Kulturgintza

Kulturgintza –

I. atala “Erraldoia oinutsik

Bestalde, Euskeraren Talde honek badauka zeregin franko. Lahentasunari dagokionez, hona nire proposamena:

Kulturgintza

Lehenik eta behin, Urjentziazko Ekimen bat: KULTURGINTZA-2022; eta horren barruan, Iruña-Veleiarekiko ekimenaz irmo eta tinko jarraitzea. Zertan datzake “Kulturgintza-2022” dei daitekeena (edo beste izenen batekin).

Euskaldunen arteko euskera-erabilpena gainbehera joanen da, baldin eta euskal kultura ez badugu jasotzen. Erremedio bakartzat jotzen dut. Belaunaldi barriak (next generation) motibazio sendo bat izan ezean, euskera hutsak ez du erakarriko.

Zertan datzake “kulturgintza” hori? “Zer egin?”, galdetzen zuen Lenínek. “Antolatu!”, erantzuten zuen.

Esan bezala “urjentziazko operazioa” izan behar du, 2022 abiatzekoa. Lehentasunetan lehena, beraz. Hasteko, programa bat (Julio Angitak esango zukeenez); hasteko, “gutxienezko programa bat” aukeztea. Zein eragileengana zuzendu, Lehen Programa horren zirriborroa egiteko?: hor dira Instituzioetako arduradun liberatuak, Euskera Kontseilua, Batzordea, Udalerrietako euskara-arduradunak eta teknikariak…, herri-mugimendu anitzaren euskera-arduradunak. Beno, hobe alderantzizko ordenan: herri-mugimenduetako agenteak… eta abar. Goietako esperoan gelditu gabe hasi behar, ze hemengo GOIAK aspaldiko lehortean baitaude (barne-kolonizazioko kide ez badira). Ez da gauza bera adibidez, Euskal Herriko eta Kataluniako Instituzioen multzoa (han, koba prehistoriko xume bat aurkitu dute eta kanpai-hotsak entzun dira; hemen, Iruña-Veleiako monumentu arkeologiko izugarria azaleratu da, eta lurperatu egin dute denen artean (Diputazio, Unibertsitate, Euskaltzaindia, Hedabide, Kulturako Jende…), Beraz, Goietara begira egon gabe. Hori bai, ekimen honetara lerratzen denak, astean hiru-lau ordu “oparitu” beharko ditu, eta borondate hutsez abiatu, harik eta “crowding” delako bat lortu arte. Eta lortuko dugu, behin hasi eta gero.

Programa-zirriborro horren destinatarioa? Guzti-guztiei eskaini: Kultur Etxeei, Eskolei…, eta horietatik aktibo daudenetatik hasi. Programaren EDUKIARI buruz, diziplina-anitzekoa izan beharko luke: euskal Hizkuntza eta Antropologia, Literatura, Historia, Feminismoa… Zeintzuek aurkeztu? Herrialde edo eskualde bakoitzeko jende adituak, baina ez da izan behar aditua “experto” maila ohizkoan, izan ere, ekimena talde-dinamikan oinarrituz gero; zeren, “irakaskuntza magistral” gisa ez denez planteatzen, batzarkideek eurek sortuko baitute dinamika

“Kulturako” euskaldun jendea ele-mele itzelean dabil euskeraren egoeraz eta larritasunaz, baina zerbait proposatuz gero, denak uzkur. Nire aldetik prest nengoke, Bizkaia mailan (edo Bilbo mailan bada hobeto), halako talde batean Hizkuntzaz eta Euskeraren Antropologiaz arduratzeko.

Kulturgintza

Gautegiz-Arteaga. Saiakeraegilea eta itzultzailea. Zamora-apaiz kartzelako