Joxe Marcos, bidelaguna: “Nik neukan ideia guztiz gainditu du Mintzanetek, oso gustura egiten ditut saioak”

Joxe Marcos, bidelaguna –

Joxe Marcos, bidelaguna: “Nik neukan ideia guztiz gainditu du Mintzanetek, oso gustura egiten ditut saioak”

“Joxe Marcos naiz eta Donostian jaio nintzen, 1993. urtean. Hasieran nire neskalagunak eman zuen izena, eta gero nik gauza bera egitea erabaki nuen. Segituan hasi nintzen Flor Deniz argentinarrarekin hitz egiten. Ez nekien munduan zehar euskara ikasten zuen jendea zegoenik. Argentinari buruz gauza asko ikasten ari naiz: batetik, bertako politika eta bizimoduari buruz, eta bestetik, diasporan dagoen euskararen inguruko mugimenduaz. Denbora libre pixka bat duenarentzat oso proiektu positiboa da; besteak beste, partekatze proiektu bat delako. Nik neukan ideia guztiz gainditu du Mintzanetek, oso gustura egiten ditut saioak”.

Eta zu? Zeren zain zaude? Egin zaitez BIDELAGUN! Lagundu euskara on line praktikatzen!

EMAN IZENA

Joxe Marcos, bidelaguna