konkurtso
konkurtso –
konkurtso
iz. zuz. Pertsona fisiko edo juridiko batek bere zorrei edo betebehar ekonomikoei erantzuteko gaitasunik ez duenean abian jartzen den prozesu judiziala. Ik. hartzekodunen konkurtso.
Erakunde honek ordainduko die langileei ordaintzeke dauden soldaten zenbatekoa, enpresaburuaren kaudimengabezia edo konkurtsoa dagoenean.
Bezeroetako batek konkurtso-deklarazioa eginez gero (…).
Atzo bertan eman zioten beren txostena hiru administratzaileek klubaren konkurtso prozesua daraman epaileari.

Goian Euskaltzaindiaren Hiztegiko konkurtso sarrera, non adierazten baita ezen hitz hau soil soilik onartzen dela hartzekodunen konkurtso zuzenbideko adiera berezian, baina ez lehiaketa hitzaren sinonimo gisa.
Ikus dezagun orain nola den sarrera hau Orotariko Euskal Hiztegian:
konkurtso.
Concurso.
Bertako lugiñentzat abel-batza edo konkursua egin. (1917). ForuAB
Ikusten ahal dugunez, konkurtso sarreran adibide bat bakarra: konkursu.
Baina Orotarikoaren corpusean beste bost adibide lokalizatu ditugu ondoko sarrera hauetan:
1
batzaldi
Valladolid-ko batzaldira (konkursura) beste batzuekin agertu zan
2
nahikide
Valladolidko batzaldira (concursura) beste batzuekin agertu zan.
3
norgehiagoka
Norgeiagoka edo konkurs bat.
4
trikitilari
Trikitilarixen konkursua dago frontoian.
5
urtekunplitze
Herodesen urtekunplitzearen festejuan, elki zinuen dantzara Herodiasen alabara konkursoaren erdian.
Hau da -RTS- behin ere ez sei adibideetan. Guztietan -RS- forma natural falsifikatu gabea. Orotarikoko sarrera, hau da, prototipoa ezin da izan konkurtso inola ere ez.
Iruzkinetan datu gehiago.
Adeitsuki
Euskaltzaindi
iz. Euskararen akademia
akademia
1 iz. Jakintsuen, arte edo letra gizon eta emakumeen elkartea.
unibertsitate
iz. Goi mailako irakaskuntzako ikastetxea, fakultate eta eskolez osatua; unibertsitateko irakasleek, ikasleek eta jardunek osatzen duten erakundea.
Jakintsuen, goi mailako… eta gero konkurtso, unibertsitate?
Adarra joiten ala?
XVI. mendean hasi eta 1975. urtera arteko hitzak biltzen dituen Euskal Klasikoen Corpusean KONKURTSO edo KONKURTSU -RTS-dunak ez dira agertzen.
“konkurso” bilaturik bi leku agertzen zaizkigu:
https://www.ehu.eus/ehg/cgi/kc/bilatu.pl?s=&S=&o=1&h=&c=&z=&k1=1&m1=lema&h1=konkurso&d2=1&m2=lema&h2=&d3=1&m3=lema&h3=&alda=1&idazlea=&garaia=0&euskalkia=0&generoa=0
Egiatan biak dira “concurso” jatorrizko textuetan komprobatu ahal ukan dugunez.
Klasikoen Corpusean “konkursu” ere agertzen zaigu:
https://www.ehu.eus/ehg/cgi/kc/bilatu.pl?s=&S=&o=1&h=&c=&z=&k1=1&m1=lema&h1=konkursu&d2=1&m2=lema&h2=&d3=1&m3=lema&h3=&alda=1&idazlea=&garaia=0&euskalkia=0&generoa=0
Jatorrizkoan “concursu” dena egiatan.
Juan Mateo Zabala eta Pedro Prudencio Hualde Mayo dira idazleak.
Uste dut apalki ezen bi idazle hauen aipuak ere Orotarikoan agertu behar liratekeela postean agertzen diren beste bostekin batera. Guztira 9 adibide.
Orotarikoko (OEHko) sarrera aldatu behar litzateque konkurtso akademiko unibertsitarioa barkamenik gabeko falsifikazione bat baita.
Oharra:
akademiko: Euskaltzaindia
unibertsitario: EHU, Deusto, Mondragon…
Adeitsuki
Erdarazko textu honek:
El paradigma ‘Txomin del Regato’ | El Correo https://search.app/7rh8khJQ5eTyN2ax8
ondokoa esatera eraman nau:
konkurtso eta unibertsitatea idaztea chomindelregatismo argia da. Burla eta iseka egitea bertoko nativo euskaldunoi.
Euskaldun naturalek ez dute /konkurtso/ eta /unibertsitate/ ahoskatzen! Hori ez da ez euskara ez euskera.
Hortaz, horrela idatzi behar dela agintzen duen erabaki akademiko unibertsitario hori burla eta mofa egitea da euskaldunez. Bai, inolako lotsa barik burlatu, guaseatu, ridikulizatu, kachondeatu nahi dira bertoko populazio autoktonoaz.
Adeitsuki
CON + CURSO:
concurso = concursu
konkurso = konkursu
Hitz honi buruz hitzegin ostean, ikus dezagun beste hau ere:
RE + CURSO
recurso = recursu
rekurso = rekursu
Leizarragak: recurs
Euskaltzaindiaren Hiztegian:
errekurtso
iz. zuz. Helegitea.
Hau ere Zuzenbideko adieran baino ez dute onartzen Akademian.
Baina OEHan (Orotarikoan) itxura hiper arraro honen pean ikusten ahal dugu:
errekortsu
non adibide gehienak rekurs- hasiera baitaukate.
Azkenik, esan dezagun argiro ezen “errekurtso” forma akademiko unibertsitarioa behin ere ez dela agertzen Euskal Klasikoen Corpusean: 0 aldiz.
Adeitasunez
Euskaltzaindiaren Hiztegian:
errekurtso
iz. zuz. Helegitea.
errekurtso auzo-lotsaz erabiltzen ez denez Zuzenbidean, orduan helegite:
Euskal Klasikoen Corpusean:
errekurtso: 0 aldiz.
helegite: 0 aldiz
Orotarikoan ere ez dira agertzen.
Fake totala!
Nondik datoz, bada, kurso, konkurso eta rekurso hauek?
kurritu (= korritu / korridu) aditzetik.
kurritu aditzetiko izenak dira kurso, konkurso, rekurso, e.a.
kurritu kombinatzen ahal da preposizioekin:
kon + kurritu = konkurritu
re + kurritu = rekurritu
dis + kurritu = diskurritu
ex + kurritu = exkurritu
in + kurritu = inkurritu
ob + kurritu = okkurritu / okurritu
sub + kurritu = sukkurritu / sokorritu
trans + kurritu = transkurritu
eta abar.
Honek ez du esan nahi denak erabili izan direnik euskaraz, nahiz eta nik denak entzun dituzkedan.
K letrarekin antiestetikoak dira erabat.
Falsifikatu gabeko formak hauek lirateke:
concurritu, recurritu, discurritu, excurritu, incurritu, occurritu, succurritu / socorritu, transcurritu…
Baina euskaldun alfabetatu gehien gehienek guztiz galdua dute falsifikazio hauek atzemateko gaitasuna, Euskaltzaindiaren eta Unibertsitate(ar)en erru eta eraginez.
konkurtso, errekurtso, diskurtso… ikusita, ez dute atzerantz salto egiten, ez dira ikaratzen, instituzioek tamalgarriro eta deplorableki insensibilizaturik utzi dituzte betikotz.
Penagarria egoera.
en: legislation
fr: législation
es: legislación
legislatu, legislatura, legislativo…
legislazio / lejislazio dikotomiaren aurrean edo’ itzurbide bat… ihesbide bat topatu dute euskara akademiko unibertsitarioan:
legeria
Post honetako argazkian:
konkurtso-legeria
legislación concursal
dakusagu liburu “unibertsitario” baten tituluan.
legislazio konkursala
edo agian
konkurso-legislazioa
ez al lirateke aski onak, mozorro ortografikoa guti goiti beheiti?
Zergatik txomindelregatotu behar dute textu hori?
Herriak ez bezala ahoskatzea eta idaztera ausartzea bera ere’ zer tipotako jatorrismoa da?
Euskara Batua maizegi euskara falsifikatua da.
Adeitsuki
Beste fake bat: intsentsu
Klasikoen Corpusean:
intsents- 24
inzens- 256
inzensu (102) edo inzenso (131) dira prototipoak.
incensu edo incenso naffarreraz
Leizarragak: encensu
fr: encens
es: incienso
en: incense
Nanoen modura engainatu nahi gaituzte!
Adeitsuki
Observa ditzagun laur aditz hauek:
conservatu
observatu
preservatu
reservatu
Laurak datoz beste honetarik:
servatu: eduki, gorde, atxeki, begiratu, zaindu, babestu
zeina ez baita autonomoki euskaraz erabilia izan.
Euskara Batua deitzen duten horretan ondoko itxura hartuko lukete existitzen balira:
kontserbatu
obserbatu
preserbatu
erreserbatu
kontserbatu. Hiru falsifikazio: k, ts eta b.
erreserbatu. Bi falsifikazio: er eta b.
Beste biak, b falsifikatua daukatenak, ez dira batuan onartu, nahiz eta derivatu bana bai eduki: obserbantzia eta preserbatibo.
Azter ditzagun biok:
1
observancia’ observante-tik dator, eta berau observatu-tik
2
preservativo’ preservatu + ivo besterik ez da.
Argi dago Euskaltzaindiak eta Unibertsitateek ez dakitela zer diren hitz internazionalak eta haien arteko relazioak.
Adeitsuki
Euskaltzaindiaren Hiztegia:
trantze
iz. Heg. herr. Estualdia, larrialdia, herstura. Uste ez dela etorriko da heriotzako trantzea. Arrazoi gabe jarri ninduen trantze estuan txit larri. Azken trantze gogorreraino. || Hiltzeko trantzean egon.
“Heg. herr.”: Ohar hau guztiz desegokia da. Hitz guztiz internazionala dugu trance. Ikus:
en: trance
fr: trance
es: trance
Adorez Hiztegia
trantze:
iz. Heg. Herr. trance, aprieto, brete, crisis;
• heriotzako trantzea: el trance de la muerte
• estado himnótico del médium
• (Erl.) estado del alma en unión mística
Euskal Klasikoen Corpusean;
tranze: 141
trantze: 27
Naffarreran: trance idatzian eta /tranze/ edo /trantze/ ahoskeran.
trance’ transitu (transit, transir) aditzetik dator.
Adeitsuki
Euskaltzaindiaren Hiztegian:
trantsitu
1 iz. gip. Korridorea. Trantsituan pauso hotsak aditzen dira. Trantsiturako ate ondoan.
2 iz. astron. Astro bat beste handiago baten aurretik iragatea.
Akademiak momentuz nahita ignoratzen du hitz hau ere aditza izan daitekeela, nola Orotariko Euskal Hiztegian komprobatzen ahal baitugu:
Sarrera bi ditu Orotarikoan (OEH): aditza eta izena.
1 trantsitu
trantzitu (Urt).
Transir, afectar; ser transido, ser afectado. “Attonitus, tranzitua, tranziturikakoa ” Urt III 76.
Izenaren aiphatzea bera ere da hain latza, / Samson beraren baitzuen non transitu bihotza. EZ Man I 43. Hala tranzitzen du [heriotzeak]. Ib. 104. Pasione terriblea pairatu du gure Iaunak, ala baina gure bihotzak ez mederatzen, gure arimak ez transitzen, gure konzienziak ez onzen. Harb 138 bis. Transitzen zen bihotzean, / guzia penatua. Arg DevB 19. Setiatu zian Betulia hiria […] mundu guzia lotsaturik eta transiturik zagoela. Tt Arima 76. A Dolu dut ene bekhatuez, / transitzen nau ifernuak. Gç 104. Ene arima tranzitzen du izialdurak. Ch III 14, 1 (Ol izu laborrian nere gogoa da). Gauza guziak iharrosten eta egotzen dituen xirimola batek, guziak trantzitzen dituen ihurtzuria batek. He Gudu 140. Hori bera asko da ikhara saindu batez transitua izan dadinzat. Mih 24. Hunen arramantzak […] kolpez eraikiren, / zituela trantzituak / laur atzetako guziak. Gy 109. Gaitz izigarri horrek eta gaitz hortaz hartuak direnek jendea transitzen dute. Prop 1906, 256 (ap. DRA ; la ref. es incorrecta).
2 trantsitu
(-nsittu V-gip), trantsito (-nsitto V-gip), trantzitu (-ttu V-gip), trantzito (-tto V-gip) Ref.: Elexp Berg.(transittu). Pasillo. “Etxeko pasabidea. Zenbait etxetan logela partean dagoenari esaten zaio, beste batzuetan behien askaurrekoari” Elexp Berg. Igarotegiyan edo trantzituen bukaeran, jarri dituzte brillak eta bola tiratuaz […], brillak jo. EgutTo 22-8-1926. Trantsittu barrenean du ÑO-k bere gela. NEtx LBB 108. Ate bat du trantsitura. Ib. 102.Trantsittoan zalaparta ixilla entzuten da. Ib. 107.
Iruzkina:
Izena denean, honela ahoskatzen da: /trán-/
Aditza denean: transir, afectar, atravesar, traspasar, cruzar, pasar, acabar, morir
+
trantsimendu.
Dolor, impresión que traspasa, que afecta vivamente.
Bistaz ikharatzen dituk buruzagi gogorrak / eta ematen daroztek transimendu agorrak. EZ Man I 44. O dolore, transimendu, desesperamendua. Ib. 94. Sosegurik ezin duke, bihotza du xoill khexa / eta barrena sarthua transimendu borthitza. Ib. 98. Omena aditzeaz dituk segurenak izitzen / eta bihotza daroek transimenduz harritzen. Ib. 42.
+
trantsigarri.
1. (Precedido de sust.). (Lo) que traspasa, que hiere.
O berri latz, eta triste, / bihotz transigarria. Arg DevB 144.
2. trantzigarri.
(Lo) que espanta. “Attonitae domus, etxe harrigárria, ikharagarria, […] trantzigarria” Urt III 78.
transitu eta derivatuac naffarron hizcunçan:
transitu
transimendu
transigarri
transitatu
transito & transitu
transitione
transitionista
transitional
transitivo
intransitivo
transitivotassun
transitivoqui
transivitate
intransivitate
intransitivotassun
intransitivoqui
transitorio
transient(e)& transeunt(e)
transiencia
transientqui
transitoria
transitorietate
trance
trancealdi
transi- Ahoskerak:
/transi-/
/trantsi-/ ?
/tranzi-/
/trantzi-/
Euskal Klasikoen Corpusa:
transit 11
trantsit 0
tranzit 2
trantzit 3
Aditza denean trantsit- 0 aldiz, bai hemen, bai Orotarikoan. Beraz beste fake argi bat, traNTSitu aditza inork ez duelako inoiz erabili inon ere, NTS akademiko eta unibertsitario horrekin!
Adeitasunez
Luc 1:31 BHNT
Eta horrá, concebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez eta deithuren dun haren icena Iesus.
Lucas 1:31 RVR1960
Y ahora, concebirás en tu vientre, y darás a luz un hijo, y llamarás su nombre JESÚS.
Lucas 1:31 RVES
Y he aquí, concebirás en tu seno, y parirás un hijo, y llamarás su nombre JESUS.
concebitu edo concevitu
en: conceive
fr: concevoir
es: concebir
Klasikoen Corpusean:
kontzebi-: 71
konzebi-: 366
Batuan: kontzebitu
Hau da, falsifikazio historiko lotsagabe bat, guztiek ez baitute /kontzebitu/ ahoskatzen.
Klasikoen Corpusean zenbat bider erabiliak izan diren CONSCIENTIA leizarragatiarraren modifikazio arbitrariodun falsifikazio guzti hauek:
konszientia 60
konszientzia 31
konszienzia 112
konzientzia 202
konzienzia 1033
kontzienzia 5
kontzientzia 249
en: conscience
fr: conscience
es: 1 consciencia 2 conciencia
Naffarreran: consciencia & conscientia, eta conciencia
Batuan “kontzientzia” hitza da hartu dutena, zeren uste baitute NTZ euskarazkoagoa dela NZ baino. Hau da, konzienzia baino euskarazkoagoa. Hiru punta gehiago (T) dituelako. Eta NZ euskarazkoagoa dela NC baino. Lau punta gehiago (Z) ditu eta.
Erka:
kontzientzia
konzienzia
conciencia
consciencia
Ez dakite, eta jakitera ezin dira jada heldu, kontzientzia dela azken mende edo, gehienez, mende eta erdiko kontu bat.
Sinestuta daude ezen hitz batek zenbat eta punta gehiago eduki, hainbat eta euskarazkoagoa dela.
Erka:
kontzientzia vs. consciencia
kontziente vs. consciente
kontzienteki vs. conscientequi
Adeitsuki
Azken bi hitzak: konstantzia eta kontsideratu.
Euskal Klasikoen Corpusean:
konstanzi- 83
konstantzi- 4
Eta are harrigarriagoa oraindik:
konsidera- 1226
kontsidera- 70
TZ eta TS postconsonantikoak (kontzertu, pertsona) zeharo gauza berria dira gure hizkuntzan.
Zer da? Euskal Fonetika azken bost mendeotan asko asko aldatu dela?
Ez dut uste. Ez dut sinesten.
Ala aldarazi nahian dabiltza Akademia eta Unibertsitateak?
Adeitsuki