Kristina Arbaizar, bidelaria: “Internet bidezko hizketaldia presentzialki egitea bezain eraginkorra izan daiteke. Erosoa da eta joan-etorriak saihesten ditu”
Duela urtebete, COVID-19ak eragindako pandemia bete-betean, Kristina Arbaizar beasaindarrak euskaraz komunikatzeko beharra sentitu zuen. Erretiroa hartu berritan, Internet bidez hizkuntza praktikatzeko aukerarik zegoen bilatu eta Mintzanet egitasmoarekin egin zuen topo. Izena eman, eta zera aipatu zigun: “Euskara ez dut behar lan egiteko, euskaraz komunikatzeko gai izan nahi du. Eta horretarako euskaraz hitz egin eta entzun behar dut”.
Irakurri Kristina Arbaizarrek partekatu digun esperientzia mintzanet.eus atarian…
Tristea da gero Beasainen bizi den batek Internetera jo behar izatea euskaraz egingo badu. Eta “euskara ez dut behar lan egiteko” berriz, perla ederra. Baina beno, ezer baino gehiago da…