Meteros el euskera por el culo

Meteros el euskera por el culo
Meteros el euskera por el culo

Inguruotako munduko hiritar espainiar batek, alkate abertzale baten Facebook-ean idatzitako nahia da goiburukoa. Sare horretan, Alkate horrek espainierari erabateko lehentasuna ematen dion arren!

Unionismoaren “kosmopolitismoa” halakoxea da, mugarik gabea…

Baina badira “sartu euskara ipurtzulotik” adierazteko modu gozoagoak ere, zaratarik eragin gabe, aipatutakoa bezain iraingarriak direnak, ohituta egonagatik.

Adibidez, erakunde publiko batera euskaraz idatzi eta erantzunik ere jasotzen ez duzunekoa, edo “euskal” hiriburuetako taberna askotan kafesnea eskatu eta kasurik onenean “¿café-qué?” erantzuten dizutenean, edo gure ertzain / udaltzain jatorrek euskarazko arreta eskatzeagatik ordutan geldi zauzkatenean, edo ordezkari politiko abertzaleei Madrilgo Kongresuan / Senatuan euskaraz jardutea debekatzen dietenean (eta gureek onartu)…

Edo erakunde abertzale baten egoitzaren azpiko tabernara joan, euskaraz eskatu eta zerbitzariak zure ondokoari “¿entonces qué quereis?” erantzuten dionean (eta azken honek españolez eskatzea lortzen)…
“Sartu euskara ipurtzulotik” adierazteko modu bat izan zen Idoia Mendia eta Andoni Unzaluren PSOE-PSEk, hauteskunde aurretik zabaldutako hizkuntza eskakizunen aurkako bideoa, gerora Jaurlaritzan egoteko eta EAJren hizkuntza politika tristea are gehiago baldintzatzeko oztopo izan ez dena.

Euskara atzealdera bidaltzetik ez dago urrun, era berean, Kultura sailburu abertzaleak Unionistei diskurtsoa erosi, eta garbitzaile batzuei gehiegizko hizkuntza eskakizuna ezarri zaiela salatzea, gertakari isolatu denari kategoria maila emanez, eta ezkutatuz, bere gobernukide asko eta askori ez zaiola inongo hizkuntza eskakizunik ezarri, garbitzaile horiek baino askoz ardura handiagoak izan arren, eta euskaldunok egunero-egunero eremu gehienetan jasaten dugun bazterketa eta erdeinua lurperatuz horrela.

“Meteros el euskera por el culo” ez da izango, baina “hor konpon marianton” esatea bada ere, euskaldunon bazterketa ezkutatzea erakunde publikoetan, baina baita erakunde abertzaleetan ere, edo euskararen funtzionamendua ahalbidetzeko neurriak hartzea etengabe atzeratzea eta geroko gerorako uztea…

Eta hor konpon baino gehiago, “izorra zaitezte” adierazteko modu bat da, erakunde guztietako lankide erdaldunen pasotismo lotsagabea, baita erakunde abertzaleetan ere, euskararen auzia euskaldunon arazo hutsa izango balitz bezala jokatzen duten zapaltzaile sinpatiko nahiz antipatiko horiena. Euren lankide, taldekide eta batzuetan lagun ere bagarenok, españolez jardutera behartzen gaituzten horiena.

Badugu garaia, aurreko horiei guztiei aski dela esateko eta errespetua exijitzeko.
Egin planto!

Meteros el euskera por el culo

Oinezkoa

7 pentsamendu “Meteros el euskera por el culo”-ri buruz

  • Besteetan euskaldunak dira lehen hitza erdaraz erabiltzen duten lehenak, nahiz eta Euskadiko eskualde askotan gaztelaniaz bizi garen askotxok euskaraz badakigu eta euskaraz erantzuteko kapazak gara. Uste dut jada hori aldatzeko garaia dela, lehen hitza beti euskaraz!

    • euskaldun bat 2017-06-04 10:35

      Ni ez naiz soziologoa, beraiek askoz hobeto hitz egingo lukete orain esatera noanari buruz. Euskaldunok beldurra dugu lehen hitza euskaraz egiteko. 10 pertsonako talde batean euskara ez dakiena bakarra izan arren, erderaz hitz egingo da beldurragatik. Nik ez dakit zein mekanismo soziolojiko dagoen horren guztiaren atzean, baina zerbait badago eta latza da gero. Alderantziz, erdaldunek ez dute hori bizi, “lotsagabegoak dira” pentsatu izan dut askotan, baina agian ez dira lotsagabeak, ez dute arazorik, gu gara lotsatiak eta akonplejatuak.

  • Mekanismo ezaguna da: zapalkuntza. Mende luzetako inposaketa, erdeinua eta zigorrak.
    Egungo egoera negargarrira ekarri gaituena.

    • euskaldun bat 2017-06-04 12:46

      Gerra zibila, diktadura, trantsizioa ezagutu dutenek zapalkuntza hezur muineraino sartuta izateko arrazoia ikusten dut. Baina zer gertatzen zaie smartphonekin jaio diren gazte hauei, aurrekoek bezala jokatzen dute. Gurasoen jarrerak eta portaerak imitatzen ari ote dira ba?

  • “Smartphonedun gazte hauei” erakutsi diete (neuk ez) euskara bezala, española eta frantsesa ere “euskaldunon” hizkuntzak direla. Hots, indarrez inposatu dizkiguten hizkuntzak “gureak” ere badirela. Eta hori erakutsi diete unionistek, baina baita gure (h)agintari abertzale gehienek ere, errazkeriaz eta sumisioz.
    Gainera, erdal itsao batean bizi dira “smartphonedun gazte horiek”, gu eta gure aurrekoak baino askoz gehiago. Baldintza hauetan, zer egingo dute ba erdaraz ez bada?
    Bihar/etzi erakutsiko diete Espainiako eta Frantziako banderak ere euskaldunon banderak direla, arrazoibide berari jarraiki. Eta Guardia Zibila, eta Gendarmeak, eta ahuntzaren Legioa, eta…

  • Neu saiatu naiz euscara iphurditic sarcen eta ecin ukan dut. Guero, espainolarequin probatu… eta neholaco problemaric gabe sarthu da.