Kalendrera & ABC
Kalendrera & ABC
Joannes Leiçarragaren 1571co bigarren tomoa: Kalendrera eta ABC.
Lehenengo tomoa ere escaincen dute Indian.
Jassotacoan informaturen çadituztet.
Hona hemen, bada, 1571co liburu honen facsimilaren eduquina:
- Kalendrera 3-18: 16 orrialde
- ABC edo Christinoen Instructionea 19-46: 28 orrialde
- Catechismea 47-142: 96 orrialde
- Iesus Christ gure Iaunaren Cena saindura 143-148: 6 orrialde
- Christino batec iaquiteco dituen punctu principalén 149-162: 14 orrialde
- Iesus Christ gure Iaunaren Evangelioco doctrina puraren 163-192: 30 orrialde, ceinetaric:
Regueri 165-168: 4 orrialde
Fedeco Confessionea 169-192: 24 orrialde
- Contu communezco eta chiffrezco letrén eçagutzeco Taula 193: orrialde 1
Guztira 191 orrialde Joannes Leiçarragaren 1571co bigarren eta azquen tomo honec.
Adeitsuqui
Kalendrera & ABC
Egüerdi on,
Hauxe da:
https://www.bilketa.eus/ark:/27020/go568647/v0001.simple.selectedTab=thumbnail.hidesidebar
Indian Leiçarragaren bigarren tomoa berreditatzeco erabili duten 1571.eco editionea.
Manu de la Sota jaunaren alea içan cen.
Nire dropboxetic PDF modura descargatzeco esteca:
https://www.dropbox.com/scl/fi/0k2vroxjh58rlu3v9f71h/Kalendrera-ABC-India.pdf?rlkey=6vxn0aek87tc95sv5muabo9lx&dl=0
Adeitsuqui
Ikus deçagun catechismearen hassiera:
CATECHISMEA
CEIN ERRAN NAHI
BAITA, IESVS CHRISTEN
doctrinán haourrén iracasteco formá, non
Ministreac interrogatzen baitu, eta haourrac ihardesten.
FEDECO ARTICVLVEZ.
Ministrea.
CEIN da vicitze humanoaren fin principalá.
Haourra.
Iaincoaren eçagutzea.
M. Cergatic dioc hori?
H. Ceren harc creatu eta mundu hunetan eçarri vkan baiquaitu, glorifica deçagunçát. Eta segur raçoin da, gure vici gucia haren gloriatan emplega deçagun.
M. Eta cein da guiçonaren on subiranoa?
H. Erran dena bera.
M. Cergatic Iaincoaren eçagutzea on subirano deitzen duc?
H. Ceren hura gabetaric dohacabeago baita gure conditionea ecen ez abre brutalena.
M. Beraz gauça claroa duc, gure
dohacabetassunic handiena dela, Iaincoac manu beçala ez vicitzea?
H. Eguia da.
M. Baina cein da Iaincoaren eguiazco eta bidezco eçagutzea?
H. Hari bere ohorea renda daquionçat eçagutzen dugunean.
M. Nola da haren eguiazqui ohoratzeco manera?
H. Gure confidança gucia hura baithan eçar deçagun, haren vorondateari garreitzala hura cerbitza deçagun, hura baithan saluamendua eta ontassun gucia bilhatzen dugularic: eta ontassun gucia harenganic heldu dela bay bihotzez bay ahoz eçagut deçagun.
Adeitsuqui
Hobequi honetara, hau da, bigarren tomoaren arauera:
M. Beraz gauça claroa duc, gure
dohacabetassunic handiena dela, Iaincoac manu beçala ez vicitzea.
Galdera marcaric gabe. Bercela DUC allocutivoa ez liçateque aguerturen.
Leiçaren garaian
Ekarri duc?
moducoac galdetzen ahal ciraden. Ez, ordea:
Ethorri duc?
moducoric. Beraz, allocutivoric ez galderetan!
Adeitassunez