Langilegoari euskararen aldeko mezua igortzea eragozten ari da Osakidetzako zuzendaritza
Langilegoari euskararen aldeko mezua igortzea eragozten ari da Osakidetzako zuzendaritza –
Egunak daramatza LAB sindikatuak euskararen aldeko email mezua Osakidetzako langileei igorri nahian, sindikatuok horretarako dugun ohiko bideak erabiliz. Ezin ordea, Osakidetzak langile guztiei emailak bidaltzeko aukera kendu berri digula konturatu gara mezu hau bidaltzen saiatzean. Informatika zein Giza Baliabideetako zuzendariei eskatu diegu gure lan sindikala egiteko oztopoak kendu eta mezu hau langileengana heltzeko bidea ematea. Alferrik. Osakidetzak langileon ordezkarienganako, eta euskararekiko ere, begirune txikiena ez duela lau haizetara zabaltzea baino ez zaigu geratzen.
Eguneroko detaileetan frogatzen da euskararekiko konpromezua. Txalo bat azken egunetan euskararen alde pausoa eman duten Osakidetzako langile guztiei. Osakidetzako zuzendaritzari, berriz, itxurakeri eta kanpaina mediatikoen gainetik, euskararen aurkako neurri, traba eta oztopo guztiak baztertzea eskatzen diogu.
HAU DA OSAKIDETZAKO ZUZENDARITZA LANGILEGOARI ZABALTZEA ERAGOZTEN ARI DEN MEZUA:
Osasungintza euskalduntzearen aldeko eskaera masiboa
- Osakidetzako Gasteizko langileek agerraldiak egin dituzte Santiago eta Txagorritxu ospitaleetan lana euskaraz egin ahal izatea eskatuz.
- Dagoeneko ia 134.000 pertsonek euskara hautatu dute Osakidetzan arreta jasotzeko lehentasunezko hizkuntza.
- Medikuntzako ikasleek itxialdia burutu dute unibertsitatean, ikasketak euskaraz egin ahal izatea eskatuz.
- Osasungintzan euskara kontutan ez hartzearen ondorioz sorturiko kexek ez dute etenik.
Osakidetzako Bilbo Basurtuko langileak
LAB sindikatuak bereziki azpimarratu nahi du, Korrikaren testuinguruan, Gasteizko Osakidetzako langile multzo batek Osakikorrika bilgunea osatu eta osasungintzan euskaraz bizi eta lan egin ahal izatearen aldeko dinamika abiatu izana.
Hauek izan dira egin dituzten aldarrikapenak:
– Kalitatezko osasun arreta eskaini ahal izateko funtsezkoa da pazientea konfidantzaz eta naturaltasunez komunikatzen den hizkuntzan arreta bermatzea, beraz, herritar guztiei Osakidetzan euskarazko arreta bermatu behar zaiela aldarrikatzen dugu.
– Euskaraz bizi nahi dugu, gure lanordu eta lantokian ere. Osakidetzako langileok lana euskaraz egiteko eskubidea dugu, euskaraz komunikatu, euskaraz aritu gure lan jardunean, normaltasunez, naturaltasunez, euskaraz, gure hizkuntzan.
– Osakidetzako zuzendaritzari eskatzen diogu ezarri daitezela beharrezkoak diren laguntza, bitarteko eta neurriak Osakidetzan zerbitzua euskaraz jaso eta euskaraz lan egin ahal izatea posible izan dadin, zerbitzu eta unitate bakoitzean bitartekoak ezarriz.
– Hizkuntz Eskakizunetatik haratago, euskararen erabileran jarri behar dela helburua uste dugu. Horretarako beharrezkoa da, besteak beste, euskararen behar adineko ezagutza bermatuko duen euskalduntzea eta lana euskaraz egin ahal izateko trebakuntza eskaintzea.
Gasteizko langileen ekimenaren eredugarritasuna eta osasungintza euskalduntzearen garrantzia kontutan harturik, Osakidetzako LABeko ordezkariok Santiago ospitaleko agerraldira bertaratu ginen.
Gasteiztik haratago eta Korrikaren testuinguruan, azken egunetan hainbat osasun zentrutan burutu dira osasungintzan euskaldun baten aldeko ekimenak.
LAB sindikatuak dei egiten dio langilegoari osasungintza euskaldun baten alde bultza eta eragin dezagun. Administrarazioari, berriz, Osakidetza euskalduna lortu ahal izateko, gaurdaino ez bezala, inplikazioa hartu eta neurri eta laguntza nahikoak ezar ditzala eskatzen diogu.
Kalitatezko osasungintza, euskaraz ezinbestean. Aurrera!
Osakidetzako Gasteizko langileen ekimeneko BIDEOA. Klikatu irudian edo hemen ikusteko.
…
Osakidetzako Gasteizko langileen agerraldiak (Txagorritxu eta Santiago)
Gurutzeta, Ezkerraldea, Enkarterriko ESIko langileak.
…
Eta beste hainbat ospital eta osasun zentrotan Korrika eta euskararen alde, lanean ere euskaraz bizitzearen alde, pausoa eman duzuen guzti guztiei, mila esker, animo eta aurrera!
Lortuko dugu!
Osakidetzako LAB Sindikatua