Laginketia

Laginketia –

Oier Gorosabelek Garagoittiko Orakuluan.

.

Urdiñarben eta Lekeition, kaleko euskera erabilleriaz.

Lehenengo lagiña.

LaginketiaSpeleo kontuak dirala eta, bezperan ezagututako Urdiñarbeko familia batek etxian bazkaltzera gonbidatu gaittu: familia giruan, sutondo goxuan, ez ahazteko moduko otordua izan dogu. Arratsaldian, etxeko alhaba Baionara eruan dogu, astian zihar han bizi da eta. Bidian, bestiak beste, berak esandako gauza bat oso deigarrixa egin jata: “Züek, Lekeition eta Ondarroan, dendetan-eta eüskaraz egin dezakezüe?”. Miresmenez galdetzen zeban, guria pribilejio haundixa balitza legez. “Gürean, gaur egün, ia ezinezkoa beita ogia eüskaraz erostea…”.

Bigarrengo lagiña.

Lekitton, egunero moduan, umiak eskolara eruan ostian, guraso asko bi-hiru lagunetako taldetan juntatzen dira herrirutz juateko. Kafia hartzera edo errekauetara doiazen bittartian, barriketan doiaz. Hiru begiz jota dittudaz: hirurak euskaldunak dira, hirurak euren umiekin euskeraz egitten dabe, baiña umiak eskolan laga eta gero, halakuak esaten juaten dira:

  • Ya bas?
  • Ssi! Hai ke aprrobetxarr! Buen tienpo haze y.
  • Los rrekaos tambien ai ke azerr peró.
  • Ya e etxo yo la buelta de Eroski.

Eta holan doiaz, txor-txor-txor barriketan, bistatik galdu arte.

 

Interpretaziñuak, zuen esku.

Laginketia Laginketia Laginketia

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Laginketia”-ri buruz

  • Lekittoko intxaurrek hamalau…
    Gero ta argiago dekot jentiek guzurre esaten dauala inkestetan.
    Hablat? En euskera kasi siempre!
    Txakurrekaz eta umiekaz bai, hortik aurrera…