín Lizarraga- Dialnet.
Oso interesgarria artikulua, Markos. Hari horretatik tiraka, hara nondik eraman nauen gaiak:
– Espainolaren CDH corpus historikoaren arabera, “moscorra” 1617an agertu zen lehen aldiz gaztelaniaz, “Entremés de los habladores” obra anonimoan:
Una criada se llama en Valencia fadrina; en Italia, masara; en Francia, gazpirria; en Alemania, filimoquia; en la corte, sirvienta; en Vizcaya, moscorra, y entre pícaros, daifa. Venga la comida alegremente, que quiero que vuesas mercedes me vean comer al uso de la Gran Bretaña.
– Auñamendin, berriz, prostituzioari buruzko artikuluan, hau esaten da:
Junto al tocado «corniforme» de las mujeres casadas, que escandalizó al famoso Inquisidor Pierre de Lancre y admiró a los viajeros de la época, se encuentra la no menos curiosa seña de identidad de las doncellas vírgenes; llevaban la cabeza rapada, salvo unos mechones a la altura de las sienes. Recibían, por ello, la denominación de «moças en cabello» o «vírgenes en cabello».
Azalpen hori bat dator OEHn hitzak duen 3. adierarekin:
Rapado, de pelo cortado. “Andando mozcorra en la cabeza, según y de la manera que andan las mozas de semejante calidad y vírgenes” (Pamplona, 1539). LexHNav I 112. “Mozas mozcorras y mujeres casadas” (Pamplona, 1575). Ib. 112. “Dicha criatura estaba moscorra, sin ningunos paños en la cabeza, toda la cabeza y frente y orejas llenas de sarnas” (Huarte, 1576). Ib. 112.
Ikusten denez, aipamen horiek CDHkoa baino lehenagokoak dira.
– Beraz, esan daiteke aro modernoan emakume kaskamotzei esaten zitzaiela mozkorra, batik bat neskatila birjinei, haien bereizgarria zelako, baina baita ere ilea arrasean moztuta zeukan beste edozein emakumeri ere (1576ko aipamena). Eramango al zuten prostitutek inoiz burua soilduta? Bai horixe. Ikus “La prostitución en los siglos XVI y XVI” lanak dakarren aipu hau:
El rey Felipe III fundó en Madrid en 1608 la primera cárcel de mujeres, a la que eran enviadas las delincuentes que merecían pena superior a la de azotes, vergüenza y destierro. La institución fue conocida con el nombre de “la Galera” por compararla con los delincuentes masculinos que eran castigados a remar en aquella época. Allí fueron, además de ladronas, vagabundas y alcahuetas, las prostitutas no regladas. La puesta en marcha de la Galera en Madrid supuso un clamoroso éxito en la lucha contra la criminalidad de la monarquía, y pronto comenzaron a fundarse otras muchas cárceles de mujeres a su imagen y semejanza en las grandes ciudades del territorio español. Fueron verdaderos presidios públicos en los que las reclusas, rapadas y vestidas con un sobrio sayal, eran retenidas por orden de los jueces durante largos periodos de tiempo para evitar
que cometieran nuevos delitos en la calle.
– Eta gorago aipatutako Auñamendiko artikuluan ere aipatzen dira galerak:
Cobrarán auge las denominadas ‘Galeras’ o correccionales para mujeres, en donde se hacían cumplir las penas por el ejercicio ahora prohibido de la prostitución bajo durísimas condiciones de vida. Así, en Pamplona en 1684, bajo la rúbrica «Que se haga casa de la galera para mugeres sensuales» y alegando que «el vicio contagioso de la sensualidad va cada dia en aumento (…). Y la experiencia há mostrado, que para las mugeres que viven libremente divertidas, no basta el medio de que regularmente se usa, que es el de desterrarlas», se acuerda construir una de estas cárceles y se ordena: «que justificada la causa se hayan de mandar en la galera las mugeres libianas, que conocida, y públicamente lo son, quedando esto al prudente arbitrio de los Jueces».
Niri behintzat, RAEren hiztegian emandako azalpen etimologikoa, eta zer esanik ez Larramendirena, baino sinesgarriagoa iruditzen zait hipotesi hau.
Erdaldunek egiten ahal dute euskararen hitegi ezer?
Orain dela 60 urte ere bagenekien zein zen Euskal Herriko emakumeen usadioa , eta lehenago ere bai, ez dugu inongo akademia atzerritarren beharrik. Madrilen zer? Bost.
Nagore, aurrekoak ez ditut aurkitu ahal izan, baina Polikarpo Iraizozen “Vocabulario y fraseología de Joaquín de Lizarraga” bai. Esker mila berriz ere. “Polikarpo Iraizoz”, galdua dugu tamalez izen-deiturak hain modu ederrean biltzeko ohitura. Ikusgarria zuen halaber itxura.
Baita neuri ere; lehengo lanbroa zulatu eta ulergarri eta sinesgarria bilakatu da misterioaren soluzioa. Bistan da OEH eta Auñamendi erabiltzeko ohiturak behin baino gehiagotan ekar diezagukeela argia.
Mesede bat eskatu behar dizut, Gilen, zure hitzak erabiltzeko baimena.
Testu hori eibar.org-en argitaratu nuen, handik etorri da zuzeura. Erants diezaioket zurea eibar.org-eko nireari? Horrela, hango irakurleek ere izango dute, zuzeukoek bezala, hipotesi zentzuzkoenaren berri.
Baimena emango bazenit, nola nahi zenuke zeu aipatzea: “Gilen izeneko batek”, “Gilen izenpetzen duen aditu batek”?
Egokiago benetako izen-deiturak? Baina agian ez duzu nahiko, motiboren bat izango baituzu izen-deiturak ez erakusteko…
Bai, erabili trankil, Markos. Goian duzu nire abizena. Bestela baten batek orobat deitzen dit “kaletar ezjakin babua”.
Bitxikeria bat: ChatGPTri galdetu nion “Zergatik erabili zen gaztelaniaz “mozkorra” hitza “prostituta” adierazteko?”
Eta, erantzuna kontuan hartuta, ematen du adimen artifizialak oraingoz behintzat ez dituela barneratu ez soilik Orotarikoa ez Auñamendi, baizik eta euskara bera. Errazkiago ulertzen dira Irulegikoa eta likine abuloraune ekien bilbiliars.
Hara:
“Mozkorra” hitza euskara hizkuntzatik etorri da, eta hainbat hipotesi daude horren inguruan. Baina, gutxi gorabehera, hitza gaztelaniazko jatorri bati eutsi zaio, eta hainbat arrazoiren ondorioz egin da hainbat arlotan erabiltzen den esanahiarekin.
Hainbat ikerlarien ustez, “mozkorra” hitza izan da espainiar hizkuntzaren historia batean garrantzi handia izan duen alderdiak elkarrekin harremanetan jarraitu ziren euskal komertzialarien eta itsasontziarrak balio izan zituzten hitzak batu eta erabili zituzten.
Eskuetan zuten panaren salmenta zati izan zen, eta horrela, “mozkorra” hitza “kokatxotako ogia” esan nahi zuen, baina hainbat hipotesi daude ere hitza alegia “harrera lekuan kokatzen ziren emakumeak” izan ziren, hala nola jai-alaietan, azoketan edo jendearen artean jardun zuten beste batzuk.
Prostituzioarekin erlazionatuta izan zen ala ez, hitzaren erabilera askatasunez zabaltzen hasi zen, eta “mozkorra” hitza gaztelaniazko gizarte eta kulturaren alderdi bat izan da. Gaur egun ere, zenbait herrialdeetan, batez ere iparraldean, hitz hori erabiltzen da, baina ohar daiteke “mozkorra” hitza emakumeen kontra minimoa eta tratu txarraren adierazgarria dela.
Listo, Gilen.
Azkenean, nire testuari erantsi beharrean sarrera berri bat egin dut zurearekin.
Eskerrik asko guztiagatik!
Markos, Diez de Ulzurrunen artikulua esteka honetan duzu, 13. orrialdean:
https://www.zeberri.eus/ZB/ZEBERRI-145.pdf
Listo, Gilen, estekak zuzenean zaramatza “Zer Berri?”ko ale jakin horretara.
Hona ekarriko dut Kike Diez de Ulzurrunen artikuluko azken paragrafoa, Joakin Lizarragaren hitzak dakartzana gure gaiari buruz, Nagorek oroimenean gordeak baitzituen:
Lizarraga también nos dejó esta perla sobre el origen de la palabra
“mozkorra” en su acepción de borracho. “Orain erraten da hordiagatik
mozkorturik. Eta guzia heldu da ongi, ezi nola burua kentzea arbola bati deitzen baita mozkortzea, hala hordia da mozkor bururik gabe…”. Nos da a entender que el actual significado de dicha palabra nace o se extiende hace dos siglos, dado que hasta entonces “mozkortu” se utilizaba para la acción de cortar la copa o parte alta del árbol. Y dice que no está mal pensada la nueva acepción “mozkorra”, puesto que la persona que bebe
pierde su cabeza. Como todas las lenguas, el euskera también tenía sus
propios mecanismos de comunicación. No sabemos si la nueva acepción
de la palabra llegó a la Cuenca de algún otro sitio o surgió aquí en boca
quizás de gente joven para extenderse por toda la geografía de la lengua
vasca.
Polito gueratu çaiçue!
Anhitz esquer!
Neronen amatxik eta neronen amak ere 1936an, 37an, 38an, 39an ere ezagutu zuten zigor hori, oso espainola, emakume ezkertiarrei Edo ustez ezkertiarrei adatsa raso moztea eta rizino olioa ematea, gainean eginbeharrak egin zitzaten, ez prostitutak zirelako. Baina hala ere, eta neronek ez dizut sekula ere kaletarra deitu, kalekumea baizik, nori axola zaio espainiar akádemiak zer dioen geronen hizkuntzaz, espainiar nazionalisten zuloa den hori, eta bidenabar analfabeto sorta. Esate baterako hauxe dio: Vascuence: lo que es
tan confuso e incomprensible. El uso de la palabra vascuence es intolerable. Goldea: navarrismo para refeeiese al harado, eta horrelako kontuak. Faxista talde bat ilegalizatu beharko litzatekeena. Eta Felipe II.en horretan ez da mozkor hitza ageri. Baina denok badakigu zer den ahuntza motza, Edo beharko.
Besterik ez genuen behar, akademia arrotz atzerritar batek gure hizkuntzaren gaineko azalpen etimologikoa ematen. Non ikusi da halakorik? Baduzu euskal hiztegi etimologikoa, herri normal guziek dutena.
Zer dio espainiako akademia horrek, konparazione, abertzale hitzaz?
Nagore, kontatu duzuna hain da ikaragarria… Aurreko egunetan “animo” idatzi dut, edo “saminean lagun”, baina berehala ezabatu ditut, hain dira ahulak eta estereotipatuak gerra zibileko gertaera haiekin kontrastean. Hobe isilik, eta isilik ere gaizki.