Mari Jose Arruti, bidelaguna: “Euskara ez da galduko horrelako ekimenak martxan dauden bitartean. Euskara erabiltzeko da”

Mari Jose Arruti, bidelaguna –

Jose Arrutiri (Andoain, 1963) euskara. Bikotekidearekin zein lanean (irakaslea da) euskaraz mintzo da, eta harro dago semeei hizkuntza transmititu izanaz. “Bizitzeko modu bat da, bihotzean daramadana, nire izate guztiari zentzua eman diona. Euskararik gabe, nire egunerokoak ez luke zentzurik”.

Mari Josek Euskal Telebistako saio batean izan zuen Mintzaneten berri. Proiektua interesgarria iruditu zitzaion eta bertan parte hartzea erabaki zuen: “Herriko euskaltegiko kide batekin jarri nintzen harremanetan eta Mintzaneten nondik norakoak adierazi zizkidan. Une horretan bertan egin nintzen bidelagun”.

Ordutik, ostegun iluntzeetan ordubete inguruko saioak egiten ditu bere bidelariarekin, Urugaiko emakume bat, eta elkarri dituzten arazoak zein pozaldiak kontatzen dizkiote: “Astero lagun batekin egin dezakezun hitzordu baten antzekoa da”. Arrutik esan duenaren arabera, aurrez aurre ezagutzeko aukera ere izan du: “Polita izan da, benetan”.

GEHIAGO IRAKURRI

Mari Jose Arruti, bidelaguna

 

Mari Jose Arruti, bidelaguna: “Euskara ez da galduko horrelako ekimenak martxan dauden bitartean. Euskara erabiltzeko da”